
Latoga, Loak eta Melting Picks plazako oholtzara igoko dira arratsaldean, eta gaueko kontzertuan Velvet Bullets eta Xaukena izango dira.

Zumalakarregi museoan egin dute diputatuek asteroko erakunde bilera nagusia. Aurretik, Jon Enrike alkateak eta Eider Mendoza ahaldun nagusiak lan bilera bat egin dute herriko proiektu nagusiei buruz hitz egiteko.

Beasaingo Aittu eta Ordiziako Hitzaro euskara taldeek autobusa antolatu dute. Bi euskara elkarteko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute, gainerakoek, 10 euro.

Ostiraleko Zegamako Kilometro Bertikaleko lehen emakume goierritarra Maider Unanue aramarra izan zen; sekulako lasterketa egin ondoren, bederatzigarren postuan helmugaratu zen (42:23).

Santandergo Racing futbol taldeak Espainiako Futbol Ligako Lehenengo Mailara igotzeko txartela eskuratu du asteburuan.

Ordiziako talde feministak bihar, asteazkenea egingo du, 19:00etan, plazan. Beasaingo talde feministak, ostegunean, 19:30ean, egingo du Erauskin plazan, eta Lazkaoko talde feministak ostegunean 19:00etan, plazan. Itaiaren lehen elkarretaratzea Legazpin maiatzaren 21ean izango da, ostegunean, 18:30ean Paso Txominen. Beasainen, aldiz, maiatzaren 24an izango da, igandean, 18:00etan Bideluze plazan.

Hobekuntza lanak egin nahi ditu, eta proiektuak bete-beteak ukitzen ditu panteoiak. Jabe batzuk ezin dituzte lokalizatu, aspaldiko emakidak direlako.

Lenbur Fundazioak larunbatero antolatzen ditu bisitak Brinkolako errotara. Datozen bi larunbatetan ere izango da aukera funtzionamenduan ikusteko, Ogiaren Txokoa bisitatzearekin batera.

Asteartera arte, otsailaren 3a, izango dute irteerara joan nahi duten herritarrek izena emateko epea. Otsailaren 13tik 15era joango dira, autobusean.

Idiazabalgo San Blas jaietan Frontoi zaharra da musikarien plaza. Bihar, esaterako, Irten-Bide eta Izurri Berria taldeek joko dute.

Idiazabalgo San Blas jaiak eta Matxinbentako Santa Ageda jaiak, 'Mendi Tour' Ataunen, 'Irabazi arte!' telesailaren lehen kapitulua zazpi herritan, 'Go!azen 12.0' haur ikuskizuna Zumarragan, Lemniskataren matematika zikloaren bukaera, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Ataunen, Ezkion, Gabirian, Idiazabalen, Legorretan, Mutiloan, Seguran eta Zaldibian proiektatuko dute UEMAk eta EITBk egindako hitzarmen bati esker.

'El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi' da liburuaren izenburua, eta 19:00etan izango da, auzo elkartearen lokalean, San Ignazio auzoan. Sarrera librea izango da, lokalaren edukiera bete arte.

Lemniskata Argazki Lehiaketako sariak ere banatuko dituzte bihar.

2025. urteko laugarren hiruhilabeteko ura, arazketa eta finantzaketa planeko ordainagiriak bidali ditu erakundeak.

Beste lan batzuk ere baditu aurreikusita, Agirre Etxeberriko lorategian hainbat zuhaitz botatzea eta herriko hainbat gunetan landaketak egitea, besteak beste.

Bi izango dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Martxoan hasiko dira eta astelehenean irekiko da izenak emateko epea. Irakurtzea eta idaztea gustuko duten 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta daude.

Zumalakarregiko ‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketaren osagarri antolatu dute ekimena.