Albisteak

Asteburuan ospatu behar ziren festak ez dituzte ahazteko Hegialden

Atzoko txupinazoaren eta musika-kamioiaren kalejiraren ondoren, gaur Goiz Deia Bandako txistulariek eman diote hasiera koronabirusak bertan behera utzitako jaien ordez antolatutako egitarauaren bigarren egunari

Manparetako xaflak, Legazpin eginak

Plasnor lantegiak egokitu egin du bere jarduera koronabirusaren krisiaren ondorioz; babes manparak egiten dituztenentzako metakrilatozko eta poliestirenozko plakak ekoizten ditu orain

Goierriko Jazzaldia bertan behera uztea erabaki dute

Koronabirusak eta honek eragindako egoera ezegonkorra kontuan hartuta, aurtengo jaialdia bertan behera uztea erabaki du Goierriko Jazzaldiaren antolakuntzak.

Beasaingo Udalak Txakur Eredugarri Programa sortu du

Programaren helburua txakurren jabeak trabatzea eta herritarren arteko bizikidetza hobetzea da. Txakurrei bideratutako parkeak berrituko dituzte

Agauntza errekako lau presa txiki botako ditu aldundiak, Lazkao parean

Ibaia iragazkortzeko helburuarekin kenduko dituzte metro bete inguruko altuerako hormatxoak. San Prudentzio eskolapean, Areson eta San Inazion eraitsiko dituzte, bat partzialki soilik

Hirugarren Berdintasun Planerako «herritarren parte hartzea» bultzatuko du udalak

Dagoeneko politikariekin bilerak egin dituztela jakinarazi du berdintasun arloko zinegotzia Ainhoa Jimenezek. Herritarrekin parte hartze prozesua nola egin hausnartzen ari da udala

Aurretik txanda hartuta eta denbora mugarekin joan ahal izango da igerilekura

Koronabirusa dela eta, igerilekuak itxita daude oraindik. Jendea noiz irekiko zain dago eta Goierriko udalak lehenbailehen irekitzeko lanean ari dira. Lehenengoak datorren astean zabalduko dituzte.

Legazpiko Udalak herriko ostalaritza laguntzeko On Egin bonuak atera ditu

Ekainaren 15etik uztailaren 31ra arteko balioa izango dute. Janarian edo kafe eta infusioetan 10 euro gastatuz gero, 5 euro udalaren kontura izango dira. Guztira 12.000 euro bideratuko ditu udalak laguntza horietarako.

Carlos Mediavillak eta Iosu Garaik erakusketa ireki dute Donostian

Abenduaren 17tik Iosu Garai legazpiarraren eta Carlos Mediavilla urretxuarraren argazkiak ikus daitezke Donostian. Josu Fernandez, Cesar Lera eta Diego Lopezekin batera, Huelvako (Andaluzia, Estatu espainiarra) Riotinto meategietan ateratako argazkiak jarri

The post Carlos Mediavillak eta Iosu Garaik erakusketa ireki dute Donostian appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Adarra mendira joango dira Ostadarreko kideak urteko lehenengo irteeran

Urteko lehenengo mendi irteera egingo dute igandean Ostadar mendi taldekoek. Urnietako Adarra mendiko tontorra joko dute, hain zuzen. Irteera ordua 07:30 da, Elizkaletik, eta Zumarragara bueltan 18:00ak aldera izango direla

The post Adarra mendira joango dira Ostadarreko kideak urteko lehenengo irteeran appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Auzoka eta gaika, Plan Orokorra osatzeko bilerak hastear daude

Ikasleekin, elkarteekin eta foro eta mahaietako kideeekarpenak jaso dituzte. Nolako herria nahi duten erabakitzeko diagnosia egiten ari dira Gaur Biharko egitasmoarekinAzaro amaieran aurkeztu zuen Beasaingo Udalak Herri Plan Orokorra egiten hasteko pre...

Goierriko Hitza
Beasaingo Gazteak
Zaldibiako sarrera nagusian, Zelaako biribilgunean jarri duten ikurrina./Zaldibia.org

Goenagaren 'Loreak' filma Goya sarietarako hautatu dute

Otsailaren 7an izango da Goya sarien gala, Madrilen; Goenaga zuzendariak saria lortzeko "aukera gutxi" ikusten du

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa