Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Gaur ere goranzko tendentziarekin jarraitzen dute koronabirusaren datuek; 25 positibo atzeman dituzte Goierrin, Osasun Sailaren arabera. Legazpi ere, eremu horira pasa da.

Eitzaga auzoa itxita izan zuten atzo arratsaldean, ustezko hiltzailea bertara etor zitekeelakoan. Haren bila jarraitzen dute oraindik.

Diskoak grabatzeko udalak 2009tik ematen dituen laguntzak dira. Talde bakoitzak gehienez 1.000 euro jasoko ditu. Orain arte 13 taldek jaso dituzte, guztira 19 disko

Haurrekin parte hartze prozesua egin dute haien ekarpenak jaso eta jolas parke berria, haien beharretara egokitzeko. Urtebetean bigarren fasea ere amaitzea espero du Itsasondoko Udalak

Berrehun metro koadroko ekitaldi-gunea izango da, 'passivhaus' teknikarekin eraikia. Zezilioene ondoko etxea udazkenean eraitsiko dute. Plaza irekia izango du gainaldean

«Euskararen herrigintza egituratzeko hitzarmena da» euskara taldearen esanetan .2030ean udalerri euskaldun bihurtzea dute erronka, «euskara entzun eta euskaraz egingo den herria» izatea.

Ordizirrock Ekintzak taldeak antolatu du, hilaren 15erako. Gonbidapenak webgunean eskura daitezke.

Goierriko datuek goranzko bidean jarraitzen dute. Gaur beste 21 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Lazkao eremu laranjan sartu da.

Datorren astelehenean Diabetesaren Nazioarteko Eguna da eta Urgadiel elkarteak informazio eta sentsibilizazio ekitaldia antolatu du iganderako. Aginaga, Legazpi, Urretxu eta Zumarragan informazio mahaiak jarriko dituzte eta gluzemia probak egingo dizkiote

Asteburuan bi kontzertu egongo dira. Ostiralean, 20:00etan, Maria Berasarte donostiarrak Zelai Arizti aretoan abestuko du. Berarekin Jose Luis Monton eta Jose Peixoto gitarra-jotzaileek eta Fernando Judice baxu-jotzaileak joko dute. Kontzertu

Duela hilabete Xabier Zaldua aizkolari zumarragarra Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketako finaletik kanpo gelditu zen, sei segundogatik. Finalera pasa ziren sei aizkolariei desafioa bota die, martxorako: 20 kanaerdiko lehenago

Zozketan sartzeko Urtatza Azpikoa baserriaren izena asmatu behar zen

Martin Scorsese, Francis Ford Coppola, Quentin Tarantino eta, orain, KKinzona Productions.Urretxu eta Zumarragako gaztetxean sortutako lan talde horrek pelikulak egiten ditu ...



