
Maizpide barnetegiak abuztuko ostegun arratsaldeetarako prestatu duen egitarauen barruan kokatzen da emanaldia. Ibiltaria izango da, eta 18:30ean abiatuko da barnetegitik.

Aspaldiko partez, Goierri bustita esnatu da gaur. Biharko euri gehiago dago iragarrita.

Anuntzibai tunelean margotzen ari den horma irudiko lanek eragin dute mozketa. Abuztuaren 23ra arte egongo da moztuta.

Gainera, lehena geratu da taldeko sailkapenean Espainiako taldekideekin. Txapelketa Norvegiako Koppang herrian jokatu da, asteburuan.

Atxiloketak asteleheneko gauean egin zituzten, Harizti industrialdeko lantegi batean. Hiru atxilotuek aurrekariak zituzten.

Txinboak, ur bidea eta ur mailua konpontzen ari dira. Lanek irauten duten bitartean, burdinola itxita egongo da, eta ez dute martxan jarriko abuztuaren 30era arte.

Irailaren 5ean eta 6an ospatuko dira aurten Beasaingo auzo horretako festak. Usurbeko igoera irailaren 6an izango da, igandearekin, eta 20. edizioa beteko du.

'Soinu ak zeinu ak soinu' da soinu erakusketa honen izenburua. Bisitak ordu beteko iraupena du eta 11:00etan hasiko da. Izena eman behar da.