San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Oianguko Aitor Luzuriagak eta Azeari Andonegik Ohorezko Mailan Euskal Herriko txapelketa irabazi dute paleta larruz. Oier Alkortak ezin izan du finala jokatu min hartuta dagoelako

Urretxuko Udala lokalak berritu eta elkarteei uzten ari da, alde zaharra biziberritzeko planaren barne. Uda aurretik Iparragirre kaleko arkupea txukunduko du

Igandean, martxoaren 15ean, Erlezain Eguna egingo dute, eta Gipuzkoako 22. Ezti Lehiaketa jokatuko da. Mikel Untsain erlezainak hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan

Berdintasunaren aldeko mezuak dantzarekin ere zabaldu daitezkeela erakutsi dute Legazpiko Poweralu taldeko neska gaztetxoek. Borroka feminista indartsu dagoela eta etorkizuna baduela erakutsi dute .

Beasaindarrak zilarrezko domina lortu du, 23 urtez azpikoetan. Andaluzian jokatu den proban 350 kirolarik parte hartu dute.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta eskualdeko manifestazioa egin da. Beasainen amaitu da Goierri behe osoa bildu duen deialdia. Zumarragako eta Urretxuko manifestazioaren bideoa albistean.

Goierri garaiko Gurutze Gorriak lehen laguntza ikastaroa jarriko du abian uztailaren 9an. Ikastaroa uztailaren 29ra arte luzatuko da eta eskolak goizez egingo dituzte. Izena emateko 943 72 53 64 telefono
The post Lehen laguntza ikastaroa hasiko da uztailaren 9an appeared first on Otamotz.

Urretxuko Udalak hilabete honetan bertan hasiko ditu Irimoko guneko obrak. Gainera, erabilgarri dagoen eremua herritarrei irekiko die. Bestalde, talde eragileak hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu datozen asteetarako. Helburua urretxuarrek eremua ezagutzea eta bertako espazio bati lehenbailehen erabilera ematea da. Lehen fase honetan, espazio honetako lurzorua garbitu, ingurumen txostena egin, leihoak konpondu, hondakinak sailkatu eta kudeatu eta lehen egokitze obrak egingo dituzte.

Urretxuko eta Zumarragako hiru tontor garaienak joko dituen Goierri Garaia Mendi Lasterketa datorren larunbatean egingo dute, uztailak 5. Hiru gurutzeen proba data aldatuta dator eta Juanjo Igartzabal mendi lasterketa taldeko
The post Goierri Garaia Mendi lasterketan 150 korrikalari inguruk parte hartuko dute appeared first on Otamotz.