
Haizea Lopez idazle bizkaitarrak Urolako Trena Maratoian kokatu du bere azken nobela.

Espekulatzaileak espropiatzea, espekulazioa debekatzea eta etxebizitza behar sozialen arabera planifikatzea eskatuko dute Greba Orokorrean.

Asteazkenean hasita, makina bat jarduera izango dira Goierri garaian, gizonezkoen gaixotasunez eta suizidioaz sentsibilizatzeko.

Arteriaren lankidetzaz, eskualdeko 22 artistaren lanak ikusgai jarriko dituzte Mexikon.

Euskara Munduan irakasleak trebatzeko programa da. Formakuntza amaitzera Lazkaoko Maizpidera etorriko dira otsailean.

Gaur eta bihar Zumarragan, Ordizian eta Beasainen izango dira aurkezpenak. Planak 5 konpromiso jasotzen ditu 2050erako.

Asier Izagirre, Ander Aizpuru eta Iker Zubillaga sailkatu dira Urretxu-Zumarraga idi probako finalera.

[ARGAZKIAK] Goierrin, Araman, Ataunen, Beasainen, Ezkion, Gabirian, Idiazabalen, Itsasondon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Urretxu-Zumarragan eta Zaldibian antolatu dituzte ekitaldiak haurrentzat.

Aramako San Martin festak, 41. Odolki lehiaketa Beasainen, XVIII. Txerri Azoka Mutiloan, antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak, ospakizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Lazkaon eta Ordizian proiektatuko dute filma asteburu honetan, eta hurrena Beasainen, Zumarragan eta Legazpin emango dute.

Harribitxi, fosilen eta mineralen 38. Urrelur feria Urretxun, XII. Cava festa Zegama, Buzkantza Eguna Zumarragan, gazte festak Lazkaon eta Legorretan, Gau beltzeko ekitaldiak, kontzertuak, ikus-entzunezkoak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Bi ideiatatik abiatu du: euskal kulturaren aberastasunetik, eta sorkuntza analogikoaren balioa aldarrikatzetik.

Gaur asteazkena 20:00etan deitu ditu elkarretaratzeak udalerri bakoitzeko udaletxe aurrean edo ohikoa den lekuan.

Finala etxetik jarraitzeko aukera asko egongo dela jakinarazi Bertsozale elkarteak. Abenduaren 20an da finala Iruñeko Nafarroa Arenan.

ACABE Gipuzkoako Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkarteak gidatuko du. Ikuspegi feminista baten bidez aztertuko dituzte elikadura nahasketak.

Larunbatetik igandera, goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin bat eginez, neguko ordutegia abiatuko da, eta ordularia ordubete atzeratu beharko da.





