Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Abenduaren 16tik 24ra arte egongo da martxan tokiko merkataritza indartzea helburu duen kanpaina. 90 bat establezimenduk parte hartuko dute, duten onena eskainiz

Haendelen 'Messiah' abestuko dute abenduaren 22an, Andre Mari Zeruratuaren elizan. Sarrerak salgai daude Mirentxu liburu dendan, 10 euroan.

Santa Lutzi feria egingo dute bihar Urretxun eta Zumarragan. Denetik erosteko aukera egongo da eta hamaika ekitaldi antolatu dute. Renfek eserleku kopurua bikoiztuko du 09:00ak eta 12:00ak bitarteko trenetan

Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiriak esparru sozioekonomikoan zein publikoan euskararen presentziaren eta erabileraren normalizazio-maila egiaztatzen eta aitortzen du.

Goierriko Urrup Antzerki Taldeak Tennessee 'Williamsen Desio izeneko tranbia' obra antzeztuko du bihar, Usurbe Antzokian.

Diru bilketaren taldekako sailkapenean laugarren izan da MoHerri taldea, 7.885 euro jasota. Lan talde osoak kanpainan parte hartu duten guztiei «eskerrak» eman nahi izan die

Hainbat horma kendu ondoren espazioaren aprobetxamendua handitu da, "pertsonei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea nabarmen hobetuz".

Jubilatuen elkarteetako abeslarien topaketa izango da. Ordizia, Urretxu-Zumarraga eta Beasaingo taldeek parte hartuko dute.


Zumarragako Udalak 35. urtez Zuhaitz Eguna egingo du bihar. Landaketa Bidaurreta auzoan izango da, eta 130 ikasle bilduko dira. LHko 4. eta 5. mailako Urretxuko eta Zumarragako ikasleez gain, 50
The post Bidaurreta auzoan Zuhaitz Eguna egingo dute 130 ikaslek appeared first on Otamotz.

Aitor Irastortza (Zaldibia, 1995) eskolan hasi zen bertsotan. Egun, Goierriko bertso eskolako kidea da. Iaz Lizardi sariketan parte hartu zuen. Nolatan hasi zinen bertsotan? Etxean bertsozaleak al dira? Ez nuke esango etxetik datorkidanik. Lehen Hezkuntzako 5. mailan hasi nintzen, Bixente Gorostidirekin. Ondoren, Zaldibiako taldean aritu nintzen, Bianditz Iraola, Altzo Txiki eta Joxi Irastortzarekin. Egun, Ordiziara joaten naiz. Endika Igartzabalekin aritzen naiz. Bilbon ikasten duzu. Han ere bertsotan egiten al duzu? Bertsolaritza oso gustuko dut eta han Santutxuko taldearekin aritzen naiz. Santutxuko jendea, Arkaitz Estiballes, Zarauzko jendea eta Amaia Iturriotz urretxuarra elkartzen gara. Nolako bertsolaria zara? Oraindik ez dut estilo zehatz bat. Neurri motzetan erosoago sentitzen naiz, bertsoa egin eta ideiak sartzeko orduan. Umoretik jotzea gustatzen zait. Izan ere, umorearekin errazagoa da publikoarengana heltzea. Zein txapelketatan parte hartu duzu? Eskolartekoan bi aldiz parte hartu dut. Duela bi urte lehen kanporaketan kalera joan nintzen eta iaz Gipuzkoako finalerako sailkatu nintzen. Osinalde sariketan parte hartzeko deitu izanak ilusioa egin al dizu? Asko poztu nau. Gainera, Ordiziako Argi-Berri elkartean abestuko dut. Duela hiru urte gaiak proposatzera joan nintzen eta azken bi urteetan saioa entzutera joan naiz. Bestalde, dagoeneko sarrera guztiak saldu dira eta badakit Zaldibiatik jendea joango dela. Joan zen asteko saioa Zaldibian izan [...]

Santa Barbara, bai? dinamikaren baitan hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko Santa Barbaran. Gaur, 19:00etan ardo dastatzeari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa egingo dute, El catador de venenos-ek zuzenduta. Bihar, berriz,
The post ‘Santa Barbara, bai?’ dinamika berriz martxan appeared first on Otamotz.
