Albisteak

Mieltxo Mindegiak irabazi du Urrezko Aizkolari Kopako finalerdia

Iñaki Azurmendik min hartu zuen aurreko astean eta ezin izan du parterik hartu

Goierriko Hitza

De Cos eta Murciego X. Sagardo Astea lehiaketako sarituak

Gaur eguerdian egin da sari banaketa Ezkioko Igartubeiti baserriko interpretazio zentroan

Goierriko Hitza

«Mendiak opari asko ematen dizkit, egunero»

Ordiziako Majori kiroldegiko zuzendari Odilo Rivela kirol prestatzailea (Beasain, 1978) Seguran bizi da, eta bertako Sanson mendi lasterketa antolatzen aritzen da. ...

Goierriko Hitza

«Erditze gogorra izan da baina oso gustura gaude emaitzarekin»

Ez da geldirik egotekoa. Alor eta saltsa askotan aritzen da Aitzol Barandiaran (Ataun, 1986). Bertsolari bezala egin zen ezagun, ikasketaz kazetaria ...

Goierriko Hitza

Ikastolako lehen maitasun istorioa

Urretxu-Zumarraga Ikastolak 50 urte bete ditu aurten. Mende erdi batek askorako ematen du. Baita maitasun istorioetarako ere. Urte hauetan hamaika bikote sortu dira ikastolan, baina Martin Camino eta Pili Idiakez

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasain taldeko hiru jokalari Euskadiko amateur selekzioarekin

Ivan Claver, Jon Iturbe eta Jon Manuelek bihar jokatuko dute Lasarten, UEFA Lurraldeen Kopa Txapelketaren 1. faserako partida.

Goierriko Hitza

Antxiñako Ama txistulari taldeak erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean

Antxiñako Ama txistulari taldeak argazki erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean, 50. urteurreneko ekitaldien barruan. Igandea bitartean egongo da zabalik. Txistulari taldekoek herritarrei deialdia luzatu zieten argazkiak lortzeko eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Laudio liderra hartuko du gaur Beasainek

Sailkapeneko goiko postuetan bi talderen arteko futbol partida ikusi ahal izango da gaur Loinatzen (17:00), Beasainek Laudio B Hirugarren mailako liderra hartuko baitu. Arabarrek 54 puntu dituzte, eta bost gutxiago Beasainek, 49. Iker Lasak zuzendutako...

Beasaingo Hitza

Zortzi lizar landatu dituzte Olaberrian

Joan den larunbataz geroztik Olaberrian ospatzen ari diren kultur astearen barruan, zortzi lizar landare aldatu dituzte gaur goizean herriko kaskoan. Hogeiren bat guraso eta ume elkartu dira, eta aitzurrak eskuan, zuhaitzak landatzen aritu dira 10:30etik 11:00etara bitarte. Zuhaitz Eguna ez da gaurko antolatu duten ekitaldi bakarra. Eguerdi partean toka eta igel txapelketak egitekoak dira, eta bazkalondorenean mus txapelketa. 17:00etan, berriz, Zapata gorriak haurrentzako ikuskizuna izango da.

Goierriko Hitza

Jende ugari dabil Ederrenan ireki berri den stock azokan

Gaur arratsaldetik igande eguerdira bitartean egongo da irekita azoka Urretxuko pilotalekuan; guztira hogei denda ezberdinetako produktuak erosteko aukera izango da aparteko prezioetan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskarazko irrati-lizentzia bat Legazpin

Zingizango.com• Eusko Jaurlaritzak 34 irrati-lizentzia banatuko ditu, horietako bi Legazpin. Bi horietako bat euskara hutsezko irrati batentzat izango da. Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu hurrengo hilabeteetan, lehiaketa publiko ...

Legazpiko Hitza

Joseba Sanchez: «Diru asko behar da rallyetarako, edo babesle oso onak bestela»

Umetatik da motorzalea Joseba Sanchez (Ordizia, 1982). Aitonarekin ikasi zuen gidatzen gaztetxotan, eta gidabaimena atera orduko, lasterketetan parte hartzen hasi zen. Bizpahiru urtean kopilotu moduan aritu zen Azpeitia aldeko jendearekin, eta lanean hasi zenean, bolanteari heldu zion. Egun, Lagun-Artea lasterketa taldearekin aritzen da, eta bigarren mailako Gipuzkoako txapeldun izendatu berri dute. Xabi Mendizabal herrikidea du kopilotu. Gipuzkoako bigarren mailako rally txapeldun izendatu zaituzte orain gutxi. Zenbat maila daude rally txapelketetan? Sei maila daude, motorraren zilindroen edukiaren arabera eta zaldien arabera. Maila bakoitzean txapeldun bat izendatzen dute, eta ni bigarren mailakoa naiz. Citroen Saxo batekin ateratzen naiz, 160 bat zaldiko auto batekin. Autorik onenak seigarren mailakoak dira, gero bosgarrenekoak… Gabirian, esaterako, seigarren mailako auto batek irabaziko duela pentsatzen dut, eta hala ez bada, bosgarrengoko batek. Pozik titulu berriarekin? Ez nuen espero irabaztea, ez baitut lasterketetan parte hartzen txapelketa bat irabazteko. Ahal badut, urte osoan lau edo bost probatan aritzen naiz; dena aurrekontuaren arabera izaten da. Ez dut jarraitu puntuaketa. Erregulartasuna saritzen da, beraz. Gipuzkoan jokatu diren probetan lortutako emaitzak hartzen dira kontuan, bai rallyesprintetakoak, baita rallyetakoak ere. Gipuzkoan bost rallyesprint daude; Gabiriakoa, Hondarribikoa, Nañarri Alegiakoa, Azpeitiko Ikasberri eta Eibarkoa. Eta rallya bakarra dago, Donostiakoa. Horrek puntuazio bikoitza izaten du. Bostetik lautan [...]

Ordiziako Hitza

La Salleko ikasleek ehun zuhaitz landatu dituzte

Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Beasainen. Aurten La Salle ikastetxeko ikasleak hartu dute parte zuhaitzen landaketan. Guztira 51 gaztetxeko bildu dira. Goizeko 10:30ean egin dute hitzordua. N-etik Bernedo aparkalekurako sarreran dagoen maldan egin dute ekimena. Guztira, 100 urki landatu dituzte. La Salle ikastetxeko ikasleek Goroldi taldeko langileen laguntza izan dute landaketa aurrera eramateko orduan. Urtero bezala ekimen honek Beasaingo Udalaren babesa jaso du. Ekimenaren helburua bertako lurretan bertako espezieen presentzia bermatzea da. Baita, bide batez, herritarrak gai honen inguruan kontzientziatzea ere.        

Beasaingo Hitza

Jauregiri eta Makazagari 23na urteko zigorra

Espainiako Auzitegi Nazionalak 23na urteko kartzelaldira zigortu ditu Oskarbi Jauregi zaldibiarra eta Xabier Makazaga segurarra. Gorka Landaburu kazetariari 2001ean lehergailudun liburu bat igorri izana egotzi diete bi goierritarrei. Herenegun kaleratu...

Aimar Maiz

Zortzi film labur saio batean ikusgai, Lazkaon

Zinemagile amateurren lanak herriz herri eskaintzen dituen Laburbira ekimena asteartean, hilak 6, Lazkaon izango da. Zortzi film labur emango dituzte Arerian, 21:00etatik aurrera. Denera 85 minutu izango dira. Lan guztiak euskaraz dira. 2010eko eta iazko ikuslanen artean, Gotzon Elortzak 1961ean grabatutako Aberria «euskarazko lehen dokumentala» emango dute. Film zerrenda: ‘Hemen nago’. Maialen Sarasua, 2010, 14 min. ‘Izena duena’. Joseba Uberuaga, 2011, 9 min. ‘Urrezko eraztuna’. Jon Garaño, 2011, 7 min. ‘Aberria’. Gotzon Elortza, 1961, 15 min. ‘Ohe azpiko zera’. Paul Urkijo eta David Zabala, 2011, 13 min. ‘Zeinek gehiago iraun’. Gregorio Muro, 2011, 12 min. ‘Kantuka-Revolta permanent’. Kultur Kabia, 2011, 3 min. ‘Instalación’. Xoxe Diaz, 2011, 14 min.  

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa