Bestelakoak

Elbereth taldeak agur esango du Oholtza bete bihotz kontzertuan

Martxoaren 28an izango da, Azokan. Koma taldearekin partekatuko dute karteldegia legazpiarrek. Sarrerak salgai daude.

UDAL AURREKONTUA

Aurrekontuetarako "politika zaharkituak" onartu dira Beasaingo EH Bildurentzat

Beasainek "ekintza ausartak eta erabaki irmoak" behar ditu koalizioaren esanetan. "Une egokia zen etxebizitza eskuragarritasunean, zaintza sisteman, euskararen sustapenean eta merkataritzaren biziberritzean benetako aurrerapausoak emateko".

L. Goiburu

Legazpiko erdiguneko etxe zaharrak botatzen hasi dira

Kale Nagusia eta Nafarroa kalea artean daude, Karibe tabernen ondoan. Santxoeneaundi da bat, Alberdi arropa denda zegoen etxea, eta Santxoenetxiki, Basabe janari dendarena. Lurkide enpresa ari da lanak egiten, eta geratuko den orubean etxebizitzak egingo ditu Sutobal enpresak.

ASTOTXO EGUNA

Enkarterrietako Astoaren Gipuzkoako 25. lehiaketa egin dute Lazkaon

Ehun astok parte hartu dute lehiaketan. 'Zuhaitz' eta 'Peru' astoek irabazi dute heldu dotoreenen saria. 'Kattalin' eta 'Fermin' astoek, berriz, gazte dotoreena.

'Egiptorako ihesa' antzeztu dute Astotxo Egunean

150 herritar inguruk parte hartu du antzezlanean. Zawopi elkartea arduratu da antolaketaz.

BERTSOLARITZA

Legazpin elkartu dira Goierriko bertsolari gazteak

Legazpi, Lazkao, Segura, Ordizia, Urretxu eta Zumarragako haurrak elkartu dira topaketan, 30 ikasle inguru.

Aurresku txapelketa

Sara Escudero legazpiarrak eta Lur Lacasta lezoarrak irabazi dute Gipuzkoako aurresku txapelketaren aurreneko saioa

A eta B saileko dantzarien lehen kanporaketa jokatu dute Legazpin, Sustraiak dantza taldeak eta udalak antolatuta. Sara Escudero legazpiarra gailendu da A sailean, baina legazpiar gehiago ere izan dira.

Izaro Villarreal

Faxismoaren aurka mobilizatu da Goierriko GKS, Legazpin

Egun osoko egitaraua ondu dute Legazpiko Ukabilka eta Goierri beheko Harrobi Borroka Taldeekin batera. Jende andana batu da.

Izaro Villarreal
Uholdeak
IORITZ BERRA. Zaldibiako alkatea

«Beste ziurtasun batzuk espero nituen. Kontu batzuk zehaztu gabe gelditu dira»

Kalteen erreparazioari dagokionez, zenbait kontu zehazteke gelditu direla azaldu du Ioritz Berra Zaldibiako alkateak. Lanean jarraituko dutela ziurtatu du.

Izaro Villarreal

Yogaren nazioarteko eguna Mirandaolan ospatuko du Anandak

Legazpiko yoga eskolak herritar guztiak gonbidatu ditu larunbateko ospakizunera, doako saio bat eskainita. Ez da beharrezkoa esperientzia izatea.

Futbola

Mutil jubenilen Ilintxa, Ohorezko mailan

Lagun Onak taldeak mailaz igotzean utzitako lekua hartuko dute legazpiarrek hurrengo denboraldian.

Elkartasuna

Zaporeak elkartearentzat janari bilketa Ordizian

Ekainaren 22an, Ordiziako Otegienea-Majori auzoko San Joan jaietan egingo da.

Elkarrekin Podemosen bilera bateratuak

Goierriko Elkarrekin Podemos alderdiak bileren erronda hasi du, elkarlana sustatzeko asmoz, eta "bailarako akzio bateratuak dinamizatzeko".

Udan azala babesteko jarraibideak, bihar Legazpiko Kultur Etxean

Maialen Aseginolaza Aranak doako saio bat eskainiko du asteazken arratsaldean, herritarrei eguzkiaren onurak eta arriskuak erakusteko.

Zurrantegi etxea eraisten ari dira

Duela hilabete bota zuten Mendiaspe baserria bezala, garapen industriala izateko izendatuta dagoen eremu batean dago, eta Urolako Industrialdea S.A. enpresarena da.

Esku pilota

Aretz Aldasoro Gipuzkoako Eskuzko Berezkoen Txapelketako txapeldun

16-1eko erakustaldi bikainarekin lortu du garaipena, Amasan.

Izaro Villarreal
Biziola

Elikadura eskubidearen inguruko kafe tertulia egingo dute gaur Biziolan

Iaz elikadura osasuntsu baterako eskubidea lantzeko ekindako bideari jarraipena emango dio gaurko jarduerak. 15:00etan elkartuko dira Biziolan.

Izaro Villarreal
Zozketa

Buztingintzaren zozketak baditu saridunak

Maite Irigoien eta Reyes Miranda izan dira zeramika piezen irabazleak.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa