Albisteak

Euskaraldia girotzeko aurkezpen ekitaldia ostiralean, Idiazabalen

Hamasei urtetik gorako idiazabaldarrei egin diete parte hartzeko gonbitea. Musika, bideoak eta hainbat sorpresa iragarri dituzte aurkezpenerako.

Klasikoak pedalkadaka darrai

Ordiziako Klasikoak jakin du egoera berrira moldatzen eta 97 edizioa aurrera atera da. Carr izan da garailea. Murphyk eta Anaconak osatu dute podiuma. Bravo, goierritar bakarra

K. Garralda Zubimendi

Insausti, Ganzarain eta Aranburu omendu dituzte

Jose Maria Insausti urte askotan izan da probako antolatzaile. Aurten hil da, eta bere senitartekoek moztu dute aurten zinta; Ganzarain eta Aranburu garaile ohiak ere omendu dituzte

K. Garralda Zubimendi

Carr, guztien gainetik

Nippo Delko txirrindularia bakarrik helmugaratu da. Murphyk eta Anaconak osatu dute podiuma. Cuadrado, lehen euskal herritarra.

Herri Eskola egin du Goierriko Ikasle Abertzaleak taldeak Lazkaon

"Jai egun arrotza" baliatuko dute "lan sindikala eta autodefentsa sareen inguruan hausnartzeko eta formakuntzan sakontzeko"

Zegaman PCR masiboak egitea baztertu dute oraingoz

Ostiralean Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, urriaren 2tik 8ra 20 kasu positibo atzeman dituzte Zegaman. Joseba Izagirre alkateak adierazi du egoera ez dela "alarmatzekoa".

Udalak airearen kalitatea ona dela baiztatu du

EH Bilduk salatu zuen urriaren 5ean airearen kutsadura maila Europako okerrenetakoa izan zela. Udalak erantzun dio neurketak ez direla larritzekoak

Jarraitu Ordiziako Klasikoa zuzenean

Hasi da Ordiziako 97. Txirrindularitza Klasikoa. COVID-19a dela eta, neurri bereziekin egiten ari da aurten, eta irteeran eta helmugan ez da publikorik izango.

Beasaingo Oriamendi kaleko usain txarren jatorria aurkitu dute

Aitor Aldasoro alkateak jakinarazi duenez, "hodia aurkitu dugu eta ura behar bezala jaso gabe dagoela ikusi dugu".

Goierriko Hitza

Hamasei saltokik plazara atera dituzte merkealdiak

Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean elkarteak antolatuta, uztaileko beherapenak kalera atera dituzte merkatariek. Hamasei saltokik postua jarri dute Zumarragako Euskadi plazako arkupeetan. 10:00etan ireki dituzte postuak eta 21:00etan itxiko dituzte. Merkealdiak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Festetan izandako hainbat eraso sexista salatu dituzte Ordizian

Gertakariak salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean, 11:30ean, Ordiziako plazan.

Janire Arrondo

Eguzkiak azalean aztarna ahaztezinak uzten dituela ohartarazi du Minbiziaren Aurkako Elkarteak

Eguzkia arretaz hartzeko gomendioa eman du Aecc-ek. Bihar Beasainen unitate ibiltaria jarriko dute Gernika pasealekuan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa