
Era berean Euskal Herriko Kilometro Txapelketa irabazi dute aramarrak eta amezketarrak. Haize zakarrak baldintzatu du gaurko proba. 159 korrikalari osatu dute ibilbidea.

Aurten 17.654 abelburuk dute larratzeko baimena, horietatik 15.112 ardiak. Baimendutako ganaduzaleak 150 dira, ATP maila dutenak 61. Ganadu kargaren intentsitatea "moderatua" dela dio txostenak.

Aralarrek antolamendu plan berria behar duela onartzen dute, baina "aurrekoaren ebaluazio zorrotza eta zehatza falta" dela nabarmendu dute. Jaurlaritzak eta aldundiak aurkeztutako planei alegazioak jarri dizkiete, eta gauza bera egingo dute mankomunitateak aurkeztutakoarekin.

Gazteek erabiltzen duten gehien: erabiltzaileen %35 26 urtetik beherakoa da.

Juan Mari Garinek 1993an jarritako marka ontzen duenak 2.000 euroko saria jasoko du. Abaltzisketako herritarrek hartu dute aurten proba antolatzeko ardura.

Eritz Atxegak irabazi du junior mailako 50. Lazkaomendiko proba, baita mendiko saria ere. Talde onena Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz izan da. Eskolartekoak Andoainen eta Ormaiztegin aritu dira.

Azeddine Elhamidi zegamarra eta Intza Urrestarazu ordiziarra gailendu dira distantzia laburrean. Ibilbide luzean, berriz, Gontzal Murgoitiok eta Andrea Garayk irabazi dute.

Jose Antonio Irastortza 'Furriela' 40 urtez Enirio-Aralar mankomunitateko mendizain izandakoak bota du larre irekierari hasiera emateko suziria Larraitzen. Bederatzi hilabeteko larre aldiaz goza dezakete abereek mendian.

Ostiralean bukatuko da GOIERRIKO HITZA-k antolatutako XX. Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Astelehenetik aurrera parte hartzaileen argazkiak ikusi eta gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango da webgunean.

Larunbatean egin zuten ohiko erromesaldia Arantzazura. Urbiara igo ziren ondoren, eta bertan bazkaldu ostean ekin zioten beherako bideari.

Oamendi Kirol Klubak eta Zeraingo Turismo Bulegoak antolatuta, 10:00etan irtengo dira partaideak Zeraingo plazatik.

Datorren ostiralean, hilaren 12an, bukatuko da GOIERRIKO HITZAren Udako XX. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. Bidali zure argazkia!

Irailaren 21era arteko epea dago. Aurreko denboraldian, Goierrik ordezkaritza bakarra eduki zuen, Itsasondo. Gizonezkoek zein emakumezkoek parte har dezakete.

Antzezlan bana Ordizian eta Zumarragan, Beasainmendiko eta Lierniko festak, 'Emaneurre euskarari' eguna Ordizian, Antioko 42. Musikaldiaren hasiera, Artzain Eguna Legazpin, ospakizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

2022ko txapelketa bezala, Nafarroa Arenan jokatuko dute. Hori bai, aurreko aldiarekin konparatuz, bi bertsolari gehiago sailkatuko dira bai Arabako txapelketatik, bai Nafarroakotik eta bai Xilabatik; beraz, lehen faseak saio bat gehiago izango du.

Irailaren 12an bukatuko da GOIERRIKO HITZAren Udako XX. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. Bidali zure argazkia!

Datorren astean hasiko dute ikasturte berria. Irailaren 10ean hasiko dituzte klaseak, berrikuntzekin.