Bestelakoak

Errotak

Goierrikoek ere Erroten Eguna ospatuko dute igandean

Maiatzaren 17a aukeratu dute bosgarren ediziorako. Eskualdeko bost errota bisitatzeko aukera izango da.

Tere Madinabeitia
ORDIZIAKO AZOKA

Tomate eta gerezi sasoia hasi da

Bi produktu berriek gorriz koloreztatu dute Ordiziako feriako eskaintza. Urteko lehen azenarioak ere iritsi dira.

Zegama-Aizkorri 2026

INFORMAZIO PRAKTIKOA. Autobus zerbitzuak eta trafiko oharrak

Larunbatean eta igandean zerbitzu berezia izango da. Zaldibia eta Zegama arteko linean autobus gehiago jarriko dituzte.

Loinaz Agirre
GERTAKARIA

Ihurreko eraso aporofoboa salatu du Olaberriako Udalak

Larunbat gauean bizitegi-bazterketako egoeran dagoen pertsona batek Ihurre auzoan jasandako irainak eta indarkeria ekintza bat gertatu zela azaldu du Jokin Garmendia Olaberriako alkateak.

Manex Usarralde Garmendia
Zegama-Aizkorri 2026

ALBISTEA. Zegama prest 25. ediziorako

Inoiz baino mendi lasterkari gehiago elkartuko da aurten, urteurrenak eraginda. Trail-running munduaren topaleku izango da asteburuan.

Iñaki Gurrutxaga
LOINATZ JAIAK

Sasipilota txapelketako finala igandean, pala eta pilotakoa astelehenean

Sasipilota txapelketako 3. eta 4. postuak zein irabazleak ostiralean erabakiko dira. Pala eta pilota txapelketako finalak astelehenean jokatuko dira, kuadrillen egunean.

Zegama-Aizkorri 2026

Zegamaren arima, Aizkorriren gorputza

Igandean 25 urte beteko ditu Euskal Herriko mendi maratoi ezagunenak. Magalean dagoen herri txikiaren bultzadari, itzal egiten dion mendigunearen edertasunari eta sortzen den giroari esker, munduko lasterketa handienetakoa bilakatu da.

Unai Ugartemendia-Ramon Olasagasti. BERRIA
LOINATZ JAIAK

Aritz Elustondori eta Beñat Turrientesi harrera egingo die udalak jaien hasieran

Haurren txupinazoaren aurretik Espainiako Kopako garaikurra eskainiko diete herritarrei udaletxeko balkoitik.

24. Korrika

Aste honetan, 24. Korrikaren bost aurkezpen gehiago

Zaldibian, Ordizian, Legorretan, Ataunen eta Zegaman egingo ditu AEK-k 24. Korrikaren aurkezpenak asteartetik ostegunera bitartean.

Elkartasuna

Elkartasun Astearen barruan, Ordiziako plazari biraka

Jakintza Ikastolak 'Mundu hobea gure esku dago' lelopean hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurtik ostiralera bitartean. Seaska eta Palestinarentzat dirua bilduko dute.

enplegua

Elkar-Ekin Lanean programaren aurkezpena, urtarrilaren 21ean

Loratu Goierri (lorezaintza), Oinarrizko konpetentzia formakuntza, Zaindu Goierri (mendekotasuna duten pertsonei etxea arreta soziosanitarioa) eta Sukaldatu (ostalaritza sektorea) izango dira aukeratu daitezkeen ibilbideak. Prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute kasu guztietan.

Mendia

Aizkorri Mendizale Elkartearen irteera Idiazabalera

Izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek. Igandean 08:00etan egin dute hitzordua, elkartean.

L. Goiburu
Zirkulazioa

Urdaneta kalea bihar ibilgailuentzat itxita

Ondorioz, autobus zerbitzuan ere eragina izango du, Otegienean eta Malkaskon izango ditu geldialdiak.

Katxalin elkartearen loteriaren saria kobratzeko egunak zehaztu dituzte Legazpin

Saturnino Telleriako biribilgune ondoan duten egoitzan egongo dira elkarteko ordezkariak, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Elkartasuna

Aramatik Palestinara 1.100 euro

Gernika-Palestina elkarteari 1.100 euroko diru ekarpena egin diete aramarrek.

Mus txapelketa
Mendizaletasuna

Ordizian mendiko federatu txartelak jasotzeko aukera

Ordiziako Mendizaleak elkartearen egoitzan, Torre etxean jasotzeko aukera izango da urtarrilaren 17an, 19an eta 20an.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa