Bestelakoak

BERTSOLARITZA

Urretxu-Zumarragako bertsolari taldea, Gipuzkoako Herriarteko finalaurrekora

Zaldibian jokatutako Goierri-Tolosaldea eremuko kanporaketan garaile atera da Urretxu-Zumarraga 1 taldea; Alegiako Boskaturekin kantatu dute.

Txirrindularitza

Aimar Ugarteburuk irabazi du Zegamako Elkartu Nahi txirrindulari proba

Junior mailako lasterketa goizean jokatu da, 73 kilometroko etapa menditsuan. Bellota-Goierri taldeko ziklista ihes eginda bakarrik iritsi da helmugara.

Segurarrak, kinto egunaren zaleak

Herritar asko atera dira festara, kuadrillaka.

Txirrindularitza

Berasategi bigarren da Hainango Tourrean, azken etaparen faltan

Laugarren etapan, gaur, 6. sailkatu da, eta lidertza galdu du. Bihar bukatuko da Txinako itzuli hori.

BERTSOLARITZA

Señora sariketaren seigarren aldia aurkeztu dute Legazpin

Bi kanporaketa egingo dituzte finalaren aurretik; bata, maiatzaren 16an eta, bestea, maiatzaren 23an. Finala ekainaren 6an izango da, Plentzian. Saio guztiak gaztetxeetan egingo dituzte, eta bertsopaper lehiaketa antolatu dute, lehenengoz.

Odile Bourguignon. BERRIA

Lazkao Txiki berriz erne dute

Joxe Migel Iztueta bertsolariaren jaiotzaren 100. urteurrenean, haurrez inguratuta, dantza, kantu eta bertso artean gogoratu dute. Harekin bertsotan ibilitako batzuek eta gazteagoek koplatan gogoratu dute Lazkao Txiki eta haren ondarea.

Mendi lasterketa

Korrikalari goierritarrak indartsuen Gabiriako Leharrei mendi lasterketetan

Proba luzea Josu Urrestarazuk eta Mayi Mujikak irabazi dute, eta 15 kilometroko motzagoa Axier Artolak eta Maider Unanuek.

Beasainen FESTA dinamika herritarra aurkeztu dute

Sigla-joko bat da: Feminismoa, Euskara, Sozialismoa Ta (kolektibotasuna) Askatasuna ditu oinarri. Lehen ekintza jaietako kuadrilla eguneko bazkaria izango da.

Laida Goiburu
Gimnastika erritmikoa

Irune Diego idiazabaldarra Gimnastika erritmikoko Espainiako txapeldun

Tolosa CF taldearekin batera lortu du garaipena, asteburuan Castellon (Valentzia, Espainia) jokatu den txapelketan.

Literatura

Betzaida Urtazak liburu berria aurkeztuko du gaur Legorretan

Legorretako udal liburutegian, 18:00etan izango da aurkezpena eta solasaldia.

Juanastegi eta Azpikoetxe asfaltatzeko lanak hasiko dira gaur

Asfaltos Urretxu enpresak egingo ditu, udalak eskatuta. Hiru egunetan amaitu beharko dute obra bi eremuetan.

Sukaldaritza

Iratzarriren eta Unai Perez Iantzi sukaldariaren proposamenak Gabonetako otorduetarako

Sukaldaritza saio laburrak ari dira eskaintzen aste honetan. 80tik gora herritarrek eman dute izena.

Irakurzaletasuna

Iñaki Dorronsoro idazlea Otso irakurleekin berriketan

Ataundar idazlearen 'Azpijokoa Azpiazun' liburuaz tertulia egingo dute.

I. Gurrutxaga

Udazken festa, ZerainLaben bilera eta bazkaria

Herri eskolakoek egingo dute Udazken festa bihar. ZerainLabek elkartearen 10. urteurrenari errepasoa egingo dio igandeko bileran. Euskararen egunaren harira izango da bazkaria, Mandion.

San Prudentzio jaiak antolatzeko bilera irekia antolatu du udalak

Bileran jardueren inguruan hitz egingo dute eta festetarako proposamenak jasoko dituzte.

I. Gurrutxaga
Gabonak

Gabonetako koroak egiteko saioa Igartubeitin

Koroak material naturalekin eta berrerabilitakoekin egingo dituzte, eta etxetik materiala eramatea eskatu dute

Nortasun Agiria edo pasaportea Legazpin tramitatzeko aukera izango da

Abenduaren 15ean eta 22an unitate mugikor bat izango da bertan. Lehenengo egunerako txanda guztiak hartuta daude, eta bigarrenerako, gaurtik eskatu daitezke udaletxean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa