Zopajale elkarteko txapelketan 42 bikote

Denera 42 bikotek parte hartu dute Segurako Zopajale elkarteko mus txapelketan. Andoni eta Eneko izan dira txapeldunak; Urretxu-Zumarragako bikoteek lortu dituzte lau sari nagusietatik bi.

Iruñeko Mikel Sanz eta Javier Labiano garaile Olaberriko pala elite txapelketan

Gazteen txapelketan, Gorka Estefano eta Aitor Estefano anaiek irabazi dute.

Ampo Ordiziak 17-20 galdu du

Pasa den astean liderra mendean hartu eta gero, Ampo Ordiziak ezin izan du etxean, Santanderreko Independienteren kontra.

Idiazabalgo Gaztañaditxulo gaztandegira bisita gidatua

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak abenduko zubirako eskaintza turistikoa antolatu du. Beste aukeren artean, Gaztañaditxulo bisitatzea izan da jarduera nagusienetako bat.

Ordizia Rugby Elkartearen egitura berriak lehen lan bilera egin du

Iñaki Galparsoro lehendariak gidatutako zuzendaritza berria ez ezik, delegatuak, entrenatzaileak, kolaboratzaileak eta jokalariak izan dira bertan.

Larriki gaixo dauden presoen askatasuna eskatu da Itsasondon

Besteak beste, presoei bidaltzeko postal tailerra eta giza katea egin da Itsasondon.

Hilaren 12ko Gasteizko ekitaldira joateko autobusa antolatu dute Goierriko Pentsiodunek

Astelehenean, 11:00etan, Lazkaon egingo duten elkarretaratzean izena emateko aukera izango da.

Zerainlaben udazken kulturala hasiko da bihar

Ordiziako errugbi taldeko Asier Alvarez de Eulate, Lorena Arizala eta Sara Fernandez, eta Realeko Ane Etxezarreta elkarrizketatuko dituzte eskolako haurrek.

BKL ere, Movemberrekin bat

Argazkia atera dute Goierri Moherri pankartarekin.

Segurarrak elurretan izan dira, Urbasan

Segurarrek Urbasara egin dute asteburuko txangoa. Oihan sorgindua bisitatzeaz gain, elurretan ibiltzeko aukera ere izan dute.

Duela 15 urte · Albiste izan zen

Kaixo aldizkaria, Legorretako gazteak eta Astigarretako festak

Kaixo aldizkarian lagundutako kolaboratzaileei esker oneko ekitaldia egin zieten Urretxun, gaur 25 urte. Legorretan gazte asanblada sortu zuten, eta Beasainen, Astigarretako festak

Ataungo XV. Argazki Rallyaren sariak banatu dituzte

Omar Igual irundarrak irabazi du sari nagusia, eta Jone Galparsorok lehen herritarrarena

Goierriko saskibaloi familiaren 50 urteko historia, liburu batean bildua

Kerman Garralda Zubimendi 'Goierriko Hitza' egunkariko kazetariak ondu du 'Goierri 50 urte saskibaloian (1969-2019)' liburua, klubeko hainbat kideren laguntzarekin. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin dute aurkezpena, gaur eguerdian.

Hausnarketarako plaza

Azaroan azak soroan! herri topaketa egingo dute Ormaiztegin etzi. Elikagaien kontsumo katea osatzen duten eragile guztiak elkarlanean jartzea eta hausnarketa egitea da helburua

Iñaki Gurrutxaga

Igartza Musika Bekaren irabazlea aukeratuko dute bihar Beasaingo Igartzan

Musikeneko 13 ikaslek 15-20 minutuko entzunaldiak egingo dituzte. Irekiak dira kontzertuak.

Errezil sagarraren azoka eta lehiaketak egingo dituzte igandean Gabirian

Errezil Sagarraren Eguna igandean ospatuko dute, 19. aldiz .Inoizko parte-hartzaile gehienek hornituko dituzte azoka eta lehiaketak, 29k. Goierriko ezti lehiaketa ere egingo da.

Josetxo Arizkorreta iheslari politiko ohiari azken agurra egingo diote bihar Zaldibian

Arizkorretak 1969. urtean egin zuen ihes Zaldibiatik, eta 2012. urtean itzuli zen. Asteartean hil zen, 74 urterekin.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa