Ertzaintzaren oharrean diotenez, "polizia dispositibo zabal baten ondorioz, lau gizon eta bi emakume atxilotu dituzte lapurretetan, droga-trafikoan, errezibitzean eta talde kriminaleko kide izatean parte hartzeagatik".


Irailaren 4an Zuzendaritzak premiazko bilera batera deitu zuen Enpresa Batzordea, eta han jakinarazi zuten Giza Baliabideetako arduradunek lantegiko komun batean ezkutuko kamera bat aurkitu zela eta egoera Ertzaintzari salatua zegoela.

Zeraingo 32. Azoka Ekologikoak irekiko du irailaren 20an. Nekazaritza ekologikoa eta tokiko ekoizpena ditu ardatz. Izaera ibiltaria du eta Goierriko hainbat herritan gauzatuko da.

'Xomorro lapurra' aurreneko album ilustratuaren jarraipena da, baina begirada eta sakontasun handiagoz mintzatu da orain. Bizipen pertsonalak eta fikzioa ditu oinarri.

Transplantatuen Espainiako Txapelketan, Julen Agirreburualde legazpiarrak bi urrezko domina lortu ditu txirrindularitzan asteburuan, erlojupekoan eta errepidean.

Larunbatean, irailaren 12an izango da urteroko Ezpata-dantza, 12:30ean Igartzan. Izaskun Salazar eta Oier Araolaza ohorezko kofradiakide berri izendatuko dituzte.

Txindoki Atletismo taldeak ez du aurkitu Josetxo Imaz lasterketaren antolakuntzari eutsiko dion erreleborik.

Larunbatean hasita, hiru eguneko festa asteburua izango dute auzotarrek. Astelehenean bukatuko dira.

Lasterketak Green Trail Concept zilarrezko ziurtagiria eskuratu berri du. Egiaztagiria lortzen duen lehenengoa da mundu mailan.

Igandean bukatuko da GOIERRIKO HITZA-k antolatutako XXI. Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea.

Uharte Arakilen eta Orikainen lapurretak egitea egotzi diote.

Zaldibiako Udalak bi boluntario behar ditu azterlana egiteko. Neurketa iraila eta urria bitartean egitea aurreikusten du UEMAk.

Gurasoentzat izango da, eta 18:30ean elkartuko dira Beti Alai pilotalekuan.

Aurtengoa berezia izango da, gurutzeak 100 urte bete baititu. Ohiko erromeria, meza eta hamaiketakoaz gain, bertsolariak eta dantzariak izango dira.

Lazkaon urriaren 4an ospatuko den festan denen ekarpena "ezinbestekoa" dela dio antolakuntzak, eta eginkizun ezberdinetarako behar dute laguntza. Besteak beste muntaian, garbiketan, sukaldean edo segurtasunean.


