
Larunbatean eta igandean zerbitzu berezia izango da. Zaldibia eta Zegama arteko linean autobus gehiago jarriko dituzte.

Inoiz baino mendi lasterkari gehiago elkartuko da aurten, urteurrenak eraginda. Trail-running munduaren topaleku izango da asteburuan.

Igandean 25 urte beteko ditu Euskal Herriko mendi maratoi ezagunenak. Magalean dagoen herri txikiaren bultzadari, itzal egiten dion mendigunearen edertasunari eta sortzen den giroari esker, munduko lasterketa handienetakoa bilakatu da.

Korrikalari guztietatik 71 emakumeak izango dira ibilbide motzean eta luzean. Goierri Kopa Trailerako proba puntuagarria izango da.

Izazpiko igoera mendi lasterketa eta bertako produktuen azoka egin dituzte goizean. Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia izango da.

Era berean Euskal Herriko Kilometro Txapelketa irabazi dute aramarrak eta amezketarrak. Haize zakarrak baldintzatu du gaurko proba. 159 korrikalari osatu dute ibilbidea.

2002an egin zen I. Zegama-Aizkorri maratoia. Mende laurdena betetzen du aurten. Gerora txertatu zuten Junior Traila, eta ondoren Kilometro Bertikala. Zegamaren izena eta izana gorenera eraman dute lanean aritu diren boluntarioek.

Ehunmiletako lasterketa ertainean, Goierriko Bi Handietan, 550 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino hamahiru gehiago. Gizonezkoak 494 dira (%89,8), eta emakumezkoak 56 (%10,2).

Ehunmilak ultra-trailaren, Goierriko Bi Handiak trailaren eta Marimurumendi mendi maratoiaren ibilbideak mapa bakarrean irudikatu ditu GOIERRIKO HITZA-k, baita haien jarraipena egiteko autobus zerbitzuen ordutegia ere.

Ehummilak ultra-trailean 360 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino 66 gutxiago. Gizonezkoak 332 dira (%92,2), eta emakumezkoak 28 (%7.8).

Jon Aizpuru beasaindarrak (22.21.54) eta Ewa Majer poloniarrak (27.41.47) 2019ko edizioan jarri zituzten Ehunmilak probaren errekorrak daude oraindik indarrean. Iaz, Fidel Fernandez eta Chelo Velasco izan ziren irabazleak.

32,58 kilometroko mendi ibilaldia egingo dute Ordiziako Mendizaleak taldekoek.

Legazpiko mendizaleak hiru egun izan dira Palentzian, mendia eta elkarbizitza uztartuz. Haurrak, gazteak eta helduak batuta, 53 legazpiar izan dira guztira.

Ekainaren 28an eta 29an izango da irteera. Informazio bilera ekainaren 24an egingo dute.

80 kilometroko proba ikusgarria eginda lortu du podiumean sartzea.

Beste 35 kirolarekin batera ari da abentura horretan parte hartzen.