
Maiatzaren 22an eta 23an egingo dute Urretxun, eta ekitaldi ugari izango da.

Azeddine Elhamidi zegamarra eta Intza Urrestarazu ordiziarra gailendu dira distantzia laburrean. Ibilbide luzean, berriz, Gontzal Murgoitiok eta Andrea Garayk irabazi dute.

Lazkaolatza eta Peru Saroi arteko pistan egin dituzte berrikuntzak. Lanak pasa den udazkenean hasi zituzten eta orain, orduan bukatu gabe utzitakoak amaitu dituzte.

Mendi maratoiaren 25. edizioan 585 mendi lasterkari lehiatuko dira, horietatik 92 emakumeak. Kilometro Bertikalean 248 kirolari ariko dira –55 emakumeak– eta Junior trailean 100, herena emakumezkoak.

Igande goizean jokatuko da iazko formatuari eutsiz. Lasterketa luzea eta motza izango dira aukeran, ohi bezala.

Bi urtez itxita egon da, eta denbora tarte horretan zenbait konponketa egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako Lehen Gazte Festen barruan egin zen mendi proba larunbat goizean. Brilet txapelketa ere egin zuten, eta Atletiko Maetiliko izan zen irabazlea. Musikak ere izan du lekua asteburuan.

Aurten ere 500 euroko saria dauka gordeta antolakuntzak errekor berria ezartzen duenarentzat. Proba Ezkioko San Migel jaien barruan egingo dute.

Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketan lehiatuko da igandean, Villanuan (Huesca, Espainia)

San Martingo plazatik Usategi kobara igoko dira.

Joan den maiatzaren 17an Gaintzako bidegurutzetik Txindokiko gailurrera jokatu zen kilometro bertikalaren laburpen bideoa sareratu du EITBko kirol saioak.

Zegamako Amezti, Gasteizko Mendaur eta Sabiñanigoko mendi elkarteek urteroko juntadizoa egin dute igandean. Lekukoa hartuta, hurrengo urtean zegamarrei egokitu zaie irteera antolatzea.

Zegama-Aizkorri mendi maratoia ikusteko hainbat datu eta informazio duzue albiste barruan: ordutegiak eta lasterketa buruen balizko denborak.

Juan Martin Tolosa eta Rosa Lasagabaster euskal herritarrak izan ziren mendi maratoiaren lehen irabazleak 2002an, azkenak Kilian Jornet kataluniarra eta Sylvia Nordskar norvegiarra. Albiste barruan garaipen zerrenda osoa, irabazleen denborekin.