Albisteak

Zalantza askorekin baina itxaropenez ekin dio turismo sektoreak udako kanpainari

Goierriko turismo bulego, museo eta informazio gunerik gehienek zabaldu dituzte ateak, segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta. Alarma egoeraren bilakaerak eta ondorengo asteek baldintzatuko dute Goierriko uda.

Aralarko dokumentala Europako Natura 2000 sarien finalean

Landarlanek eta On Produkzioek egindako 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala, Europa mailako Natura 2000 sarietarako finalista izango da.

Beasaingo elkarteek ez zabaltzea erabaki dute

Aitz-Zorrotz, Aizkorri, Arrano, Bareak, Beti Bizi, Loinaz Korala, Loinaz Txirrindularitza, Murumendi eta Usurbe elkarteek ez irekitzea erabaki dute eskatzen zaizkien baldintza guztiak ezin dituztelako bete

Ikastola egun berezia ospatuko du aurten Legazpiko Haztegik

Ekainaren 5ean ziren festa eguna egitekoak Haztegikoak, baina aurtengoa ez da betikoa izango, eta bideo lehiaketa baten bidez ospatuko dute.

Beasaingo eta Zegamako mendi duatloiak irailean eta urrian egingo dituzte

Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituak 2020ko behin behineko egutegia aurkeztu du. Probak antolatzerakoan "parte-hartzaileen babesari eta segurtasunari lehentasuna" emango diote.

Zahartzaroari aurre egiteko ekimena jarri dute abian hainbat udaletan

Adinberri fundazioak finantzatutako proiektua da GoiOsasunLab. Mutiloan, Itsasondon, Beasainen eta Ataunen egingo dute. Bizi kalitatea hobetzea du helburu

Lazkaoko Udalak 200.000 eurorekin lagunduko du Covid-19aren kaltea

Merkataritza-ostalaritza arlorako laguntzak eta hobariak onartu ditu. EH Bilduk aurka bozkatu du, diru hornidura «gutxiegi» iritzita. Kirol zerbitzuetako kontratua eten dute

Eusko Jaurlaritzak kudeatuko du ekainaren 8an indarrean sartzekotan den 3. fasea

Alarma egoera seigarrenez eta azkenekoz luzatuko dute. Pedro Sanchezek «askoz arinagoa» izango dela iragarri du. Eusko Jaurlaritzak kudeatuko du hirugarren fasea

K. Garralda Zubimendi

Kartzelara begira

Arropa bilketa egiten ari dira Goierriko hainbat herritan. Bilduko duten guztia Ordizian batu eta Martuteneko presondegira eramango dute. Goierritarrek «elkartasun itzela» erakusten dutela esan du Javier Ezeiza antolatzaileak. Orain hamar urte hasi zen Javier Ezeiza ordiziarra, astero, Martuteneko kartzelara bisitak egiten. Garai hartan, gizartearen maila guztiak aintzat hartuta, azkeneko tokian presoak zeudela iruditu zitzaion: «Egun, beharbada, kalean dagoen hainbat eta hainbat pertsona okerrago dago». Ezeizak Ordiziako artzapez-barrutitik, Goierriko beste herri askotako kiderekin batera eta Caritasen lankidetzarekin, arropa eta beste zera batzuen bilketa antolatu du azken urteotan. Bilketa egunotan egiten ari dira eta bildutakoa Martutenera eramango dute ondoren. Ezeizaren hitzetan, «goierritarrek elkartasun handia erakusten dute». Barruko arropak, bainurako oinetakoak zein kirola egitekoak, galtzerdiak, azazkalak moztekoak, artilezko txanoak, tabakoa eta metxeroak, turroi biguna, gutun-azalak eta zigiluak biltzen ari dira, besteak beste. Datozen asteazkenean eta ostegunean bildutako guztia batuko dute Ordizian, eta Martuteneko espetxera eramango dute. Galderarik ez Kartzelako pastoralaren kide den heinean, bilketan parte hartzeaz gain, bisita egiten die Ezeizak  astero presoei. Igandero joaten da orain dela hamar urtetik. «Nire lan aroa oso bizia izan zen eta asko jaso nuen. Erretiroa hartu nuenean gizarteari emandakoa nolabait itzuli behar niola pentsatu nuen eta kartzelaren esparruan hasi nintzen». Martutenera iritsi, eta meza entzuten du [...]

Goierriko Hitza

Liburu azoketara ari da jendea gerturatzen, gutxika

Azokei lotuta, hainbat eta hainbat ekintza ari dira egiten bost herritan

Ane Arrieta

Goierriko azokak

Durangori lekukoa hartu eta liburu eta disko azokak egingo dituzte asteburu honetan Goierriko hainbat txokotan. Irakurleei literatura Euskal literatura eta musikagintzarako zaletasuna sustatzeko asmoz, liburuak eta diskoak kalera ateratzeko apustua egin zuten orain dela mende laurden Goierriko hainbat txokotan. Gaur egun Euskal Herrian erreferente bihurtu den Durangoko Azokaren biharamunean bost dira azoka egiten duten herriak bailaran: Lazkao, Beasain, Ordizia, Ataun eta Segura. Literatur ekitaldiak, deskontuak, zozketak… guztien artean sendotu dute  euskal kulturaren goierritar topaketa. Urteurren berezia izango du aurtengoa Beasaingo disko eta liburu azokak; 25 urte bete baitira AEK azoka antolatzen hasi zenetik. Hainbeste urteren ondoren, hogeitabosgarrenez mahaiak eta liburuak prestatu eta azoka egitea bera izango dute urteurren oparirik politena. Ibilbide luzearen ondoren, gorabeherak tarteko, azokari ekiteko gogoz daude Jaione Barandiaran eta Karmele Santoyo. AEK-ko ikasleak euskal literaturara gerturatzeko asmoarekin ekin zioten azokari Beasainen. Euskaltegian egiten zuten irakurle kanpaina herritar guztiei zabaltzea zuten asmoa. Kale Nagusiko lokaletan egiten bazen hasieran, geroago kalerako saltoa eman zuten. Hainbat urteren ondoren, herriko kultur eragile ugariren arteko elkarlanarekin antolatzen da azoka. Orduko hartan AEK-k Ordizian ere antolatu zuen azoka. Hainbat urtetako etenaren ondoren, berriro berreskuratu zuten han ere. «Zuzenean ekartzen genuen materiala argitaletxeetatik; aurrera eta atzera ibiltzen ginen azoka egunetan», gogoratzen du Santoyok. Hasiera [...]

Goiberri

Lau goierritar, gimnasia erritmikoan txapeldun

Azaroaren 22an Saroi Eskisabel eta Mireia Aldasoro ordiziarrek, Leire Nazabal beasaindarrak, Garazi Garmendia zaldibiarrak eta Joana Zugasti tolosarrak urrezko domina lortu zuten haur mailako Espainiako gimnasia erritmiko txapelketan. Bost neska horiek Tolosako taldearekin aritzen dira eta 64 talderi gailendu zitzaizkien. Bigarren postuan eta hirugarren postuan Castelloko (Herrialde Katalanak) bi talde sailkatu ziren: Tramuntana eta Pintor Sorolla. Lau goierritarren taldea Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna ere bada, eta parte hartutako lehiaketa guztiak irabazi ditu, Euskalgym izenekoa izan ezik. Hirugarren postuan sailkatu ziren. Bost neska horiek 11 eta 12 urte dituzte. Euren entrenatzaileak Arantxa Ariztondo eta Nerea Otaegi tolosarrak eta Sara Alonso donostiarra dira. Ariztondok meritu handia dutela diote, ez baitaramate denbora asko elkarrekin. «Iaz hirugarren postua lortu zuten Espainiako txapelketan, baina Leireren ordez Lazkaoko neska bat zegoen. Leire uztailean sartu zen taldean. Oso ondo moldatu da, besteek oso ondo hartu baitute». Euren arrakastaren gakoa lana dela aipatu du. «Oso ondo entrenatzen dute. Euren jarrera bikaina da. Entrenamenduetara lan egiteko gogoarekin etortzen dira». Euren hurrengo erronka, banakako txapelketa da. «15 eguneko oporraldia eman diegu eta ondoren buruz burukoa prestatzen hasiko dira. Buruz burukoan emaitza onak lortzea zailagoa da, maila altuagoa baita. Dena den, Saroi Euskadiko eta Gipuzkoako txapelduna da». Tolosako taldeak 120 neska [...]

Goiberri

«Raveak egitea gustatzen zait lagunekin, mendian edo gaztetxeetan»

Josu Landa (Zumarraga, 1980) Ezkioko Argindegi ostatuko sukaldaria eta zerbitzaria da. Denbora librean DJ lanean ere aritzen da. Ondoen prestatzen duzun platera? Arrainak. Eta jatea gehien gustatzen zaizuna? Arroza kubatar erara: arroz zuria, tomate saltsa eta arrautza. Edari bat? «Tinto de verano»a. Tabernan gustura egoten zaren une bat? Saltsa dagoenean. Ostiraletan 19:00etatik aurrera gazteak etortzen dira, eta orduan. Udan pintxo-potea egiten dugu eta orduan ere jende dezente ibiltzen da. Sukaldari bat? Juanma Hurtado, Zumarragako Kabia jatetxekoa. Bezero bat? Ez dakit… Lagunak eta familiakoak etortzen direnean gustura hartzen ditut. Zaletasun bat? Musika. DJ bezala aritzeko leku bat? Raveak: Mendian eta gaztetxean lagunekin joan eta musika jartzea. Egoten garen lekuetan, behin Ravea egin eta gero dena garbi uzten dugu. Ezkion ere egin genuen behin. Abesti bat? Bad Brains taldearen I Against I abestia. Goierriko txoko bat? Atxurtza. Herriko alkate bazina? Ostatu berria egingo nuke Ezkion. Ezkion biziko ez bazina? Beste herri txikiren batean; Euskal Herrian izan badaiteke, hobe.

Goiberri

Gospel kontzertua etzi Zelai Arizti aretoan, doan

Zumarragako Udalak antolatuta gospel kontzertua dago Zelai Arizti aretoan etzi, 13:00etan. Bergarako Orfeoia, Bergarako Orfeoi Gaztea eta hogei musikariz osatutako ganbara-orkestrak eskainiko dute kontzertua. Sarrea doan da. Bestalde, Zumarragako Musika

The post Gospel kontzertua etzi Zelai Arizti aretoan, doan appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa