Bestelakoak

Zegama-Aizkorri 2026

MENDI MARATOIA. Goierriko lau korrikalariren adierazpenak

Aurten 44 goierritarrek hartu dute parte Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Karmele Ormazabal zegamarra, Pello Olaberria mutiloarra, Aitor Garmendia itsasondoarra eta Lara Estebanez legazpiarra dira horietako lau.

Loinaz Agirre

Asier Gogortzaren 'AHT vs AHT' erakusketa aurkeztu dute Igartubeitin

'Argia Harrapatzeko Tramankuluak versus Abiadura Handiko Trena' erakusketak egonaldi artistikoan zehar sortutako kamera estenopeikoak, fotozineak eta prozesu osoaren argazkiak eta bideoak biltzen ditu.

Zegama-Aizkorri 2026

KRONIKA. Zegaman giroa gori, Aizkorrin hotz eta zuri

Zegama prest da dagoeneko mendi maratoiaren asteburua bizitzeko. Azken prestaketa lanak egiten ari dira herrian, eta sumatzen da jendearen joan-etorria. Eguraldia makurra da, eta gailurreria elurtuta dago.

Iñaki Gurrutxaga

Maiatzaren 21ean mintzodromoa egingo dute Ordizian

AEK-k martxan jarritako Hamabigarren egunaren baitan antolatutako egitasmoa da. 65 mintzodromo egingo dira Euskal Herrian; Goierrikoa Ordizian izango da, 18:30ean.

Izaro Villarreal
Zegama-Aizkorri 2026

AZKEN ORDUKOA. Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalaren ibilbidean aldaketa

Gaur, 16:00etan, hasiko da Zegamako plazan, banakako erlojupeko formatua izango duen Kilometro Bertikala Itzubiagako txabolaraino arteko ibilbidea egingo dute 250 korrikalariek.

LOINATZ JAIAK

El Abuelo: ardo zaharra bezala, urteekin hobera

73 urte daramatza El Añejok Beasaingo festetara etortzen. Urtetik urtera jendea hazten ikusi dute.

Udaberriko kanpaina berria abiarazi du Ordizian elkarteak

Erosi, urratu eta berriz erostean datza kanpaina berriak. Komertzio txikien gertutasuna, arreta pertsonalizatua eta kalitatea balioan jarri nahi da.

Izaro Villarreal
ARGAZKIGINTZA

Erakusketa, argazki ikastaro eta azken lehiaketaren sari banaketarekin, ikasturte amaiera bete-beteari egingo dio aurre Ikatzak

Legazpiko argazkilari elkarteko Gorka Gomezek eta Mikel Brazok datozen asteetako agendaren berri eman dute. Ikastaroa bien artean emango dute, eta lehiaketan sari bana irabazi dute.

LAN GATAZKA

Bigarren elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Legazpiko egoitzako langileek

Atzo egin zuten lehena, lantokiaren aurrean, eta gaur elkartuko dira berriz, 17:00etan. Lan hitzarmen duin bat eta egoiliarrentzako ratioen hobekuntza eskatzea da mobilizazioen helburua.

MUS TXAPELKETA

Euskal Herriko 17. Mus Txapelketaren kanporaketa Arranon, bihar

Lehen saria Arranon bi lagunentzako otordua da, eta bigarren saria gazta bat.

L. Goiburu
Agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Idiazabalgo San Blas jaien lehen asteburua, Antzerki Garaiko lehen antzezlana Ordizian, Esanezin eta Bengo Zaldibian, Goierriko GKSren kultur ekintzak, errezitaldiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldia, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Mendia

‘Mendi Tour’ film jaialdiak geldialdia egingo du Ataunen

Mendizaletasuna eta zinema uztatzen duten lau film izango dira ikusgai antzokian urtarrilaren 30ean.

I. Villarreal
Bakarrizketa

‘Nortasun Agiria’ bakarrizketa saioa, otsailaren 4an Lazkaon

Esperientzia pertsonalak ditu hizpide Zuhaitz Gurrutxagak saio horretan.

I. Villarreal

Urbiberriko karta eta mugimendu jokoen txapelketako izen-ematea ireki dute

Otsailaren 17tik 19ra jokatuko da. Izen-ematea otsailaren 12ra arte izango da.

L. Goiburu

Igaraldeko Ogiaren Txokoa eta errota bisitatzeko aukera izango da larunbatean

Lenbur Fundazioak antolatu ditu bisitak. Arratsaldez izango dira, 16:30ean eta 18:30ean. Izena eman behar da aurretik.

elkarbizitza

Ordiziako PSEk "positiboki" baloratu du EAJren Bizikidetza Ordenantza egiteko ekimena

Sozialistek gogorarazi dute, Bizikidetza Ordenantza 2022ko iraileko Osoko Bilkuran onartu zela, Talde Sozialistak aurkeztutako mozio bati esker.

Lazkaoko inauteria

Lazkaoko inauterietako entseguetan izena eman daiteke jada

Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an izango dira entseguak, ikastolaren Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean. Datorren ostirala baino lehen eman behar da izena.

Izaro Villarreal

Extremadurako gastronomia ezagutzeko aukera igandean, txerri hilketaren ondorengo festarekin

Legazpiko La Bellota elkarteak antolatuta, 11:00etatik aurrera ospatuko da Azokan. Txerrikiarekin eta ogi mamiekin batera, musika ere izango da protagonista.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa