Pablo Ferrandok eta Angel Garciak –hirugarren urtez irabazle– garaipena partekatu dute Dimako Baltzola koba eta Zegamako plaza lotu dituen abentura lasterketan.


Goierriko Ekimena SA enpresa publikoaren bazkideen batzarrean 12 kideko kontseilua aukeratu zuten aurrez, eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak hartu du presidentetza.

Hamabost ordezkari politiko eta teknikok deklaratuko dute aste honetan eta hurrengoan Tolosako epaitegian, ingurumenaren eta lurralde antolaketaren aurkako delituak eta prebarikazioa egotzita.

Euskal Herriko eguzki-parke fotovoltaiko handiena inauguratu dute Arabako Erribera Beitin. Sortutako energiak Irizar e-mobilityren instalazioak hornituko ditu, eta Europan energia guztiz garbiarekin zero emisio sortzen dituen autobus produkzioko lehen fabrika izango da.

Sasieta mankomunitateko eta Goierri Garbia bilketa-enpresako langileek greba egingo dute ostegunean.

Ampo Ordiziak 15-24 irabazi dio Hernaniri Landaren, eta laugarren postuan sendo jarraitzen du VRAC Quesos Entrepinares liderrarengandik 5 puntura. Orain bi asteko atsedena dute, eta otsailaren 16an El Salvador hartuko du etxean

Herrietako kanporaketa ugari jokatu dira asteburuan eskualdean, eta Gipuzkoako finalerako sailkatu dira jada bikoteak.

40. urteurrena dela eta, omenaldiz eta sorpresaz beteta egon da gaurko Herri Krosa.

La Bellota extremadurar zentroak antolatuta, txerri hilketaren ondorengo festa egin dute gaur eguerdian Legazpiko Azokan. Herrialde horretako jakiak eta ardoak dastatzeko aukera izan da, eta Sones de Extremadura abesbatzak girotu du festa.


Arratsaldeko zazpiak inguru dira, eta 18. Iñaki Beitiaren Mendi Martxaren egunerako aste eta erdi geratzen da. Antolatzaileak tantak bezala iristen dira bilerara, poliki; halere, batek ere ez du hutsik egiten. Diren gehienak bildu dira Goierri elkartearen egoitzara. Bilera hasi aurretik atzera doaz denboran, Iñaki Beitia laguna galdu zuten 1996eko uztailera arte. Orduan sentitu zuten minaren errautsetatik sortu zuten haren omenezko mendi martxa; aurtengoa etzi izango da.
