San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendaritza berria onartuko du, eta "ezinbesteko" jo dute lehendakaritza taldean hartzea.

Euskaltzaindiak eta Gipuzkoako aldundiak Gipuzkoako herrien izenen lekukotasunak eta etimologia liburu batean argitaratu dituzte. Goierri bailararen eta bertako 23 udalerrien izenen informazio asko dakar.

Martxoaren 23tik 29ra bitartean izango da aurten Iparra-Hegoa jaialdia. Kultur astearen aurretik ere hainbat ekintza daude antolatuta; bihar 'Anti' filma emango dute kultur etxean, 18:30ean

Bere etxekoek ez dute sintomarik, baina badaezpada ere 15 egun emango dituzte etxean bakanduta. Beasaingo Arri enpresan lan egiten du eta lankideei sintomak kontrolatzeko eskatu diete

Bilbon jaialdia amaitu eta 60 udalerritatik baino gehiagotik igaroko da Zinegoak ibiltaria. Ekai Lersundiren istorioa kontatzen duen 'Mi pequeño gran samurai'k irekiko du Ordizian

Datorren martxoaren 27an egingo dute Gala Nagusia, Ordiziako Barrena Kultur Etxean.

Urretxuko gizonezko batek koronabirusa duela baieztatu du gaur osasun zerbitzuak. Bera eta bere familia etxean daude bakartuta. Lan egiten duen Beasaingo lantegian ere azterketak egingo dituzte.

Jardunaldi didaktikoa, antzerkia eta bertso saioa antolatu dituzte. Erreferente bilakatu dira antolatzaileen hitzetan, urteetan iraupen luzeko egitaraua osatzeagatik


Abiadura Handiko Trenaren lanetan, Zumarraga azpitik doan tunelean jazotako luiziak sortutako eragozpenak konpontzeko lanak irailera arte luzatuko dira. Lan horien muina maiatzaren 28an tunelean gertatutako luiziak sortutako zaborra ateratzea da, baita tunelari errefortzuak jartzea ere. Zumarraga azpitik doan tunela Gipuzkoan zehar AHTaren lanetan egingo duten tunelik luzeena da.

http://youtu.be/NnOT59oE7Go Duela 23 urte egon ziren Batzar Nagusiak azkenengoz Ordizian. Bertan garaiko Diputatu Nagusia aukeratua izan zen, Eli Galdos hain zuzen. Lehenago ere, 1763 urtean Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak Ordizian Batzar Nagusien aurrean aurkeztu zuen garaiko Gipuzkoak jasaten zuen krisi latzari aurre egiteko plana.

