
Erreleborik ezak eta pilatutako nekeak amaiera ekarri diote Ordiziako San Joan bezperako akelarreari; Sugorri taldeak antolatuko duen azken dantza izango da aurtengoa, ia 60 urtez boluntarioen konpromisoari esker bizirik iraun duen tradizioari agur esanez.

Idiazabal, Lazkao, Ordizia eta Urretxukoak asteburu honetan irekiko dituzte.

Leka, kuiatxoa, tomatea, gerezia, arana... geroz eta udako produktu gehiago dago, eta Plaza Nagusiko postuak kolorez betetzen hasi dira. Loreek ere badute horretan ardura.

Gaur egin dute Gaintza, Altzaga, Arama eta Ordizia lotzen dituen ibilbidearen inaugurazioa. 'Peribideko istorio ezkutuak' liburua ere aurkeztu dute jardunaldiaren amaieran.

Txapelketako partidak Arizti Handi (Lazkao), Igartza (Beasain) eta Arizkorreta (Idiazabal) zelaietan jokatuko dira.

‘Euskaraz bizitzeko behar den dena’ lelopean hartuko dituzte kaleak. Mobilizazioa 17:00etan hasiko da hiru puntu ezberdinetatik. Goierriko autobusa Lazkaon, Beasainen eta Ordizian geldituko da.

Irailaren 19an Hazparnen (Lapurdi) hasiko da Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia. Hiru goierritar izango dira lehian: Eneko Araiztegi segurarra, Amaia Iturriotz urretxuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra. Finala abenduaren 20an jokatuko da.

Segaren tradizioa «bizirik» mantendu nahi du Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak. Alegian egingo dute lehen jardunaldia, igandean.

Zegamako XI. Cava Festa, Lazkaoko VIII. Gazte Festak, Zaldibiako 30. Ardiki Eguna, bertso saioak Beasainen eta Urretxun, Jentilen Etorrera Ataunen, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Larunbatetik igandera, goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin bat eginez, neguko ordutegia abiatuko da, eta ordularia ordubete atzeratu beharko da.

2018an edo lehenago jaiotakoek dute aukera urpeko igeriketa taldean parte hartzeko.

Azaroaren 15ean 10:30ean aterako da autobusa Bilbora joateko. Autobusaren eta sarreraren prezioa, 45 eurokoa da. Izena eman behar da.

Alauda Ruiz de Azua zuzendari bilbotarraren 'Los domingos' filma ostiralean estreinatuko da zinema aretoetan. Beasainen, Lazkaon eta Ordizian proiektatuko dute.

Arturo Elosegi izango da hizlaria urriaren 22an Barrenan, 17:30ean. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat esperimentu jolas bat antolatu dute.

Moriartiko Jose Mari Goenaga ordiziarra eta Aitor Arregi oñatiarra Herri Antzokian izango dira gaur 19:30ean.

Ordiziarrock musika jaialdia, Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta Dantza Eguna Seguran, Emakume sortzaileen I. Azoka Gabirian, Herri Festa Ezkion, V. TortoBeer Fest Ataunen, lau antzezlan aukeran, hitzaldiak, haur ikuskizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Azaroaren 8an egingo da Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Txartelak lau euro balio du, haurrenak euro bat.