
Iratik lehen postua egin du emakumezkoetan, eta Mikelek hirugarrena; Unamuno bigarrena izan da gizonezkoetan. Hirurak legazpiarrak dira.

Legorreta eta Itsasondo arteko tartea argiztatuta, bukatu dira Tolosaldea eta Goierri elkar lotzen dituen bidegorriaren hobekuntza lanak. Hiru fasetan gauzatu da eta 437.750 euroko inbertsioa izan du.

Udala "aldarri politikoak zabaltzeko trabak jartzen ari" dela salatu du, eta orain arte jarritako isunak eta herriko kamerak ken ditzala eskatu dio.

Aiur Goiburuk infantil mailako Gipuzkoako txapela jantzi du, eta Jone Zabaleta benjaminetan nagusitu da. Ampo-Goierriko TB-eko juniorrek taldekakoa irabazi dute Lizarran.

Palestinara dirua bidaltzeko helburuz egin zen ostiral arratsaldean. Herrian arropa premia dutenen aldeko bilketa ere egin zuten hainbat elkartek,

Goizeko ekintzen ostean, aizkolari, bertsolari eta trikitilarien emanaldia egin dute arratsaldean.

17-13 galdu du Ordiziako taldeak Recoletas Burgos Caja Rural taldearen aurka. Porrotak amaiera eman dio talde goierritarraren titulurako bideari.

'Gorrotoaren eta autoritarismoaren aurrean: erantzun antifaxista Euskal Herritik' lemapean egingo du hitzaldia EH Bilduren diputatuak.

Aurrerantzean 06:00etatik 00:00etara funtzionatuko dute, egunero.

Latxartegi aretoan izango da emanaldia, 19:00etan. Luis Arrieta zuzendaria bertan izango da. Dokumentalaren hainbat material zozkatuko dute eta bildutako diruaren zati bat SOS Racismo Navarra elkarteari emango diote.

Ordizian merkatari elkarteak zozkatu duen soldatatzarra Miren Amibiliarentzat da, Arregi drogerian egindako erosketagatik.

Ostiralean izango da, Murua tabernan, 21:00etan hasita.

Sarrerak Karreane kultur etxean daude salgai, 12 euroan. Egunean bertan 15 euro balioko du.

Jose Ramon Soroiz legorretarra aktore protagonistaren sarirako hautagai da, eta Jose Mari Goenaga ordiziarra zuzendaritza onenaren zein gidoi original onenaren sarietarako hautagai. Pelikularik onenaren sariaren hautagaitza zerrendan da Moriartiren filma.

Atal teoriko/praktikoa egingo dute aurrena urtarrilaren 21ean eta 22an, eta atal praktikoa landuko dute Pirinioetan urtarrilaren 24an eta 25ean. Neguko irteeretan parte hartzeko ezinbesteko ikastaroa da.

Iñigo Garmendia beasaindarra eta Jon Montes 'Monty' Garin auzoan bizi den donostiarra dira partaideak.