Albisteak

Sarraldeko lokaletan 18 taldek entseatuko dute otsailetik aurrera

Musika taldeak otsailean hasiko dira Sarraldeko entsegu lokalak erabiltzen. Lau lokal egokitu dira eta 18 taldek entseatuko dute. Urretxuko eta Zumarragako udalekin erabilera araudi bat adostu dute eta txartel batekin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ampo Ordiziako jokalariak, igandeko partida berotzen

Zaleei igandeko partidan babesa emateko deia egin diete, sare sozialetan zabaldutako bideo batekin

Goierriko Hitza

La Salle-Legazpik jangela berria eta erabilera anitzeko gunea egingo ditu

La Salle-Legazpi ikastetxeak jangela berria eraikiko du eraikin nagusian eta beheko solairuan erabilera anitzeko gune bat egingo du. Gune hau egiteko egiteko garai bateko lanbide heziketako lantegiak botako dituzte. Espazio

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Xabier Ormazabal beka deialdia

Urretxuko Udalak, Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta bere ibilbidea ezagutzera emateko, beka baterako deialdia luzatu du. Maila eta orijinaltasun handiko proiektu bat babestuko da: alpinismoa, eskalada, liburu edo

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

2.200 euro eman dizkio Ikatzak Afagi elkarteari

Legazpiko argazkilari elkarteak Gabonetan egindako argazki salmenta solidarioan bildutakoa eman dio Alzheimerra dutenen senideen Gipuzkoako elkarteari

Goierriko Hitza

Kantu eta gitarra kontzertua egingo dute larunbatean Igartzan

Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak eta Beasaingo Udalak antolatuta, kantu eta gitarra kontzertua egingo dute larunbat honetan, Igartza jauregian. Paula Fernandez Lueje sopranoak abestuko du, eta harekin batera, bi gitarrajole ariko d...

Beasaingo Hitza

BKLko neskek Interren kontra jokatuko dute bihar, Donostian

BKL saskibaloi taldeko neskek, Donostiako Inter taldearen kontra jokatuko dute asteburuan. Partida Donostian izango da, larunbat arratsaldeko 16:00etan. Joaneko partida irabazi egin zuten beasaindarrek, eta bihar ere asmo horrekin joango dira, garaipen...

Beasaingo Hitza

Kantu eta gitarra kontzertua

Musikenek eta Besaingo Udalak antolatuta, kantu eta gitarra kontzertua egingo dute larunbatean, hilak 31, Igartza jauregian, 20:00etan hasita. Paula Fernandez Lueje sopranoak eta Carlos Lizcano eta Thomas Heimstad gitarra joleek parte hartuko dute.

Beasaingo Hitza

Florentino Goiburu bertsolari eta artzain idiazabaldarra hil da

Baserrian, zelaian zela, hil da Florentino Goiburu bertsolari eta artzain idizabaldarra, 80 urterekin. Bertsolari ezaguna da, urte askoan Goierriko txoko ugaritan kantuan ibilitakoa, Lazkao Txikiren laguna eta haren oroimeneko jai eta bertso afaritan sarri abestutakoa. Goierriko Bertsolari Taldeko kidea izan da urte askoan Goiburu, Patxi Iraolarekin, Eusebio Igartzabalekin, Iñaki Muruarekin, Mikel Mendizabalekin, Xabier Zeberiorekin eta Juan Inazio Begiristainekin batera. 1986an IZ disketxeak Goierriko Bertsolarien Diskoa argitaratu zuen, eta haren harira, Bertsolari aldizkariak zazpi bertsolariak elkartu zituen 1997ko neguko alea egiteko. Diskoa argitaratuta ibilbide luzea izan zuen taldeak, eta horren adibide dira Bertsolari Egunean Victoria Eugenia antzokian egiten zituzten ikuskizunak, oraindik ere bertsolari askok gogoan izango dituztenak. Bertsolari aldizkarian aipatzen denez, “bertsolaritzaren historian talde izena merezi duen koadrilarik izatekotan Goierriko hau da”, Goiburu idiazabaldarra tarteko. Bertsozale Elkarteak ere jaso du bere webgunean Goibururen heriotza. Bertsolariari buruzko hainbat datu jaso ditu, eta haren bertsoak entzuteko eta irakurtzeko aukera eskaintzen du. Idiazabaldarrak parte hartutako txapelketetako eta sariketetako kronikak eta datuak ere bertan bildu dituzte. Artzain gisa Goiburuk egindako lana ere ez da makala izan, eta 2007an Idiazabal Izendapenaren omenaldia jaso zuen Idiazabalgo Gazta Egunean. Omenaldian bertsoz eskertu zuen Goiburuk hari egindako omenaldia (bideoan). Umorea eta esker ona uztartu zituen orduan ere Goiburuk herritarren [...]

Goierriko Hitza

Zumarragako udalbatzak ez du onartu Urola Garaiko eta Erdiko industrialdeak bat egiteko prozesua

EAJk eta Bilduk fusioaren kontra bozkatu dute; PSE-EE eta PP abstenitu egin dira

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Udaberri sariko finaletan, Goierriko bi bikote

Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasita, Gipuzkoako Udaberri pala sariko finalak jokatuko dira Antzuolako pilotalekuan, eta bertan, Goierriko bi bikotek hartuko dute parte. Ordiziako Oiangu elkarteko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek Antzuolako Olalde ...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa