
Greba eguna dute gaur eta Ordiziako kaleak hartu dituzte. Kaleratzea eta murrizketak atzera botatzea eta hitzarmen duin batera bidean baliabideak jartzea eskatu diote Foru Aldundiari.

Legazpitik Argia Kubari kanpainarekin 5.600 euro bildu dira dagoeneko Habanako ospitale pediatriko bati laguntzeko. Gaur Hotz Legazpik pintxo solidarioak salduko ditu, hilaren 16arako elkarretaratze bat dago deituta, eta hilaren 25ean elkartasun jaia ospatuko dute.

Utzita jokatuko du Oviedon 2027ko ekainera arte. Kontratua dauka Racing de Santanderrekin 2029ra arte.

Garinen bizi den Jon Montes ‘Monty’-k irabazi du ‘El Conquistador 22’. Edizio berean egon da Iñigo Garmendia ‘Katxarro’ beasaindarra, eta finalerako atarian geratu da.

Bihar jokatuko da lagunarteko futbol txapelketako final handia, 11:00etan. Hamabi taldeetako partaideak eta epaileak bilduko dira bazkarian.

Ardanbideta inguruko parajean egingo dute goizean, Euskal Ehiza Federazioak antolatuta. Erkidegoko hiru lurraldeetako ehiztari onenek parte hartuko dute.

ArcelorMittal eta CAF enpresek egindako proposamena aztertzen ari da. Sareak ikusten du proiektua bat etor litekeela Goierrik C02 isurketak %55 murrizteko duen erronkarekin. Mahai tekniko bat osatu da eta inpaktu txostena egingo du.

Koldo Agirre Bealak taldeko kideak Marimurumendi mendi maratoia berreskuratzearen zergatiak azaldu dizkio GOIERRIKO HITZAri.
