Juanjo Sagastibeltza esatari urretxuarrak herri kirol munduko izarrekin lan egiten du. Aurten egingo ditu azken saioak. Ezkioko Udalak oroigarri bat oparitu zion larunbatean, eskerrak emateko.
Lazkaomendiko Pipas jatetxe eta taberna iragan azaroan itxi zuten. 60 urteko zerbitzua eman du, eta toki estimatua izan da goierritarrentzat. Festak hasteko pregoia eurek egingo dute gaur.
Segurako Udalak proiektu bat abiatu du herriko politikan haurren parte hartzea sustatzeko, Oinherri hezitzaileen sarearekin batera. Prozesuaren lehen fasea amaituta, bigarrengoari ekin berri diote.
Angel Rodriguez beasaindarrak shorinji kempoa praktikatzen du duela 40 urte baino gehiago. Diziplina honetan nola eta zergatik hasi zen, GUSKE eskolaz eta shorinji kempoaren printzipioez mintzatu da.
Errebueltako lehenengo festa egin dute asteburuan Itsason. 60 bat lagun bildu dira bazkaritara eta arrakastaz burutu dute festa eguna, Errepublikaren egunean. Apustua, urtero errepikatzea izango da.
Waqar Ahmed barazki landareak bere kabuz ekoizten eta saltzen hasi da. Lazkaoko, Legazpiko eta Ordiziako azoketan jartzen du postua, eta herri gehiagotara joatea gustatuko litzaioke.
Legoreggae musika jaialdiaren bederatzigarren aldia egingo da gaur, Legorretako kiroldegian. Euskal Herriko zein nazioarteko reggae taldeak joko dute.
56 urteren buruan, betiko itxi ditu ateak Ormaiztegiko Arana tabernak. Arana-Begiristain sendia izan da tabernaren gidaritzan. Orain, etapa berri baten hastapenean daude, iraganari lortutakoaz eskertuta.
Julen Iraola Herri Antzokiko teknikariak 1940eko hamarkadan Ordiziako zineman proiektatu zen film bateko esku-orria aurkitu eta erosi du. Ikusgai jarri dute aretoko sarreran. Ordiziako Herri Antzokia 1928an estreinatu zen Etxezarreta Zine-Teatro izenarekin.
Eguzkiñe eta Olatz Romaratezabala txirrindulari zumarragarrak Zatika-Goierri taldean aritzen dira. Igande honetan Beasaingo Igartza Proban parte hartuko dute.
1969ko abenduaren 24an ateratakoa da argazkia. Gaur egun ohiko irudia izaten da abenduaren 24an, baina duela 54 urte ez.
Lehen platera, bigarrena eta postrea. Hona hemen Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iñaki Telleriak Eguberrietarako proposatu duen menua.
Taldeak Debagoienan du jatorria, baina bateria-jotzailea Egoitz Goikoetxea ataundarra da. Ikusi erreportajea albiste barruan.
Udako zozketa antolatu du Goierriko Hitzak Zegamako Goikaravan enpresarekin elkarlanean: hiru egunean autokarabanan bidaiatzeko aukera. Uztailaren 23ra arte eman daiteke izena.
Frantziako Tourra igandean pasako da Goierritik. Igandea uztailaren 2a da, Santa Isabel eguna. Zumarragarrek sekulako dilema dute: jaietako egun handiaz gozatu ala Tourra ikustera joan?
Antioko baselizako atea Urretxuko Hurtado etxetik eraman zuten hara, 1867an. Ekainaren 9an lapur batzuk Antion sartzen saiatu ziren eta atea txikitu zuten. Urretxuko Biona aroztegian konpontzen ari dira.
Beasaingo dantzen erakustaldia egin dute Aurtzaka dantza taldeko kideek Donibane Lohitzunen egin den Udaberria dantzan jaialdian. Euskal Herriko zortzi taldek dantzatu dute guztira.
Ostiralean, 22:30ean, Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako finala jokatuko da Urretxuko gaztetxean. Bertso Olariak, Botxan Magoa eta Bandolerok taldeek parte hartuko dute. Gogoz prestatzen ari dira.
Kanporaketa bat Zumarragan jokatuko da, lehenengoz. Beste biak Aitube Berrin eta Soraluzen jokatuko dira. Hiru ikuskizun ere antolatu dituzte.