2011/11

Banatu dituzte Ostadarren VI. Mendi eta Naturako argazki lehiaketako sariak

Hiru kategoriatan banatu diztute sariak, munduko paisaiak, Euskal Herriko paisaiak eta Xabier Ormazabal saria sailetan banatuta; irabazleak Iruña, Tenerife, Logroño eta Bergarakoak...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Denboraldiko aurreneko porrota jaso du Estandak

Estanda Ordiziako neskek denboraldiko aurreneko porrota jaso dute asteburuan, Galiziako Valdetires Ferrol taldearen kontra. Etxekoak ez ziren jokoan eroso aritu, eta galiziarrek 5. minuturako aurrea hartu zuten markagailuan. Ordu laurdenaren bueltan, o...

Ordiziako Hitza

Jende asko ibili da Nabarrherri azokan, Urretxun

Herrialde ezberdinetako artisauek jarritako postuez gainera, azokan musika ekitaldiak eta hitzaldiak izan dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aste honetan amaituko da ''Ibiltarien flaxa'' bi bidaien kontakizunekin

Vietnamera eta Australiara egindako bi bidaiak izango ditu protagonista ''Urretxuar ibiltarien flaxak'', azken txanpan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Antxoa’ laguntza zakurra eman diote Markel Lopezi

Markel Lopezek, epidermolisis bullosa gaixotasuna du, eta eguneroko normal bat egiteko zailtasunak ditu; Antxoak egunerokoan lagunduko dio haurrari, horretarako hezituta dago.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mozorrotutako haurrek eman diote hasiera San Andres jaiei, Ormaiztegin

Haurrak izan dira gaur, San Andres jaiei hasiera eman dietenak, eta modu berezian egin dute, gainera: mozorrotuta. Arratsaldean, 16:30ean Zubipe kiroldegian elkartu dira guztiak. Gurasoak eta aiton-amonak ere bertan egon dira etxeko txikienei begira. Argazkiak ateratzen eta bideoarekin irudiak hartzen ere aritu dira batzuk. Haur gehienak zeuden mozorrotuta, bai txiki-txikiak eta baita kozkorragoak ere. Batzuk bakarka zeuden mozorrotuta eta besteak berriz, taldeka. Kolore eta forma desberdineko mozorroak ikusi ahal izan dira: indioak, bakeroak, saguak, andaluziarrak, printzesak, super-heroiak… Mozorrotutako haurrez gain, Txindata musika eskolako trikitilari taldea ere bertan zegoen. 16:30ean kalejiran abiatu dira kiroldegitik plaza aldera. Bertara iritsi direnean askaria eman diete, Guraso Elkarteak antolatuta:  opila txokolatearekin eta botilatxo bat ur. Handienek, gosetuta, segituan jan dute opila, eta txikienei pixka bat gehiago kostatu zaie. Askok gurasoen laguntza izan dute askaria jateko. Ikurriña altxatzea eta suzirien jaurtiketa Arratsaldeko seietan ikurriña alatxatuko dute eta suziriak ere botako dituzte festen hasiera ofiziala iragartzeko. Ondoren haurrek eta gaztetxoek buruhandien aurretik korrika ibili ahal izango dute. 19:00etan Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean kontzentrazioa egingo dute, eta 22:30etik aurrera Indarra, Ihesbide eta Madeleine taldeek kontzertua emango dute txosnetan.

Estitxu Imaz

Imanol Manterolak irabazi du Igartubeitiko Argazki Digital Lehiaketa, helduetan

Gaur eguerdiko hamabietan banatu dituzte Igartubeiti baserri museoan IV. Argazki Digital Lehiaketako sariak. Helduetan lehendabiziko saria Imanol Manterolak irabazi du, eta gazteetan, Unai Larrañagak. Igartubeiti baserri museoko arduradunek jakitera e...

Estitxu Imaz

Ion Telleria gazte independentistari ongi etorria egin diote, Idiazabalen

Ion Telleria gazte independentistari ongi etorria egin diote bere jaioterrian, Idiazabalen. Telleria azaroaren 8an irten zen Valdemoroko (Madril) espetxetik bermepean, 12.000 euroko fidantza ordainduta. Ekitaldia txalapartaren doinuekin hasi dute 12:30ak aldera. Ondoren, aurkezleak hartu du hitza. Bere arabera “Euskal Herria, herri zapaldua dela kontzientzia hartzearekin batera, herriaren alde lanean hasten da hainbat lagun. Horien artean Ion. Lehendabizi herrian lan egin zuen, hainbat arlotan, eta ondoren nazio mailan. Horrek  ondorio txarra ekarri zion: kartzela. Orain aske dago, ordea, eta berri pozgarria da”. Aurkezleak bere jarduna bukatu ondoren, Ion Telleria plazako kioskora igo da, bertaratutakoen txalo zaparra artean. Jarraian,  idiazabaldar gazte batek alboka jo du, eta bi dantzarik Agurra dantzatu dute, txistulariek lagunduta. Agurra dantzatu eta gero,  Idiazabalgo hainbat talde eragilek berak herrian egindako lanarengatik esker ona adierazi diote. Lehendabizi ezker abertzaleko kide batek hitz egin du, eta zenbait opari eman dizkio gazte independentistari. Segidan, Eliz Azpiko Komandoa bere lagun taldeko kideak kioskora igo eta gaztetan berarekin bizi izandakoak ekarri dituzte gogora. Oparia ere eman diote. Idiazabalgo Bertsolari Taldean ere ibilia da Telleria eta bertako kideek hitzez ez, baizik eta bertsoz egin diote ongi etorria. Illati euskara elkartekoek, LAB sindikatuak, Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek, Zirika Irratikoek eta Gazte Asanbladakoek ere parte hartu dute [...]

Estitxu Imaz

Mozorrotutako lagun taldeek hartu dute Ormaiztegi

Gaur mozorrotutako lagun taldeek hartu dute giroa alaitzeko ardura, Ormaiztegin, eta ez dute hutsik egin. Goiz partean mozorrotutako lagun talde bat edo beste ikusi ahal izan da kalean, baina batez ere eguerditik aurrera hasi da jendea irtetzen. Eguerdiko hamabietatik aurrera, beste urte batzuetan baino jende gehiago zebilen mozorrotuta. Agian eguraldiak izan du zerikusirik horretan. Batzuk bakarka mozorrotu dira, baina gehienak taldean. Beruntz dantza taldea esaterako, gurasoek, beraien seme-alabek eta lagun taldeko ezkongabeek osatu dute. Izenarengatik galdetuta taldeko kide bat halaxe esan du umoretsu: “Gabiriako dantza taldeak Goruntz izena du, eta gu behe aldean bizi garenez, gure dantza taldeari Beruntz izena jartzea pentsatu dugu”. Tartean geldialdiak egin eta dantza saioak  egin dituzte bertaratutakoen gozamenerako. Harategi ibiltari bat ere ikusi ahal izan da herrian, txorixoak, txistorrak eta beste hainbat jaki zintzilika zituztela. Bertako kideek aipatu dute bizpahiru aste behar izan dituztela harategia eraikitzeko. “Herrian harategi asko dago eta guk bat gehiago egitea pentsatu dugu”. Orduek aurrera egin ahala gosetuz gero, harategian zintzilik dauden txorixoak jango dituztela esan dute irribarrez. Verano Azul, Espainiako telebistan botatzen zuten serie ospetsua imitatu nahi izan du beste lagun talde batek.  Bertako partaideak seriean agertzen ziren gazteak bezala dabiltza jantzita. Bizikletak ere alboan dituzte, baina arreta gehien La [...]

Estitxu Imaz

Goiekiko ordezkarien izendapenak zeresana ematen jarraitzen du

Joan den asterako deitutako ez-ohiko osoko bilkuran ziren izendatzekoak Ordiziari dagozkion Goiekiko bi ordezkariak, baina azkenean gai hori atzeratzea erabaki zutenez, atzoko osoko bilkuran aukeratu zituzten bi ordezkariak: Igor Eguren alkatea (Bildu) eta Jose Migel Santamaria (EAJ). Bozkaketa egiterakoan, ordea, ezustekoa egon zen, Bilduren zazpi hautetsiek soilik bozkatu baitzuten izendapenaren alde. EAJko bost hautetsiek eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuten. Hau da, EAJren ordezkariak bere izendapenaren aurka bozkatu zuen. Hala ere, bozkaketaren aurretik esan zuen Goiekiko izendapenak egiteko prozedurarekin bat ez datozelako bozkatuko zutela ezezkoa. Ekainaz geroztik datorren kontua da Goiekiko ordezkarien izendapenarena. Ekainaren 30eko bilkuran Igor Eguren eta Iban Asenjo, biak Bildukoak, proposatu zituzten ordezkari izateko, baina Santamariak puntu hori ez bozkatzeko esan zuen orduan, litekeena zelako EAJk bera proposatzea alderdiko ordezkari modura. Bilkuran bost minutuko etena egin ondoren, izendapena atzeratzea erabaki zuten. Joan den astean ere bai Goiekiko administrazio kontseilu berria aukeratzeko presa zegoela eta, joan den astean premiazko bilkurak deitu zituzten Ordizian, Beasainen eta Lazkaon. Tarte horretan, Igor Eguren Ordiziako alkatea aritu zen EAJrekin, PSE-EErekin eta herri kandidaturekin izendapenen kontua negoziatzen, eta bazirudienean dena lotua zegoela, hiru herrietako plenoak bertan behera geratu ziren. Egurenek azaldu zuenez, plenoa baino bi ordu lehenago dei bat jaso zuen, izendapen horiek [...]

Iñaki Gurrutxaga

Informatika zerbitzua eten egingo dute bi astez Legazpiko liburutegian

Legazpiko udal liburutegitik aditzera eman dutenez, arazo teknikoak direla medio, informatika zerbitzurik ez da eskainiko datozen bi asteetan gutxienez. Konkretuki, ez da internet erabiltzeko aukerarik izango. Bestetik, abenduaren 5etik 9ra bitartean k...

Legazpiko Hitza

Easoko umeen abesbatza, Barroko Aire bukatzeko

Easo abesbatzaren Eskolania haur taldearen kontzertuak itxiko du bihar Barroko Aire jaialdiaren egitaraua. Meza germaniarra argien mendean kontzertuaren barruan, Bach, Teleman eta Haydn konpositore ezagunen piezak abestuko dituzte. Gorka Mirandaren zuz...

Ordiziako Hitza

Beti Argi musika bandak kalejira egingo du bihar

Santa Zezilia egunaren harira, musikarekin lotutako ekintza ugari egiten ari dira herriz herri. Bihar, Ordiziako Beti Argi musika bandaren txanda izango da. Santa Zezilia eguneko kalejira egingo dute herrian barrena, 19:30ean hasita.

Ordiziako Hitza

Elkartasun denda jarriko dute Ordizian aurten ere

Aurten ere, Ordizian Elkartasun denda jartzeko asmoa dute. Bertan, bigarren eskuko arropak, liburuak eta jostailuak jarriko dituzte salgai. Hori dela eta, herritarrei ere deialdia egin diete, etxean soberan dituzten arropak eta bestelako tresnak, zakar...

Ordiziako Hitza

Emakumeenganako indarkeria desagertzeko exijitu dute Ordizian

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ekimen jendetsua egin dute gaur goizean Ordizian. Altamira auzotik abiatuta, Jakintza Ikastolako eta Oianguren Institutuko ikasleek giza katea egin dute, eta haiekin batera, Kimetz emakume elkartekoak herri osoa zeharkatu dute Plaza Nagusira iritsi arte. Plaza inguruan jende asko zuten zain ordurako, eta bertan ekitaldia egin dute. Igor Eguren alkateak eta Ainhoa Mujikak bina bertso kantatu dituzte, eta ondoren, Egurenek berak atzo iluntzeko bilkuran onartutako adierazpena irakurri du jendaurrean. Kimetzekoek ere hartu dute hitza, eta gogoratu dute gaur, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute emakumeenganako indarkeria salatzeko. Ordiziak Udala arreta berezia jarri nahi dio emakumeenganako “indarkeria sinboliko, leun, maltzur eta ia ikusezinari”. Adierazpenak dioenez, ikusezintasun horretan “eraikitzen da emakumeen identitatea”, eta era berean, “emakumeen aurkako indarkeria fisikoa ahalbidetzen du”. Udalak, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legedia aplikatuz, “udal politika aktibo, integral eta koordinatua garatu behar du berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka”. Halaber, emakume gazte eta nerabeek jasaten duten indarkeriari arreta berezia eskaintzeko konpromisoa du udalak, “modu baikorrean baliatu daitezen beldurrik gabeko bizitzeko eskubideaz eta indarkeriaren aurka defendatzeko aukeraz”.

Ordiziako Hitza

Emakumeen kontrako tratu txarrak salatzeko eguna

Tratu txarren kontrako sinadura eta mezu bilketa edgin dute goizean, 19:00etan elkarretaratzea izango da eta asteburuan IX. Berdintasun Foroa egingo dute...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa