Albisteak

Asteazkena eta Ordiziako plaza hutsik

Ez ohiko irudia utzi du gaur Ordiziako plazak. Asteazken goiza izanda, hutsik baitago, feriako posturik eta jenderik gabe. Koronabirusaren berragerpena dela eta, udalak hartu duen neurrietako bat izan da.

Forjas Irizarrek 9 langile kaleratu ditu, CCOOk salatu duenez

Langileei egindako presioak salatu ditu CCOO sindikatuak, eta zuzendaritzari "negoziazio prozesu justu bat" zabaldu dezala eskatu dio.

Aisialdia mugatzeko neurriak ezarriko dituzte Ordizian

Ordiziako fokuarekin lotutako positiboak 35 dira. 1.700dik gora PCR proba egingo dira guztira. Eraikin publikoak eta parkeak itxi eta azoka bertan behera utzi du udalak. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.

T. Madinabeitia / A. Vierbücher

2021 hasieran abiatuko da Kalebarreneko etxeen eraikuntza

Sutobal enpresak 27 etxebizitza egingo ditu Piedad 1 eta Kalebarren 2 eta 4ean. Etxeek miradoreak izango dituzte, egungoen itxura mantentzeko

Aisialdirako ekintza eta guneak mugatzea aztertzen ari dira, baina konfinamendua baztertu dute

Ordiziako koronabirus kasuen berragerpena aztertzeko batzordea bildu da gaur, ia bi orduz. Neurri zehatzik ez dute iragarri, baina baztertu egin dute konfinamendua ezartzeko aukera. Nekane Murgak musukoa erabiltzeko deia egin die herritarrei.

Jarraipen batzordea bilduta dago Zumarragako ospitalean

Ordizian agertutako koronabirus kasu berrien egoera aztertzeko, jarraipen batzordea deitu du Eusko Jaurlaritzak, Ordizia, Beasain, Lazkao eta Idiazabalgo alkateekin batera. Egoera aztertu eta "beharrezko neurriak" hartuko dituztela azaldu du Osasun Sailburuak.

Ordiziako agerraldia aztertzeko batzordea deitu du Eusko Jaurlaritzak

Nekane Murga osasun sailburuak esan du fokuarekin lotuta 30 kasu positibo atzeman dituztela orain arte. Ordiziako Udalak biharko azoka bertan behera uzteko eta eraikin eta parke publikoak isteko agindua eman du.

Goierriko HItza

Biharko Ordiziako azoka, bertan behera

Ordizian agertutako koronabirus kasu berriak direla eta, bihar egitekoa zen azoka bertan behera utzi dute "segurtasuna bermatzeko". Eskariak telefonoz eta online egin ahal izango dira.

Kirol guneak berritzeko prozesu irekia abiatuko dute Lazkaon

Gurutzeko eta San Prudentzioko kirol guneak berritzeko 11.000 bideratuko ditu udalak

Janire Arrondo

Egoitza berria du Bategite elkarteak Beasainen

Urbialde plazan dago eta larunbatean egingo dute inaugurazioa

Eskeine Legorburu

Goierriko 35 bikotek hartuko dute parte Euskal Herriko mus txapelketako Gipuzkoako finalean

121 bikote lehiatuko dira larunbatean Alegin, 15:00etan herriko kiroldegian

Goierriko Hitza

Zestoara joan dira Argi Berriko mus txapelketako irabazle txapelak

112 bikotek hartu dute parte Argi Berri elkarteko mus txapelketan

Goierriko Hitza

Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak larunbatean aurkeztuko ditu bere taldeak

Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak larunbat honetan aurkeztuko ditu bere taldeak. Ekitaldia 19:00etan izango da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Denboraldi honetan, benjamin mailako lau txirrindulari, kimu mailako 17, haur mailako hamar,

The post Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak larunbatean aurkeztuko ditu bere taldeak appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Alokairuaren olatu gainean

Azken urteetan igo egin da alokairurako joera, batez ere, krisiagatik. Autokarabanen eremuan, esaterako, alokairua %10 igo zen espainiar estatuan 2013tik 2014ra. Goranzko olatua aprobetxatuz, Areavan enpresa sortu dute Legorretako Borja eta Markel Urretabizkaia anaiek. Interneteko plataforma bat da Areavan, eta euren autokarabana alokairuan utzi nahi dutenek iragarkia jar dezakete bertan. Plataformaren funtzionamendua sinplea da. Autokarabanen jabeek orrian erregistratu behar dute lehenik, eta iragarkia jarri: argazkiak, testu labur bat eta prezioa nahikoa dira. Halako ibilgailu bat alokairuan hartu nahi dutenek, berriz, webgunean sartu eta interesatzen zaien autokarabanaren aurre erreserba egin dezakete. Jabeak aurre erreserba hori onartzen duenean, erreserba behin betikoa bihurtzen da. Eta hor hasten da Urretabizkaia anaien lana: erreserba behin betiko bihurtzen denean %40a aurrez ordaindu behar du erabiltzaileak, eta Areavan enpresaren bidez egiten da ordainketa. Dirua erabiltzaileengandik ibilgailuaren jabearengana mugitzeaz arduratzen dira, eta %10eko komisioa kobratzen dute kudeaketagatik. «Behin hasierako ordainketa eginda, bi aldeak harremanetan jartzen ditugu, eta haien esku geratzen da aurrerantzekoa», azaldu du Borjak. Dena den, edozein arazo edo zalantza izanez gero, ahal duten neurrian laguntzen saiatzen dira. «Euskarri bat izaten saiatzen gara», adierazi du Markelek. Dirua aurrezteko modua Norberak bere kabuz alokatzearekin alderatuta, hainbat abantaila eskaintzen ditu Areavan plataformak Urretabizkaia anaien hitzetan. Ikusgarritasuna da bat. «Lan [...]

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa