Albisteak

Itzulera seguru eta adostuaren alde

Hezkuntzako sindikatuek greba deialdia egin dute hilaren 15erako, aurrez aurreko hezkuntzan "itzulera segurua eta adostua" aldarrikatzeko. Gaur taldeko argazkiak atera dituzte hainbat ikastetxetan.

Iraitz Zubizarretak Albisurekin batera jokatuko du Ataunen, debutekoan

Profesional mailako debuta Ataunen bertan egingo du Iraitz Zubizarretak, hilaren 26an. Sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte salgai.

KORONABIRUSA

Koronabirus kasuek gora egin dute berriz, 19 positibo berrirekin

Urretxu-Zumarragan 15 kasu berri agertu dira Osasun Sailaren arabera. Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Legorretan ere badira positibo berriak

Zaldibian ez dute herriko festarik ospatuko aurten

Herriko taldeetako ordezkariek eta eragileek egindako batzarrean hartu dute erabakia. Horren ordez, bestelako kultur ekitaldiak antolatzeko asmoa iragarri dute.

Gipuzkoako gazta txapelketa eta salmenta, Artzain egunaren ordez

Azokan egingo da artzain gaztaren Gipuzkoako lehiaketa, 36. edizioa. Ohiko ekitaldiak bertan behera geratu dira. Gazta saltzeko zortzi postu jarriko dituzte udaletxe ondoan

Euskal Diasporaren Eguna ospatuko dute asteartean Ormaiztegin

Ekitaldi instituzionala izango da. Iñigo Urkullu lehendakaria egongo da bertan. Zumalakarregi Museoa bisitatuko dute hirugarren edizioa izango den horretan

Turismoak hainbestean eutsi dio, bisitariak gutxitu arren

Aurreikuspenak ezkorrak izanagatik konforme amaitu dute. Abuztua hobea izan da eta datuak txukundu dituzte. Euskal Herriko turismoa izan da nagusiki

K. Garralda Zubimendi

Greba deitu dute hezkuntzako sindikatuek, itzulera "segurua eta adostua" eskatzeko

LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute hezkuntzan, hilaren 15erako. "Aurrez aurreko itzulera segurua bermatzeko neurri eraginkorrak" planifikatu eta baliabideak jarri ditzala eskatu diote Hezkuntza Sailari.

Lazkaoko eta Olaberriako palariak etzi lehiatuko dira herriarteko itzulikoan

Eskuzkoan Zumarraga kanpoan geratu da; Beasainek eta Ataunek aurrera egin dute

Goierriko Hitza

Kantatzeko gogoaren loraldia

Hamar urte bete ditu Lazkaon bihotza duen abesbatzak. Goierri osoko kantariak bildu dira korura urteotan.

Kantaka abesbatzak hamar urte egin dituen arren ...

Goierriko Hitza

Trenbideen eskumena euskal erakundeen esku uzteko eskatu du EH Bilduk

Garraio publikoaren eta Mugi txartelaren eredua defendatu dituzte Larraitz Ugarte diputatuak eta EH Bilduko hautetsiek, Renferen negoziatzeko borondate falta salatzearekin batera

Goierriko Hitza

Foru Aldundiak 42.000 euro bideratuko ditu Goierriko bidegorri sarea hobetzeko

Araman, Beasainen eta Ordizian egingo dituzten bidegorri zatiak finantziatzeko erabiliko dute laguntza

Arkaitz Apalategi

PSE-EEko eta EH Bilduko ordezkariak Ordiziako azokan ibili dira botoa eskatzen

 PSE-EEko Iñaki Dubreuilek dei egin du, «igandean etxean dadila sozialista bakar bat ere geratu» .EH Bilduko Judith Garciak nekazaritza eta salmenta zuzena aldarrikatu ditu

Goierriko Hitza

Mirentxin Egunaren bideoa ikusgai

Gaztelekuan ospatu zuten maiatzaren 9an Mirentxin Eguna. Presoen senideak borondatez astero eramaten dituen Mirentxin Gidariak kolektiboarentzako dirua biltzeko antolatu zuten Zumarraga-Urretxuko Gaztetxean. The post Mirentxin Egunaren bideoa ikusgai ...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Alderdiei errepasoa- PSE-EE: Sozialisten argazkiak lau irudi ditu Goierrin

Herri ertainetan giltza-rolari eustea eta Zumarragako alkatetza dira, besteak beste, sozialistek hauteskundeetan Goierrin dituzten erronkak.

Goierriko Hitza

Saskibaloiko Ugle Goierri, Guipuzkoako txapeldunak

Urretxu-Zumarragako Ugle Goierri saskibaloi taldeak Arrasateko Iturripe Kiroldegian Ointxe taldearen aurka irabazi du, 62-53. Denboraldi bikaina biribildu zuten igande iluntzean Goierriko junior taldeko kideek Gipuzkoako txapelketa irabazita. Ikuskizun bikaina eman

The post Saskibaloiko Ugle Goierri, Guipuzkoako txapeldunak appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa