Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Siriar eta palestinar errefuxiatuen bizi baldintzak hobetzeko bi erakundeetako ordezkariak izan dira Ordizian, Udalak diruz lagundutako proiektuaren inguruan xehetasunak emateko.

Ampo Ordiziak 7-24 irabazi dio Complutense Cisneros taldeari Madrilen. Laugarren postuan jarraitzen dute, hirugarren dagoen Alcobendasekin puntutan berdinduta.

Maite Arraiza lazkaotarra izan da lehen goierritarra nesketan, 13. postuan, eta Eneko Agirrezabal segurarra 5. sailkatu da

EAJk mantendu egin du apirileko boto kopurua eta lehen indarra da; EH Bildu eta PP igo egin dira, eta PSE-EE eta Ahal Dugu jaitsi; VOXek 386 boto lortu ditu.

Itxi dituzte hauteskunde mahaiak eta hasi da boto kontaketa. Goierriko Hitzak zuzenean jarraituko du kontaketa, eskualdeko 22 herrietako emaitzak eskainiz:

Leire Moreak irabazi du Ataungo San Martin jaietan ospatu den 10. Mondeju Lehiaketa. Horren aurretik, "Mondejuaren Lagun" oroigarria eskeini diote Kaxeta etxeko Adelita Apalategiri.

Azaroaren 10a Memoriaren Eguna izanik, Beasaingo Udala osatzen duten alderdi guztietako ordezkariek lore eskaintza egin dute.

Goizeko 9:00etatik hasita, iluntzeko 20:00ak bitarte egongo da Espainiako Gorteetarako bozkatzeko aukera. Gauean kaleratuko ditugu emaitza ofizialak.

Datorren astelehenean Pablo Malo zuzendaria eta bere lantaldea Zumarragan izango dira Lasa eta Zabala filmaren hainbat sekuentzia grabatzen. Grabaketa gauez egingo badute ere, hiriguneko zirkulazioari egun osoz eragingo dio; hain
The post ‘Lasa eta Zabala’ filmaren grabaketa Zumarragan appeared first on Otamotz.

Gaurko eguna, otsailaren 14a, maitasunaren gorazarre egiteko eguna da askorentzat. Batez ere maitasun erromantikoa ospatzekoa eta indartzekoa. Telebista piztu besterik ez dago maitasuna zer den nola azaltzen duten ikusteko edo, behintzat, maitasun eredugarria nolakoa izan beharko lukeen barnerarazi nahi duten ikusteko. Baina, zer eragin du maitasun erromantikoak pertsonengan? Nerea Elias antropologo ataundarraren ustez, «maitasun erromantikoak mesede gutxi» egiten die emakumeei.
