Albisteak

Lanbide Heziketa ere martxan

Lanbide Heziketako ikasleak izan dira martxan jartzen azkenak. Goierriko bi ikastetxeetan ere, Goierri Eskolan eta UGLEn, segurtasun neurri guztiak hartuta lan egiten ari dira.

Segurako mapa toponimiko berria formatu digitalean banatuko dute

Herritarren partaidetza kontuan izango dute informazioa gehitu edo akatsak zuzentzeko. Interesa dutenek udaletxeko kultura sailera idatzi behar dute

EH Bilduk Beasainen alde egitea "inoiz baino garrantzitsuagoa" dela dio

Koalizio abertzaleak Aldasorori galdetu dio ea bere lehentasunak zeintzuk diren eta non dauden

Euskaraldian izena emateko epea zabalduko da bihar herritarrentzat

Beasainen, norbanakoek izena emateko mahaia jarriko dute bihar 18:00etan, Zubimuzu plazan; euria ari badu, plaza azpian.

Hezurbeltzak taldeak kontzertua egingo du urriaren 3an Zubipe kiroldegian

Zumalakarregi Museoko 'Migrazioak' proiektuaren ekintzetako bat da. Beharrezkoa izango da gonbidapena eskatzea plazak mugatuak direlako.

Ormaiztegiko jaiak bertan behera uztea erabaki dute

Asteleheneko osoko bilkuran erabaki zuen udalbatzak San Mielak eta Ander Deunaren jaiak bertan behera uztea osasun krisia dela eta. Arduraz jokatzeko dei egin die herritarrei.

KORONABIRUSA

Hamahiru positibo kasu berri atzeman ditu Osasun sailak Goierrin

Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 13 kasu berri daude Goierrin

Beasaingo PSE-EErentzat erabaki okerra da Aldasorok alkate eta legebiltzarkide lanak uztartzea

Alvarez bozeramailearentzat "ulertezina" da Beasaingo auzoak jaramonik egin gabe dituen bitartean Eusko Legebiltzarrari eskaintzea denbora

Txirrindulari eskolen arteko probak egin dituzte Urretxun

Goierri Kirol Elkarteak antolatuta, txirrindulari eskolen arteko probak izan dira gaur Urretxun. Kategoriaka banatuta irten dira parte hartzaileak Jose Mari Lasa plazatik. Urretxutik Zumarragara igaro dira, eta Jose Mari Lasa

The post Txirrindulari eskolen arteko probak egin dituzte Urretxun appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Haragi bolak egin dituzte Otegienea-Majori auzoko jaietako sukaldaritza lehiaketan

Haurren marrazki lehiaketa eta sukaldaritza txapelketa egin dituzte goizean.

Goierriko Hitza

Jon Plazaolak ohorezko sakea egin du Mustiren oroimenezkoan

Gaur goizean Musti Mujikaren oroimenezko partida jokatu dute Argixaon. Ohorezko sakea Jon Plazaola aktore urretxuarrak egin du. Plazaola Urolako jokalaria izan zen eta Musti entrenatzaile izan zuen. Ohi bezala, bere

The post Jon Plazaolak ohorezko sakea egin du Mustiren oroimenezkoan appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierri beheko eskola-umeen pilota txapelketa gaur bukatuko da

Lazkaoko Lapke elkarteak antolatuta, aurten bederatzigarren edizioa bete du

Aimar Maiz

Beasaingo Zapatari kalean festak ospatuko dituzte gaur eta bihar

Bihar herri bazkaria egingo dute; 13:30ean haurrena eta 14:30ean helduena. 18:00etan, jaietako ekitaldirik berezia egingo dute: zapata jaurtiketa txapelketa.

Goierriko Hitza

Akaitz Txiki koba bisitatuko dute, Aralar erraietatik ezagutzeko

Uztailaren 4an Akaitz Txiki II kobara egingo dute irteera, eta urriaren 31n, Patatasorora. Felix Ugarte Espeleologia taldeko adituekin egingo dira. Aurrez eman behar da izena.

Goierriko Hitza

Xabier Arruti eta Asun Arana: "Venezuela bat dago Chavezekin, eta beste bat Chavez gabe"

Venezuelak azken 15 urteotan izan duen bilakaera bertatik ikusi dute Xabier Arruti lazkaotarrak eta Lazkaon bizi den Asun Arana arrasatearrak. Chavez "mugarria" izan da, historia erdibitzeraino.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa