
Urko Ruiz de Apodaka hautatu dute herritarrek aurtengo Santa Ana jaietako laugarren pregoilari gisa.

Martxoaz geroztik Beti Argi Bandako zuzendari da Joseba Bonastre (Ordizia, 2005), eta aurreneko Santa Ana jaiak ditu taldearen gidaritzapean.

Paco Etxeberria eta Lourdes Herrasti omendu ditu joan den ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiak frankismoaren biktimen ikerketan, desagertutako pertsonen hobien lokalizazioan eta gorpuzkien berreskurapenean eta identifikazioan egindako lanagatik.

Iñaki Ginea (Ordizia, 1975) igerilaria seigarren postuan sailkatu da UltraEbre proban eta onena izan da 50 urtetik gorakoen mailan. 30,8 kilometroko proba hori Ebro ibaiaren amaieran egiten da.

Koldo Agirre Bealak taldeko kideak Marimurumendi mendi maratoia berreskuratzearen zergatiak azaldu dizkio GOIERRIKO HITZAri.

Patricia Alonsok hartu du Jose Inazio Lasaren testigua. Kirol ingurune seguru eta osasungarria lortzeko urratsak egitea izango da presidente berriaren helburuetako bat.

EAJk eta EH Bilduk jarri dute euskara eskakizunen aurkako oldarraldiari murrua jartzeko oinarria, baina ikusteko dago behar bezain sendoa den. Aztiriak bidea bera defendatu du, itunera iritsi izana, eta aurrera begira eman dezakeena.

Goierriko Mendizale Beteranoek Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatu dituzte, perimetrotik, sei urteko epean. 66 etapa guztira. Datu guztiak gordeta, liburu batean bildu dituzte orain, eta edonoren eskura jarri.

Iñaki Larreak (Zumarraga, 1978) Urola eskubaloi klubeko gizonezko lehen taldea entrenatzeari utziko dio denboraldi amaieran. Bederatzi denboraldi eman ditu.






Egungo euskal eskiatzailerik nabarmenetako bat da Garitano, etorkizunean zeresana emango duena. Oso gaztetan hautatu zuen eskia. Azkeneko urteetan Espainiako selekzioan dabil.

Idoia Hermosa (Eibar, 1982) Urretxu-Zumarragako udal euskaltegiko zuzendari berria da. Lehenago Arrasateko euskaltegian eta Elgoibarkoan, Debakoan eta Mutrikukoan lan egin du.

Idiazabalek argi du hezkuntza ezinbesteko pieza dela hizkuntza gutxitu bat —kasu honetan, euskara— ikasteko. Gaur-gaurkoz, eskola herren ikusten du ahozkoan: «Ahozko gaitasun aberatsagoa landu behar da».

'Argialdiak' liburuaren barneko bederatzi ipuinek, protagonistek eta agertokiek mundu garaikideko beste horrenbeste «perturbazioren» lekukotasuna ematen dute, Miriam Luki idazlearen esanetan.