Albisteak

Atzo hasi zuen Carlos Moranek 3000km x Nahia erronkaren azken fasea

3000km x Nahia erronka solidarioko azken 1.000 metroak atzo hasi zituen Carlos Moranek, oraingo honetan asfaltoan korrika

Amaitu dira Altamirako atletismo pistako berrikuntzak

Lanak amaitu berri dira Ordiziako Altamirako atletismo pistan eta datorren asteazkenetik aurrera egongo da erabilgarri

Ertzaintzak zortzi lagun identifikatu ditu Idiazabalen, gauean igerilekura sartzeagatik

Idiazabalgo Udalaren arabera, azken egunetan udal igerilekuan gauez zenbait pertsona sartu dira berriro ere. "Ertzaintzaren aldetik gauetako behaketek jarraituko dute, eta aurrerantzean identifikatzen diren pertsonei dagokien isuna ezarriko zaie. Isunak, larritasunaren arabera, 1.000 euro artekoak izan daitezke".

Alex Aranburu zazpigarren Milan-San Remon

Gorka Izagirre ere aurrean iritsi zen, eta ormaiztegiarrak egindako lanari eskeri, ezkiotarrak emaitza bikaina lortu du Italiako klasiko ospetsuan.

Eneko Dorronsoro eta Fredi Pelaezen kontzerturako gonbidapenak eskuragarri daude

Abuztuaren 27an, Beasaingo Igartzako jauregian aurkeztuko dute 'Agirre' lana. Aforoa mugatua izango denez, 36 sarrera-gonbidapen jarri dituzte eskuragarri.

Unai Mendia beasaindarra, Rayoko bigarren entrenatzailea

Andoni Iraola entrenatzailearekin batera joango da Burgosko Mirandesetik Madrilgo futbol taldera ere. Bigarren mailan ariko dira.

Olaberriko kart zirkuituan asfalto berria jarri dute

Bihartik aurrera egongo da Vilariño familiaren kart zirkuituaz gozatzeko aukera

Gorka Gomez legazpiarrak bigarren saria eraman du "Romaría Vikinga" argazki lehiaketan

Galizian ospatutako sari-banaketan bigarren geratu da Gorka Gomez legazpiarra, 750€ko sariarekin

Julen Amezketak irabazi du Lazkaon

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Euskaldun Torneoko hirugarren proba izan da goizean Goierrin jokatu dena.

Goierriko Hitza

Josten ari da Goierri

Beasainen, Idiazabalen, Zaldibian gaur, eta atzo Seguran eta Lazkaon Gure Esku Dagoren oihalak margotzen eta josten ari dira

Goierriko Hitza

Goierriko bola txapelketa jokatuko da gaur, txapela jokoan dela

Sei jardunaldiren ondoren, Iñaki Maiz gabiriarra da lider. Andoni Berasategi idiazabaldarrarekin lehiatuko du txapela, bi puntura baitu.

Aimar Maiz

Goierri beheko alkategaiak aurkeztu ditu EAJk Beasainen

Beasainen, Itsasondon, Legorretan, Ordizian eta Seguran aurkeztu ditu hautagai zerrendak alderdi jeltzaleak datozen udal hauteskundeetan.

Goierriko Hitza

«Giroan lehenengo hamarren artean sailkatu nahi dut, horretara noa»

Euskal Herriko Itzulia amaituta, Asturiaseko itzulia izango du hurrengo erronka Ion Izagirre  txirrindulariak (Ormaiztegi, 1989), eta Italiako Giroa hurrena, maiatzaren 9tik aurrera. Bitartean, ...

Goierriko Hitza

Mendizabal: «Kezkarik handiena liburu erosle gero eta gutxiago dagoela da»

Antxiñe Mendizabalek (Zumarraga, 1968) Ama gaiztoaren ipuina aurkeztu berri du. Haurrei zuzendutako ipuina da, Aritz Eiguren (Bilbo, 1976) ilustratzailearen marrazkiak ondua. Idazleak editore lanak egiten ditu Elkar argitaletxean. Ipuin berriaren

The post Mendizabal: «Kezkarik handiena liburu erosle gero eta gutxiago dagoela da» appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa