Albisteak

Iparragirre 2020 egitasmoaren aurkezpena

Urretxuko Udalak Iparragirre 2020 egitasmoa abian jarri behar du herriko seme kuttunaren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Joxe Mari Iparragirre Balerdi 1820ko abuztuaren 12an jaio zen eta, beraz, 2020an ospatuko da

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Azken egunak dira ‘Areago’ ipuin laburren lehiaketara lanak aurkezteko

Epea ekainaren 15ean itxiko dute, argazki lehiaketa bat ere badute martxan

Goierriko Hitza

Daniel Merino zumarragarrak irabazi du Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa

Goierri garaiko lau udalek antolatzen duten Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa Daniel Merino zumarragarrak irabazi du. Bigarren saria Soraluzeko Carlos de Cosentzat izan da eta hirugarrena Gillermo Murciego zumarragarrarentzat. Gazte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

San Joan eguneko mahaien zozketa

San Joan egunean harrizko mahaietan bazkaldu nahi dutenek hilaren 14a baino lehen eman behar dute izena: kultur etxean, arratsaldez. Zozketa irekia izango da: 14an, 18:30ean. Bestalde, San Joan bezperako suan dantza

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Oilar jokoa egingo dute ostegunean Legazpiko plazan

Korpus zortzigarren egunean garai batean ospatzen zen festatik gorde den ekintza bakarra da

Goierriko Hitza

Urretxu-Zumarragako Haur eta Guraso Taldeak festa egingo du Aginagan

Urretxu eta Zumarragako Haur eta Gurasoen Taldeak Familien Festa egingo du igande honetan Aginaga auzoan. 11:00etatik 13:00etara haurrek adinen arabera banatuta jolastuko dute eta 13:00etatik 14:00etara denek elkarrekin. Ondoren, paella

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Altsasuko gazteei ezarritako zigorrak salatu dituzte Urretxu-Zumarragan

Altsasuko gazteei ezarritako zigorrak salatu eta haien askatasuna eskatzeko bilkura egin zuten atzo, Urretxu-Zumarragan. Dozenaka lagun bildu ziren Areizaga-Kalebarren plazan, epaitutako gazteei eta haien senideei elkartasuna adierazteko, Altsasukoak Aske eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Olarius&Brothers DJ bikotearen saioa

Olarius&Brothers Rock DJ bikoteak kontzertua egingo du larunbatean, 23:30etik aurrera, Beasaingo Hiruki tabernan.

Goierriko Hitza

Ehundik gora pertsona batu dira Aldiri elkartearen agurrean

Urretxuko Aldiri elkarteak ateak itxiko ditu 25 urte eta gero. Auzitegi Nazionalaren aginduz kontuak bahituta izan ditu azken...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

CAFek 35 orduko lan astea ezarri eta lan postuei eutsiko die, enpresa eta sindikatuak akordiora iritsita

Berria.info- Beasaingo CAF enpresa eta ELA eta LAB sindikatuek aurtengo eta datorren urterako lan hitzarmena hitzartu dute . Atzo bozkatu zuten hitzarmena Beasaingo eta Irungo langileek, eta beste neurri batzuen artean, 35 orduko lan astea ezarriko dut...

Beasaingo Hitza

Sega liga Zaldibian bukatuko da etzi, Igor Esnaola lider eta faborito dela

Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatutako Euskal Herriko IV. Sega Liga herrian bertan bukatuko da. Hiru jardunalditan azkenekoa igandean jokatuko da, 11:30ean hasita, Irastortza baserrietako zelaietan. Zaldibiako sarreran dago, Ordizia aldetik joanda, errotondatik ezkerrera. Sailen zozketa 11:00etan egingo dute. 35 bat segalari ariko dira. Tolosan (Gipuzkoa) eta Etxalekun (Nafarroa) saio bana jokatuta, Igor Esnaola legorretarra iritsiko da sailkapen buru Zaldibiara. Antolatzaileen iritzian, hura da liga irabazteko faborito nagusia. Nesketan, Alatzne Etxaburua zizurkildarra dago lider. Belardia «kaxkar samar» aurkituko dute segalariek. «Berez zelai ona da, lurzorua ona dauka, betelana izan arren. Baina azkena ebaki genuenetik ez du batere euririk egin, langar pixka bat besterik ez, eta gutxi hazi da», azaldu du Almitzako Migel Mari Jauregi Altzo-k. Ekainaren 17an ebaki zuten, udako ebakialdiaren epea —hilabete bat eta astebetekoa— errespetatzeko une zehatzean. Esnaola, segalaritza iraultzen Igor Esnaolak gorakada nabarmena jo du segan azkeneko urtebetean. Gakoa, adituen iritzian, menderatzea lortu duen ebaketa-teknikan egon daiteke. Ligaxkako lehiaketetan area bateko barrutia izaten dute ebakitzeko, 10×10 metro. Ohikoena segalariek lau mailatan ebakitzea izaten da, hamar metroko zabala aldiko 2,5 metroko besokadetan. Esnaolak, aldiz, hiru mailatan ebaki zuen Tolosan eta Etxalekun, pasaera bakoitzean 3,33 metro hartuz. «Hori ikaragarria da. Indartsua behar du oso segalariak hala jarduteko, eta esku onekoa [...]

Aimar Maiz

Marka turistiko berria aurkeztu dute Idiazabalen

Idiazabalgo Gaztaren interpretazio zentroan gaur goizean egin den prentsaurrekoan Idiazabalen eskaintza turistikoa hobetu eta zabaltzeko egin dituzten ekintzak azaldu dituzte. Horien artean daude marka turistiko berria, herriko mapa turistiko berria, ibilbideak, bisita turistikoak, webgune berria eta Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroan ere berritu dute. www.idiazabalturismo.com webgune berriaren bitartez, Idiazabal bisitatzea pentsatzen ari direnei informazio gehiago ematea da helburua, izan ere, geroz eta jende gehiagok antolatzen baititu bere oporrak Interneten aurkitzen duen informazioaren arabera. Bestalde, Niko Osinalde Goierri Turismoko zuzendariak datu ofizialak iraileko lehen astean ematea espero badu ere, «mezu positiboa» helarazi nahi izan du Goierriko turisten balantzeari dagokionean, iazko udako datuak baino datu hobeak izaten ari direlako momentuz behintzat, bai alojamendu eta baita bisita aldetik ere. Gainera, hiru-lau egunetarako baino egun gehiagotarako gelditzen dira. Jatetxeei dagokienez, aurten lau jatetxe bakarrik egongo dira itxita abuztuan, eta hori ere positibotzat jo du Osinaldek.  

Goierri Mendebaldeko Hitza

Argazkilari urretxuarrek Santa Isabel eguneko rally-ko bi sari jaso dituzte

Antolatzaileek parte-hartzea «astelehena izanda ere» inoiz baino zabalagoa izan dela azpimarratu dute

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gorka Izagirre: «Tourreko puntu honetara iristea eta etapa nagusian aurrean egotea oso pozik egotekoa dela uste dut»

Gorka Izagirre Alexander Vinokourovekin batera helmugaratu zen atzo, Tourreko 16. etapan. Hirugarren egin zuen ormaiztegiarrak Pirinioetako lehen etapan. Amaieran, etapa “ikusgarria” izan zela adierazi zuen: “afizioari, lagunei eta je...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa