Lazkao

Azpiegiturak

Peru Saroiko pistan hormigoitze lanak egin ditu Partzuergoak

Lazkaolatza eta Peru Saroi arteko pistan egin dituzte berrikuntzak. Lanak pasa den udazkenean hasi zituzten eta orain, orduan bukatu gabe utzitakoak amaitu dituzte.

Enirio-Aralar

Aralarko larre irekiera festa izango da bihar, Larraitzen

Goizetik eguerdira arteko festa antolatu du mankomunitateak. Ausa-Gazteluko eguna ere ospatuko dute.

Izaro Villarreal
Esku-Pilota

Lazkaoko pilota txapelketa Garmendiak eta Bereziartuk irabazi dute

Kontsolazio faseko finalean Eñaut Ibarguren eta Markel Iturbe nagusitu dira.

Manex Usarralde Garmendia
Pilota

Herriarteko Txapelketa gaur hasiko da

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan Zumarragak gaur jokatuko du Tolosaren aurka, gomazko paleta modalitatean. Lazkaok Amezketan, eta Zegamak etxean Antzuolarekin ekingo diote txapelketari.

Manex Usarralde Garmendia
San Prudentzio eguna

San Prudentzio eguna ari dira ospatzen Lazkaon

Egun osoan zehar ekintza desberdinak egiten ari dira lazkaotarrak.

Manex Usarralde Garmendia
SAN PRUDENTZIO JAIAK

San Prudentzioak indar betean dira Lazkaon

Arratsaldean, pilota txapelketa, DJ Kaktus eta Earth Song taldea izan dira protagonistak.

Artisau azoka egin dute Lazkaon

Denetariko postuak jarri dituzte: bitxiak, poltsak, arropa, gozoak eta bestelako produktuak. Arratsaldean ere kirolaz eta musikaz gozatzeko aukera izango da.

Txirrindularitza

Marco Martinek irabazi du 83. Lazkao proba

Euskadi Fundazioko txirrindularia Kern Pharmako Simone Albuserari nagusitu zaio esprintean. BBK-Euskadi izan da talderik onena.

Iñaki Gurrutxaga
San Joan bezpera

Udari ongietorria suaren bueltan

Ekainaren 23an, astelehenarekin, ospatuko da San Joan bezpera. Goierriko herri denetan egingo dira suak eta akelarreak. Ikus albistean herriz herriko ekitaldiak.

Ariane Vierbücher
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

San Joan jaiak Olaberrian, Seguran, Ataungo Arrondon, Ordiziako Otegienea-Majorin, Legazpiko Telleriarten, Urretxuko Lurra dantza taldearen 60. urteurrena, Alurr dantza taldearen 'Laia' ikuskizuna Lazkaon, azokak, jardunaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Mendia

Amalur Mendi Elkarteak Oriora irteera egingo du igandean

Ibilaldiak 38 kilometro izango ditu eta distantzia luzeetan ibiltzera ohituta daudenentzat izango da. Bihar izango da izena emateko azken eguna.

Izaro Villarreal

Lazkaotarrek hainbat kultur jardueraz gozatzeko aukera izango dute asteburuan

Gaurtik hasi eta asteburura bitarte, zuzeneko musikaz, dantza tradizionalaz eta zineaz gozatzeko aukera izango du Lazkaok.

Izaro Villarreal
Biziola

Elikadura eskubidearen inguruko kafe tertulia egingo dute gaur Biziolan

Iaz elikadura osasuntsu baterako eskubidea lantzeko ekindako bideari jarraipena emango dio gaurko jarduerak. 15:00etan elkartuko dira Biziolan.

Izaro Villarreal

Juan Karlos Izagirrek hitzaldia egingo du Lazkaon

Donostiako alkate ohi eta gaur egun zinegotzi denak arau subsidiarioei buruz hitz egingo du, EH Bilduk gonbidatuta.

I. Gurrutxaga
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Ezkioko San Pedro jaiak eta Olarango festak Zegaman, dantza emanaldiak Urretxu-Zumarragak, irakurleen topaketa eta kulturarteko festa Ormaiztegin, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Lehen sektorea

Plastiko bilketa kanpaina ekainaren 17an amaituko da

Plastikoa eta sokak bereizita atera behar direla gogorarazi du Goimenek.

Literatura

Lierni Azkargortak poema liburu berria aurkeztuko du bihar Donostian

'Anatomia bertikalak' izena du kaleratu berri duen poema-liburuak. 12:00etan izango da, Donostiako Udal Liburutegian.

Izaro Villarreal

Lanuzteak egin dituzte zenbait ikastetxetan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari maiatzaren 9an sinatutako akordioa betetzeko eskatzeko bi orduko lanuzteak deitu ditu LABek.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa