Arte eszenikoak

Dantza

Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Urretxun

Zortzi dantza talde elkartu dira denera. 17:30ean dantza erakustaldia izango da Gernikako Arbola Plazan.

Auzomira zikloa

Literatura, musika eta pintura elkartu ditu ‘Auzokinak’ liburuaren errezitaldiak

Liburuko hainbat testu irakurri dituzte,  horietako batzuk musikaz lagunduta. Margolari batek ere zuzenean sortu du bere lana, doinuen erritmora marraztuz.

Ondarea

Olaberriko baserrien arrastoari jarraituz

‘Olaberriko Baserriak’ liburuaren aurkezpena egin dute. Ekitaldiaren amaieran bertaratutako herritarrei liburuaren aleak banatu dizkiete.

Iraniarrak irabazle, Segurako herri kirol norgehiagokan

Bost talde aritu dira guztira lehian, publikoz beteriko plazan.

Hegialdeko jaiak

Bigarren egunean sartu dira Hegialdeko jaiak

Atzoko pregoi aldarrikatzailearen ondoren, festa giroak ez du etenik izango bihar gauera arte. Gaurko goiza musikari eta xakeari eskaini diete jaiek.

futbola

Berdintasuna aldarri gaur Goierriko futbol zelaietan

Goierri Gorrik klubak deituta, Tolosa, Goierri Gorri, Euskalduna, Sanse, Mondragon, Goierri Gorri A, Goierri Gorri B, Goierri Gorri C, Goierri Gorri D, Goierri Gorri E, Goierri Gorri F, Zarautz, Intxaurdi, Urola, Segura-Aizkorri eta Aitzondo emakumezkoen taldeak lehian ari dira goizetik, Berdintasunaren aldeko V. Futbol txapelketako sari nagusiaren bila.

Goiz istilutsua CAF lantegiaren inguruan, Palestinaren aldeko aldarrien kontura

Beasaingo enpresak gaur akziodunen batzarra egitekoa zuela baliatuz, manifestazioa zuen deituta Palestinaren Elkartasunak. Ehunka herritar elkartu dira manifestazioan, Beasaingo lantegiak "palestinarren genozidioarekiko duen konplizitatea" salatzeko, baina aurretik hainbat ekintzailek "desobedientzia ekintzak" egin dituzte, eta atxiloturik izan ez bada ere, Ertzaintzak horietako batzuk identifikatu ditu.

Mendia
Pintura

‘Por amor se ve’ erakusketa ireki dute Ormaiztegin

Ostiralean izan zen irekiera ekitaldia Maria Pilar Horrego artista kubatarrarekin. Apirilaren 12ra arte dago ikusgai gizarte etxean.

Majoriko barruko igerilekua itxita egongo da martxoaren 29tik apirilaren 19ra

Bitartean, Majoriko erabiltzaileek Lazkaoko igerilekua erabiltzeko aukera izango dute. Uretako ikastaroen hasiera-data ere apirilaren 20ra atzeratuko da.

Izaro Villarreal
Omenaldia

Antton Imaz omendu dute Zuhaiztiren urteurrenaren baitan

Asteleheneko ospakizun jaialdia aprobetxatu zuten Zuhaiztiko kideek urtarrilean zendu zen Antton Imaz omendu eta haren senitartekoei oroigarria emateko. San Jose egunaren baitan ekitaldi gehiago egingo dituzte.

Izaro Villarreal

Galdarak eta leihoak berritzeko laguntzak eskainiko ditu udalak

Banakako jabeen kasuan, ohiko etxebizitza izan behar du eta eskatzaileak bertan erroldatuta egon behar du. 2008ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko eraikuntza baimena izan behar du eraikinak.

L. Goiburu
Musa

Kevin Castaño eta Jon Esnaola irabazle 33. Arrano Mus Txapelketan

Beasaindarrek jantzi dute txapela, finala Ramon Garnateo oriotarraren eta Pablo Saez aginarraren aurka irabazita.

L. Goiburu

Jon Garmendiak 'Ulhaintsaren negarra' liburua aurkeztuko du Lazkaon

Gerriko liburu-dendan izango da aurkezpena, astelehenean. Ihes egitea, ezkutuan bizitzea eta espetxea dira, besteak beste, liburuan lantzen dituen gaiak.

I. Gurrutxaga
ANTZERKI GARAIA

Shakespeare-ren maitasun tragikoa gaurkotuta, Usurben

'R&J' antzezlana taularatuko du La Dramatica Errante ekoiztetxeak Usurbe antzokian, Antzerki Garaia zikloaren barruan.

L. Goiburu

Martxan dira Otegieneako haur-parkea berritzeko lanak

12 urte bitarteko haurrentzat egokitutako jolas berriak jarriko dira. Udara ingururako prest egotea aurreikusten da.

Izaro Villarreal

Gazte Topagunea aurkeztuko dute Goierriko hiru herritan

Gaur Beasainen izango da, 19:30ean, Arranon.

L. Goiburu

XIV. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketaren lehen faseko saioa gaur da, Ordizian

Bost kontalari arituko dira kontalari gisa, tartean bi goierritar: Xabin Fernandez eta Urtzi Gorostiaga. 18:30ean hasiko da ekimena.

Izaro Villarreal
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa