
Maratoi bezperan egin duten ekitaldia aprobetxatu dute mende laurdeneko historia gogoratu eta txapeldunei aitortza egiteko. 30 txapeldunetatik 24 izan dira bertan. Jendez goraino bete da eskolako patioa.

Zegamako plazatik Itzubiagako txabolara jokatu da, partaideen eta boluntarioen segurtasuna bermatzeko Iraulera igotzea saihestuta.

Hogei goierritarrek hartuko dute parte; emakumezko bakarrak. 16 eta 18 urte arteko korrikalarien lasterketa da Junior Traila. Igandean, 10:30ean hasiko da 10,4 kilometroko proba.

2024an Zegama-Aizkorrin debuta egin eta hatz puntekin podiuma ukitzear egon zen Lide Urrestarazu (Ordizia, 1999). Iaz ezin izan zuen parte hartu, baina aurten ezin izan dio hitzorduari uko egin. Aizkorriko magalera itzultzeko «gogotsu» dago.

Aurten 44 goierritarrek hartu dute parte Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Karmele Ormazabal zegamarra, Pello Olaberria mutiloarra, Aitor Garmendia itsasondoarra eta Lara Estebanez legazpiarra dira horietako lau.

Zegama prest da dagoeneko mendi maratoiaren asteburua bizitzeko. Azken prestaketa lanak egiten ari dira herrian, eta sumatzen da jendearen joan-etorria. Eguraldia makurra da, eta gailurreria elurtuta dago.

Gaur, 16:00etan, hasiko da Zegamako plazan, banakako erlojupeko formatua izango duen Kilometro Bertikala Itzubiagako txabolaraino arteko ibilbidea egingo dute 250 korrikalariek.

Zegama-Aizkorri mendi maratoian 583 lagunek parte hartuko dute aurten, horietatik 92 emakumezkoak. Euskal Herrikoak dira gehienak, eta horietako asko Goierrikoak. Albiste barruan dituzue dortsal guztiak ikusgai.

Zegamako plazan elkartuko dira larunbat goizean eta handik abiatuko dira Aizkorri aldera.

Urrezko domina eskuratu zuen atzo Neguko Olinpiar Jokoetan. Aurretik, Kilometro Bertikala bitan irabazia du, Zegaman.