Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Elkarretaratzea egin dute pasa den ostiralean jarritako salaketa gaitzesteko.

HItzaro Euskara Elkarteko eta Emaneurreko kideek eman diete hasiera festei. Txupinazoaren ondoren Ordiziako emakume kirolariei aitortza egin die Udalak.

Inaziotar Bidearen zati bat egiten ari dira. Madrileko hainbat parrokiatako 200 lagun bat iritsi dira Legazpira eta gaua Zumarragan egingo dute

Goierri kirol elkarteak nesken boleibol taldea izango du datorren denboraldian. Ez da lehen boleibol taldea izango; Institutuak ere izan zuen bat eta talde hartan aritu zen Rosa Valverde entrenatzailea.

Eguerdian hasiko dira ofizialki Ordiziako Santa Ana jaiak, udaletxeko balkoitik suziria botata. Emaneurre taldeko eta Hitzaro Euskara Elkarteko kideek irakurriko dute aurten pregoia.

Arrazoi «objetiboak» argudiatu ditu 2015ean enpresa erosi zuen Diana Capitalek. 2016tik hona 23 langile kanporatu dituzte. Sindikatuen babesik ez dutela izan diote

Koldobike Olabide alkateak eta Maite Lonbide zinegotzi jeltzaleak %100eko liberazioa izango dute. Edurne Gonzalez Bilduko bozeramailea izango da oposizioko liberatua

Eguraldi iragarpenak bete egin dira Goierrin eta bero itogarria egin du; termometroak 40 gradu inguruan ibili dira


Hilabeteetako «eztabaidaren ondoren» hondakinen bilketarako sistema mistoa gaur 20:00etan martxan jarriko da Legazpin. Hala eman du jakitera Kepa Urtzelai alkateak, Sagrario Etxabe zinegotziarekin eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuarekin gaur eguerdian egindako agerraldian.

Xabier Barriola (Legazpi, 1952) Bildu koalizioko bozeramailea da Zumarragako udalbatzan, eta berak EH Bilduren izenean batzarrean hizpide izango dituzten gaien berri eman du. Batzarra 11:00etatik 13:00etara izango da Zelai Arizti kultur etxean. Barriolaren arabera, "Orain artekoaren balorazio egin nahi dugu zumarragarrekin batera eta aurrera begirako estrategien zein ekimenen inguruko gogoeta egiteko asmoa daukagu".

Etzi, 19:00etan Un loco de desatar antzezlana ikusteko aukera dago Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Buruko gaixotasunak dituztenen guraso talde batek antolatu du ekintza Zumarragako Udalaren diru laguntzarekin. Antzezlana ikusteko sarrerak aurretik salduko dituzte aretoko leihatilan 5 euroan; biltzen duten dirua gurasoek jasoko dute ekintza gehiago prestatu ahal izateko.