Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Iazko etenaren ondoren, aurten berriz ere ospatu dute Seguran San Nikolas Txikiaren festa. Udaletxean izan da eta Laiotz herri eskolako haurrak taldeka inguratu dira bertara.

Beasainen, Lazkaon, Urretxun eta Zumarragan atzeman ditu positibo kasurik gehienak Osasun sailak. Herri bakarra dago 150ekoa baino intzidentzia tasa txikiagoarekin, Arama.

Beasain eta Anaitasunaren arteko partida hasi aurretik, 16:15ean, Beasain futbol taldeko jokalari ohi eta kapitainaren oroimenezko plaka bat erakutsiko da. Loinatz zelairra joatekoak diren zaleei behar den aurrerapenarekin joan daitezen eskatu diete. 2020ko apirilaren 11n hil zen 'Turri'.

Ion Izagirre bigarrena izan da, anaiarengatik 6 segundora. Gorka Izagirrek bigarren ziklo kros proba irabazi du segidan.

Oihana Iguaranek eta Amets Arzallusek hika osatu dute bertso saioa Seguran, Amaia Agirre gai jartzailearen aginduetara.

Olaberriko VII. Eliteko binakako pala motzeko finala jokatu da gaur eguerdian. 40-21 irabazi die finala Carlos Baezak eta Imanol Ibañezek, Justin Darnne eta Sylvain Brefel frantziarrei.

Txindoki taldeko hiru goierritarrek amaitu dute lasterketa: Imanol Oiarbide Goikoetxeak 02:43:20 denbora egin du, Iker Iztueta Sukiak 2.46:09 eta Egoitz Iztueta Sukiak 02:52:14.

Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez, "establezimenduetako jabeek nahiz agintaritzaren agenteek noiznahi eskatu ahal izango diete establezimenduetan dauden bezeroei lokalera sartzeko aurkeztutako dokumentazioa erakusteko, benetakoa dela egiaztatu ahal izateko. Establezimenduetako arduradunek bermatu behar dute datu-babesaren arloan indarrean dagoen araudia errespetatzen dela".

Euskal Herria «txiki xamar» gelditu zitzaion Jose Luis Alustizari (Idiazabal, 1950) eta «mugak zabaldu nahian Piriniotara jo» zuen. Arrazoi nagusia hori ...

Marka pertsonala eta Gipuzkoakoa, biak hobetu ditu atleta ordiziarrak Bartzelonan

Irrintzi dantza taldean zazpi bat urterekin hasi zen Adirane Peñagarikano (Zumarraga, 1998), eta ordutik dantzaren harra barruan sentitu du. Azken urtea «emozioz ...



