54.455 goierritarrek dute gaur botoa emateko eskubidea, 2023ko hauteskundeetan baino 976 lagun gehiagok. 09:00etan ireki dituzte Goierriko 22 udalerrietako 42 hauteslekuetako 89 mahaiak, eta 20:00etan itxi.


Hiru puntu batzera itzuli dira goierritarrak etxetik kanpo garaipenera itzuliz

Hiriaren erdialdeko lineatan emango dute zerbitzua

Larunbatean jokatuko da bikotekako finala Añorgan.

Baserria erakusteaz gain, behi esneaz ekoizten dituzten produktuen prozesuak azaldu dizkiete bisitariei

Ibon Minerrek irabazi du. Sailkapeneko lehenengo emakumezkoa Naiara Peñagarikano da eta lehenengo gaztea Patxi Ormazabal da.

Pasa den larunbatean ate irekien jardunaldia egin zuten Legazpiko GKN Driveline enpresan, euskararen eta segurtasunaren eguna ospatzeko. Ekitaldia enpresako langileei, horbitzaileei eta bezeroei eta haien familiei zuzenduta zegoen. Goiz osoan zehar makina bat ekintza egin zituzten, gonbidatu bereziren batekin. Izan ere, Porrotx pailazoa eta Patakon pirata izan ziren GKNko ospakizunetan, euskararen inguruko hitzaldia eskaintzeko. Hitzaldiez gainera, lantegiko instalazioetara bisita egin zuten jardunaldian parte hartu zutenek. Ondoren, Txillida lantokira joan ziren guztiak Txu Txu trenean, bertan, haurrentzako tailerrak eta jolasak antolatu zituzten eta hamaiketakoa egiteko aukera ere egon zen. GKN erre zela urte bat Egutegiak gainera, ate irekien jardunaldiak efemeride batekin bat egita ekarri du. Izan ere, atzo urte bat bete zen, Legazpiko enpresan sutea izan zenetik. Iazko apirilaren 23an izan zen, Aste Santuan. Sutea ez zen guztiz larria izan, baina enpresako piezen garbiketa lerroa erabat suntsitu zuen. Sanchezek dio, «urte osoa daramagu suak suntsitutakoa konpontzen, eta zorionez, ia %100ean eman diogu buelta guztiari». Ate irekien jardunaldiak, enpresak urte honetan egindako berrikuntzak ezagutzera emateko ere balio izan zuen. Festa giroa, eguerdira arte luzatu zen.

Asteburuan Astigarretan izan dute hitzordua herriko mus zaleek, Astauzel elkarteak antolatzen duen mus txapelketa jokatu baitute, aurten hamabigarren urtez. Leandro Lizarralde eta Antonio Etxaniz izan dira txapela jantzi dutenak. Behin lehiaketa bukatu...



Asteburuan etxean irabazi eta gero, Beasain igoera faseko postuetara gerturatu da berriz ere; orain, bi puntura ditu Zalla eta Portugalete, 3. eta 4. sailkatuak, hurrenez hurren. Ligaren azken txanpa honetan, etxeko partidek duten garrantzia ikusita, irabazi beharreko partida zuten Iker Lasaren mutilek. Talde getxoztarra, ordea, eskarmentu handikoa da, eta nahikoa lan eman zion etxeko taldeari. 10. minutuan, defentsan izandako akats bat aprobetxatu eta markagailuan aurretik jarri ziren bizkaitarrak. Partida aldapa gora jarri zen, baina etxekoek ez zuten etsi, eta aurreneko zatia bukatzear zela, Iker Martinezek banakoa jarri zuen markagailuan. Bigarren zatian, bi taldeak atera ziren garaipenaren bila, eta joko bizia eta ikusgarria egin zuten, biek ala biek ere. Arenasek benetako “setioa” egin zuen aurreneko ordu laurdenean, eta hein handi batean, Txusta atezainaren lanari esker eutsi zioten etxekoek berdinketari. Aurreneko minutu txar haiek pasata, beasaindarrak berpiztu egin ziren, eta arrisku aukera batzuk sortzen hasi ziren. Hamar minuturen faltan, Oier Artolak 2-1ekoa egin zuen. Emozioz betetako partida eta garaipen handia etxekoentzat. Aurreko asteburuko porrotaren ondoren, berriz ere igoera faserako postuetako borrokan sartu dira. Datorren asteburuan, Gasteizera joango dira, jaitsiera postuetan dagoen Vitoria taldearen kontra jokatzeko.



Gaur goizean liburu azoka izan da Areizaga-Kalebarren plazan. Bi mahai jarri dira: batean herritarrek liburuak trukatzeko aukera izan dute eta...

Herritar talde batek prentsaurrekoa eskaini du Urretxun Gontzalo Rodriguez ezkiotarrari Parot doktrina ezarri diotela salatzeko. Kartzelatik irteteko eguna aurtengo ekainaren...

Iñaki Lejarreta bizkaitarrak irabazi du San Prudentzio jaietako Elite eta 23 azpikoen 69. Lazkao txirrindulari proba. Lejarreta mendiko bizikletan espezialista da eta Londongo Joko Olinpikoak prestatzen ari da. Lazkaon, errepidean eta taldekiderik gab...