Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Bi legealditan zinegotziek udal jardunagatik jasotako dirua boltsa batean pilatu dute eta orain herriari itzuli nahi diote. Adinekoen eta gaztetxoen proiektuak lagunduko dituzte 12.000 eurorekin.

Iñigo Dorronsoro eta Iñigo Goikoetxea ataundarrek irabazi dute 38. Mus Moskorrak txapelketa. Martin Aldasoro sortzailea omendu dute.

Ligako lehen itzulia garaipen batekin bukatu du Ampo Ordiziak, eta ez nolanahi gainera; Santboiana indartsuari etxetik kanpo irabazi diote goierritarrek.

Ibon Beitiak errekorra hautsi du, Javi Villaren aurreko markari segundo bat jaitsiz. Minutu bat eta 33 segundo behar izan ditu 2,5 kilometroak igotzeko.

Beñat Gaztelumendik jantzi du txapela, Agin Labururekin buruz buruko finala jokatu ondoren.

Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolek antolatuta, 'Bizi dantza' ikuskizun berria estreinatu dute Majori kiroldegian. Ziburuko eta Urruñako ikastolei laguntzeko bideratuko da dirua. Oneka Garmendia eta Agus Zinkunegi omendu dituzte.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Bizipoza ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 6an Urretxun. Ekitaldirako sarrerak salgai jarriko dituzte datorren igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Labeaga aretoan. Sarrerak erosteko aukera izango da
The post Pailazoen emanaldirako sarrerak salgai igandean appeared first on Otamotz.

Barruko txirrindularitzarekin lotuta, soinketa hipopresiboari buruzko bigarren tailerra egingo dute bihar Zumarragako Ispilla kiroldegian. Bide batez, bizikleta gainean posizio egokiak zein osasuntsuak zeintzuk diren erakutsiko dizkiete parte hartzaileei, baita posizio
The post Soinketa hipopresiboa landuko dute Ispillan appeared first on Otamotz.

Urretxuko alde zaharra biziberritzeko asmoz sortu da berriki Merkataritza eta Ostalaritza Mahaia herrian. Ekimena auzoko merkatariek eta ostalariek jarri dute martxan, azken urteetan alde zaharrak izan duen gainbeherak larrituta. Oihane Zabaleta alkateak esan duenez, merkatarien kexa bat jaso zuten «udaletxeko sarrera nagusia Iparragirre kaletik kendu denetik, egoerak okerrera» egin duela salatuz.

http://youtu.be/J5nb9zDs3Kg Martxoan zehar garatzen ari diren Udaberrian Martxan egitasmoaren baitan, musikari tartea egingo diote Ordizian asteburu honetan. Ordiziako Trobadore Alaiek, Ordiziarrok taldekoek eta Musika Eskolak antolatuta, iluntzean hasi eta goizaldera arte 13 kontzertu egingo dira herriko hainbat txokotan.