Motozale bat hil da bart A-636 errepidean Olaberria parean

Atzo 22:15 aldera gertatu zen istripua, motorra errepidetik atera zen eta trafiko-seinale bat jo zuen. 51 urteko gidaria hil egin zen eta berarekin zihoan 50 urteko bidaiaria zaurituta eraman zuten Donostiako ospitalera.

Berritasun ugari izan ditu gaurko azokak

Ordiziako azokara abuztuko bigarren asteazken honetan hurbildu direnek zenbait berritasunez gozatzeko aukera izan dute. Jende dezente zebilen, tartean turistak.

San Lorentzo eguna ospatu zuten larunbatean Gabirian

Andra Mari jaien atarian San Lorentzo eguna ospatu zuten Gabirian pasa den larunbatean. Meza nagusia eta mus txapelketa egon ziren.

Pepe Artzelus organo-jotzaile gabiriarra hil da

Larunbatean zendu zen Jose Antonio "Pepe" Artzelus, 82 urte zituela. Tolosako Santa Maria elizan organista izan zen urte askoan; baita Gaztelubide elkarteko koroan musikari ere. Artzelusen aldekoa izango da Gabiriako San Roke eguneko meza.

Datorren astean hasiko dira Gabiriako jaiak

San Lorentzo eguna ospatuko dute bihar Gabirian, baina festetako txupinazoa eta makilaren jaitsiera asteartean izango da. Hainbat egun iraungo dute festek eta abuztuaren 18an, igandea, amaituko dituzte festak herriaren garbiketarekin.

Maila ona eman dute Zubizarreta eta Urrestarazuk Mendiko Munduko Txapelketan

Fonte Cerreton izan den '2019 Youth Skyrunning Wold Championship' txapelketan. Kilometro bertikala eta mendiko lasterketa luzeagoan hartu dute parte.

Atzo aurkeztu zuten Donostia Hiria torneoa, buruz buruko finalaren errebantxa eta guzti

Abuztuaren amaieran izango da txapelketa, eta bi goierritar izango dira bertan: Jon Ander Albisu eta Iker Irribarria. Azken honek eskuz banakako errebantxa jokatuko du.

Langileei entzungor eginez CAF-ek egingo du Jerusalemgo tranbia

Langile batzordeak tranbiaren lehiaketatik hautagaitza kentzeko eskatu zuen, honek Israelek okupatutako Palestinako lurraldeak zeharkatuko baititu.

Tokan2 La Polla bikotearen kontzertua hastear Lazkaon

Goierriko Ernaik Lazkaon gaur antolatutako Bulkada Egunaren egitarauko kontzertua da

Argiztatutako hainbat itzal

Victor Mendizabal beka baliatuta, Beatriz Gallego historialariak 'Emakumeak eta lana Ordizian (1880-1980): genero ikuspegi bat' liburua aurkeztuko du gaur.

Anari, igande arratsaldez

Azkoitiko abeslariak eta haren taldeak iragarri duen kontzertu sortako bigarrena izango da Urretxukoa. Sarrerak salgai jarri eta berehala agortu dira.

Matraka talde feministak bilera batera deitu ditu legazpiarrak

Martxoaren 8aren ondoren, lanean jarraitzeko deia egin diete legazpiarrei. Gaur bilduko dira, 18:30ean, kultur etxean.

Inazio Munduate zena omentzeko, bi historia-liburu atera ditu Ataunek

Ataungo artxibo historikoa arakatu zuen historiazalea omenduko dute, igandean. Gerrei eta lanbideei buruz liburu bana osatu dute, Munduatek erauzitako informazioz

Zuhaitz Eguna egingo dute igandean Legazpiko Ardanbidetan

Goizeko hamarretan elkartuko dira Lakiolako aterpean eta inguruko lursail batean pagoak landatuko dituzte

Argi-Berri bertso saria martxoaren 30ean da eta txartelak salgai daude

Apirilaren 27an Gabirian jokatuko den Osinalde sariketarako puntuagarria da. Sei bertsolarik parte hartuko dute Argi-Berrin. Hurrengo kanporaketak Zaldibian eta Aztirian jokatuko dira

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa