
Santa Isabel da gaur, Zumarragako egun handia. Ohiko ezpata-dantza egin dute elizan, eta erromeriak iluntzera arte jarraituko du.

Igandean jokatuko da elite eta 23 urtez azpiko kategoriako proba, hamabosgarren aldiz Ion Lazcanoren omenez. 28 taldek eman dute izena.

Ane Urteagak jarraituko du lehendakariorde izaten. Erika Palacios eta Patxi Franco sartu dira zuzendaritza taldean.

Emanaldi berezia egingo dute Lazkaoko plazan, 19:00etan. Herriko beste eragile batzuk ere parte hartuko dute. Oin Arineko historian juntakide izan direnak gobidatu dituzte emanaldira.

Finala jokatuko da eguerdian Irene Paredes zelaian, Tzelzi eta Bayern de los Caidos taldeen artean. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, bazkari eta musika eta guzti.

Nahi ez den bakardadeari aurre egiteko Beasaingo Udalak eta Dar-Dar kooperatibak martxan jarritako prozesuko diagnosiaren emaitzak aurkeztu dituzte. %77ak uste du bakardadeak "eragin handia" duela osasun mentalean.

Piper, tomate, kuiatxo eta luzokerren eskaintza asko handitzen ari da, uda hasi berritan, eta perretxikoak, gutxitzen.

Leader diru laguntza jaso du proiektuak. Mandubi gainean dago, Beasaingo lurretan, eta Mandubizar etxaldeko senideen dibertsifikazio egitasmoa da.
