Finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatu da. Bilbon kantatuko du, abenduaren 5ean. Sarrerak salgai daude Interneten.


Azokaren antolatzaile Emaneurre Taldeak gaur goizean iragarri du.

Legazpiko Santikutz klubak hiru talde ditu lehian Gipuzkoako ligan, 12 jokalari guztira. Belaunaldi gazteak eta helduagoak biltzen dira Bikuñako lokalean. Klaseak ere ematen dituzte

Zumarragako Udala Euskadi plaza berritzen ari da. Zenbait herritar Migel Lopez de Legazpiren estatua kentzearen edo tokiz aldatzearen aldekoak dira, baina oraingoz bere horretan jarraituko du.

Altamira zelaian jokatuko dute, apirilaren 2an edo 3an. Hilabete batean bitan izango dira aurrerz aurre, ligako 13. jardunaldian Pepe Rojo zelaian neurtuko dituzte indarrak.

Familiarengandik bereizita eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean dauden adingabeen izeba-osaba bezala aritzea onartzen duten familien edo pertsonen sarea da, "zubiak eraikitzeko".

Udalak nabarmendu duenez, legazpiar guztien artean ordaindu beharko dira hilaren 18an eta 20n erretako zortzi edukiontziak.

Goierri Valley elkarteak 2022 ekitaldirako 817.978 euroko aurrekontua onartu du. Digitalizazioa, 4.0. teknologia, ongizatea eta kudeaketa proiektuak ere sustatuko ditu

Oinherri elkartearekin hitzarmena sinatu du Legorretako Udalak. Elkartearen helburua herri hezitzaileen filosofia txertatzea da; umeak eta nerabeak eskubide osoko pertsonatzat hartzea.

Zeropeko tenperaturak eta behe laino itxiak ez ditu Segurako haurrak izutu.

Hainbat herritako zabor biltzaile eta kale garbitzaileek greba mugagabea deitu dute. Negoziaketek fruiturik ematen ez badute, hilaren 19an hasiko dute. Greba deitu dutenen artean Zumarraga eta Urretxuko kale garbitzaileak daude.

Gaur, 15:00etan, Abenduko Feria egingo dute Gernikako Arbola plazan. Ardiak eta ahuntzak egongo dira erakusgai, eta Bertatik Bertara egitasmoko produktuak ere salgai jarriko dituzte. Gainera, Bertatik Bertara produktuen otar bat

Goierriko zerbitzuen gida paperean ez ezik, sarean ere badago ikusgai. Diseinu berriarekin dator webgunea, eta sakelako telefonoetarako egokituta dago.
Goierriko Hedabideek zerbitzu gida ...

Xabier Zalduak apustua galdu du gaur eguerdian Arria V.en aurka. Bakoitzak 10 kanaerdiko ebaki behar zituen eta ondoren 10 kilometro egin korrikan. Arriak enbor bateko aldea atera dio eta zumarragarrak



