Arte eszenikoak

Sugorriren azken dantza: San Joan gauaren amaiera

Erreleborik ezak eta pilatutako nekeak amaiera ekarri diote Ordiziako San Joan bezperako akelarreari; Sugorri taldeak antolatuko duen azken dantza izango da aurtengoa, ia 60 urtez boluntarioen konpromisoari esker bizirik iraun duen tradizioari agur esanez.

Izaro Villarreal
Segalaritza

Sei zaldibiar lehian Euskal Herriko Azkartasun Sega Ligaxkan

Lehen jardunaldia bihar jokatu da Nafarroako Basaburuan, eta bigarrena uztailaren 5ean Goiatzen. Almitza Sega Elkarteak antolatu du.

Iñaki Gurrutxaga
Euskal udalekuak
ANE NAZABAL eta GARAZI MUJIKA. Bernedoko hezitzaileak

«Akats administratibo batetik abiatuta gure balioei eta egiteko moduei eraso egiteko estrategia bat izan da»

Euskal Udalekuetako kide den Dorrekoa kultur elkarteak ere ezingo ditu antolatu Bernedoko udalekuak, Arabako Foru Aldundiak erabaki duenez. Euskal Udalekuetako kideen irudiko, erabaki «politiko eta bidegabea» da hori, aisialdi eredu jakin baten kontrakoa.

Isabel Jaurena. BERRIA

Ekai Berasategik irabazi du aurtengo Oilar Jokoa

Legazpiarrek beste urte batez bete dute XVIII. mendetik datorren ohitura, Korpus Zortzigarrenean. Jende ugari elkartu da plazan jokoa ikusteko.

Mendia

Tomas Salazar XII. Aizkorriko Bira larunbatean da

Izena ‘zirkuitua.com’ webgunean eman daiteke, edo hasi baino ordu erdi lehenago.

Laida Goiburu

Eraso bat salatu eta elkarretaratzea deitu du Itaiak Beasainen

19:30ean izango da elkarretaratzea bihar, Bideluze plazan.

Kultura ezberdinak, batzeko aitzakia

Kulturarteko 8. festa eta bertako artisauen azoka igandean, Ekain kulturalaren baitan. Bederatzi herrialde ezberdinetako ordezkariek hartuko dute parte ekitaldian.

Argitalpena

Olaberriko baserriei buruzko liburua osatu dute, «arbasoen omenez»

Olaberriko 80-100 baserri bildu dituzte ‘Olaberriko baserriak’ liburuan. Igandean aurkeztuko dute herriko kultur areto berrian, 12:00etan. XV. mendean eraikitako baserriak dira zaharrenak.

Manex Usarralde Garmendia
Hitzaldia

Basozaintza eta erlezaintza uztartuz hitzaldia Zegaman

Tantai kooperatibako Markel Arriolabengoa ariko da hizlari lanetan.

I. Gurrutxaga
Film-laburrak

Laburbira zirkuitua Ordiziara iritsiko da gaur

Taupa euskaltzaleen mugimenduak sustatzen du ekimen hori. Aurten zazpi film-labur proiektatuko dituzte.

I. Gurrutxaga
Bola

Goierriko eta Gipuzkoako bola txapelketak, asteburuan

Goierriko txapelketaren bosgarren jardunaldia Zegaman izango da larunbatean. Gipuzkoako Kopari hasiera emango diote igandean, Idiazabalen.

Ehiza

Poesia errezitaldi musikatua egingo du Zaldibian Tere Irastortza idazleak

Arantxa Etxeberria soinujolea izango du lagun.

I. Gurrutxaga

'PararLaGuerra' plataformarekin bat, elkarretaratzea deitu dute larunbatean Beasainen

Beasain Palestinarekin Herri Ekimenak bat egin du plataformak Espainiar estatuko 150 lekutan baino gehiagotan martxoaren 14rako egindako deialdiekin. Erauskin plazan elkartuko dira, 19:00etan.

L. Goiburu
Errepideak
Mantentze lanak

Zaldibiatik Lazkaomendira doan aldapa itxi egingo dute bihar

Olalde baserritik Okobiora bitarteko errepide zatia egun guztian itxiko dute, eta herriguneko bidea ere bai goizez.

I. Gurrutxaga
Elkartasuna

Oihu Bat Palestinara jaialdirako autobusa Beasaindik eta Legazpitik

Martxoaren 21ean, 10:00etan Beasaingo geltokitik aterako da, eta 10:15 inguruan Legazpiko autobus geltokitik pasatuko da.

L. Goiburu
Pilota

Tartaloetxeko Galdos eta Azketa txapeldun, Euskal Herriko kluben artekoan

Igandean jokatu zen finaleko partida Zornotzako (Bizkaia) pilotalekuan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa