Idiazabalgo Gaztetxearen XI. urteurreneko ekitaldiak “arrakastatsuak” izan dira

  Idiazabalgo Gaztetxearen 11. urteurreneko ekitaldiek jende asko bildu dute, eta oso gustura daude antolatzaileak. Ander Telleria Idiazabalgo Gazte Asanbladako kidearen hitzetan «ekitaldietan parte hartu duen jendeak ere balorazio ona egin duela uste dugu». Ostiralean gaueko bederatzietan pregoia egin zuten urteurreneko ospakizunei hasiera emateko helburuarekin. Gaztetxea jendez gainezka zen une horretan, eta giro polita sortu zen. Ondoren, Gaztetxetik hasita triki-poteoa egin zuten Idiazabalgo tabernetan zehar, Gari eta Iñaki trikitilariak lagun hartuta. Ehun lagun inguruk parte hartu zuten. Tarte horretan hainbat gaztek otartekoak prestatu zituzten frontoiko tabernako sukaldean eta nahi zuenak sabela betetzeko aukera izan zuen. Gauean, 23:30etik aurrera Egurra ta Kitto eta Ingo al deu? taldeek kontzertua eman zuten frontoiko tabernan. Telleriak jakitera eman duenez, herritarrez gain kanpoko jende asko zebilen, eta frontoiko taberna beteta egon zen gau osoan. Argazki erakusketa Larunbat arratsaldean argazki erakusketa egin zuten Gaztetxean bertan. Hamaika urte hauetako irudiak ikusi ahal izan ziren, tartean, Gaztetxe zaharrekoak. Ander Telleriaren hitzetan «arrakastatsua» izan zen ekimena, hainbat belaunalditako idiazabaldarrak biltzeko aukera eman baitzuen. «Argazkiak ikusi eta garai zaharrak gogora ekarriz, tertulian aritu ziren adin bateko eta besteko herritarrak, eta giro atsegina sortu zen». Gauean, 21:30ean bertso afaria egin zuten Guraso Elkartean Iban Udangarinekin eta Angel Mari Peñagarikanorekin. Laurogei lagun [...]

Estitxu Imaz

2012ko irteerei buruz bilera dago Aizkorri elkartean

Datorren urterako antolatu behar dituzten mendi irteerei buruz hitz egiteko bilera egingo dute ostegunean, 19:30ean, Aizkorri mendizale elkartean. Bilera irekia izango da, eta edonork parte hartu ahalko du. Antolatuko dituzten ekintzen inguruan iritziak jaso nahi dituzte, orain arteko ekintzak antolatu behar diren edo berriak proposatu behar diren jakiteko, adibidez. Mendiko federatu txartela egiteko edo berritzeko aukera ere eskainiko dute elkartean asteazkenetik aurrera. Nahi dutenek 18:30etik 20:00etara izango dute federatu txartela egiteko edo berritzeko, egunero, aste egunetan.  

Beasaingo Hitza

Hartu Arte taldearen azken kontzertuko DVDa eta diska salgai jarri dituzte

zingizango.com•Azkenik, abenduaren 10ean, salgai jarri dute HARTU ARTE taldekoek gaztetxean eskaini zuten azken kontzertuaren grabaketa. Horrela, Cd eta DVD bana dituen kaxan, zuzeneko audioaz aparte, kontzertu osoaren bideoa, taldearen ibilbide...

Legazpiko Hitza

Haurren argazki rallyko sariak banatuko ditu gaur Ostadar mendi taldeak

Gaur arratsaldean Ostadar elkarteak antolatutako haurren argazki rallyko sariak banatuko dituzte Urretxuko Labeaga aretoan, 20:00etan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bizipenetatik alkoholari ihesi

Al-Anon elkarteko bi kide Alkohola neurri gabe kontsumitzeak jendeak uste baino gauza gehiago dakartza berarekin. Tartean, alkoholikoen senitartekoen sufrimendua. Egoera horretan daudenen mina arintzeko Al-Anon elkartea sortu zuten 1941ean. Mundu mailako elkartea da, eta Goierrin, hiru lekutan elkartzen dira terapia egiteko: Beasainen, Legazpin eta Urretxun. «Alkoholikoekin bizi garenon elkartea» dela esaten dute erabiltzaileek, «Alkoholiko Anonimoen elkartearekin modu paraleloan lan egiten duena». Alkoholiko Anonimoek erabiltzen duten terapia berdina jarraitzen dute, «baina beti senitartekoen azalean jarrita, guri egokitutako literaturarekin». Astean behin elkartzen dira, batak besteari norberaren bizipenak kontatu eta bizipen horietatik ikasteko. Beasaingo bileretan parte hartzen duten bi kideren arabera, aurrera egiteko biderik onena «hitz egitea da, nik bizi izandakoa lagungarri izan daitekeelako beste batzuentzat». Hala ere, bileretan esandakoa sekretua da, kideen anonimatoa gordetzea ezinbestekoa baita gaixoei zein senitartekoei laguntzeko. Bi kideen arabera, gogorrena gaixoaren jarrera ulertzea da: «Batzuetan oso jarrera ona izaten dute, oso pertsona onak dira, baina beste batzuetan edozeren eta edozeinen aurka egiten dute, eta jarrera horrek zuzenean eragiten du ondoan dituen senideengan». Baina Al-Anoneko bileretan ulertu ahal izan dute gaixo horien bizitzeko modua. Isabelek azaldu duenez, familiako gainerako kideekin ere ezin dute gaiaz hitz egin: «Ez gaituzte ulertzen, eta esaten diguten lehen gauza izaten da gaixoaren ondotik joateko, [...]

Beasaingo Hitza

Elkarrizketa aberastasuna da

Badirudi bukatzen ari direla ikastetxeetan maisu-maistrek lezioa eman, eta ikasleek entzun eta kaskezurrean iltzatu behar zuteneko garaiak. Dagoeneko ez dira liburuak eta papera bakarrik, gainera, lanketarako erabiltzen diren bitarteko bakarrak. Teknologiak erraztuta, gailu digitalak, ikus-entzunezkoak eta grabagailuak ere ikasgelako maizter dira. Olaberriko herri eskolan dago adibide bat, Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek unibertso berria ezagutu dutelako, bai aurreko ikasturtean, bai oraingoan, Olaberria Telebista egitasmoaren aitzakian. Dokumentala prestatzen ari dira, irakasleen laguntzarekin, eta Gabon bezperan eskolan aurkeztekotan dira. Elkarrizketa du osagai eta mami esperientziak. Haurrak galdetzaile jarri, eta gurasoak, aitona-amonak, herriari buruz jakingarriak konta diezazkieketen edonor jarri dute kamera aurrean. Ikasgelan landu dute, irailaz geroztik, dokumentala egiten hasi aurreko guztia: egunkari pusketak moztu, elkarrizketaren sekretuak ezagutu… Haurrak, elkarrizketatuak Proiektu zabalagoaren parte da Olaberriko haurrak garatzen ari diren egitasmoa. Kuttun guraso elkartea ere partaide dela, Olaberria Zeba zenekoa lanaren jarraipena da —Eusko Jaurlaritzak emandako Hezkuntza Praktika Onen lehiaketan hirugarren saria jaso zuen lan hark— . Herriaren eta herritarren kontakizunak txatalka hartu, eta Olaberriaren historia osatzea da egiteko goren, haurrak egile eta ahalik guraso gehien laguntzaile direla. Elkarrizketak hartu-emaneko izaera duenez, mikroaren atzeko lanean jarduteaz gain aurrealdean ere jarri behar izan dute Olaberriko eskola-umeek. Irrati batera joan, eta mikroan zer-nola aritu behar den probatu dute. [...]

Aimar Maiz

''Hollywood: soledad city'' erakusketa inauguratu du Zalduak

Los Angeles hiria du eszenatokitzat erakusketak, eta bakardadea da argazki guztiak lotzen dituen gaia; zumarragarrak bertan bizitakotik jasotako erakutsi nahi izan...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Juan Manuel Garmendia: «Zapore indartsua du, baina gero eta gehiago dira etxean ahatea jaten dutenak»

Gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da ahatea sukaldean, eta Eguberriei begira, Jakitean elkarteak Ahatearen Astea antolatu du. Gipuzkoako 15 jatetxek plater bana osatu dute ahatea oinarri hartuta, tartean Zumarragako Ezkiotarra eta Beasaingo Kattalin jatetxeek. Azken honetako sukaldaria da Juan Manuel Garmendia, eta ekimenaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu. Zergatik aukeratu duzue ahatea ekimen hau egiteko? Jakitean elkartean sukaldaritza tradizionala egiten dugun hainbat jatetxe gaude, eta hainbat ekoizlek babesten gaituzte. Babesle horietako batek ahatea eta haren inguruko produktuak saltzen ditu, eta horien berri emateko aurkezpen bat eta afari bat antolatu zituen. Han sortu zen ideia, eta orduan erabaki genuen ahatea oinarri hartuta aste berezi bat antolatzea. Zein da zuek sortu duzuen platera? Ahateki konfitatua griselan, sagar purearekin eta Pedro Ximenez murrizketarekin. Ahatearen izter konfitatutak griselan erreko ditugu, eta sagar purearekin batera konbinatuko dugu. Dekorazio gisa tomatetxoak erabiliko ditugu. Jendeak ba al du ahatea jateko ohiturarik? Hemen ahatea kontsumitzen orain 20 urte inguru hasi ginen, baina ipar Euskal Herrian oso produktu ohikoa da. Sukaldaritza tradizionalean ere pisua hartzen ari da. Eta etxeetan, kontsumitzen al da? Nik uste dut gero eta jende gehiagok erosten duela ahatea etxean jateko. Gaur egun, gainera, ia edozein dendatan dago ahatea erosteko aukera. Egia da jateko zaporez [...]

Eskeine Legorburu

Teknologia, etxeko etsai edo laguna?

Urte gutxian aldaketa handiak izan dira teknologiari dagokionean. Duela gutxi arte etxebizitzetan etxetresna elektrikoez gain, telebistak eta irratiak zeuden bakarrik. Orain, bi horiez gain, familia askok, ordenagailua, telefono mugikorrak, bideojokoak, iPad-a, iPod-a, iPhone-a, wii-a… dituzte. Esan daiteke, beraz, belaunaldi gazteak teknologia berriak besapean dituztela jaiotzen direla, eta orokortzerik ez dagoen arren, normalean gailu horiekiko interesa agertu ohi dute etxeko haurrek eta gazteek. Fernando Olabarrieta Etxadiko psikologoak Ezkio-Itsason emandako hitzaldian aipatu zuenez, teknologia berrien erabilera egokiak seme-alabengan ondorio positiboak izan ditzake. Horrela,  telebista, ordenagailua, bideojokoak, Internet eta telefono mugikorra ezagutza berrien iturri dira. Interneten eta ordenagailuen erabilera egokiak lexikoa handitzen eta hizkuntza aberasten lagundu dezake. Telefono mugikorrak eta Internetek, pertsonen arteko komunikazioa eta erregulazio emozionala erraztu ditzake. Ordenagailuak gaur egungo gizartearen funtzionamendua hobeto ulertzen lagundu diezaieke haurrei eta gazteei, eta bideojoko egokietan garatzen diren jarduerak, berriz, garapen psikologikorako onuragarriak izan daitezke. Eragin negatiboak Olabarrietak esan zuenez, teknologia berriek eragin negatiboak ere izan ditzakete, ordea, modu egokian erabiltzen ez badira. Esaterako, menpekotasuna eta autokontrolerako zailtasunak eragin ditzakete. Telebistak eta bideojoko desegokiek portaera ez aproposak imitatzea erraztu dezakete, «benetako munduaren eta fikzioaren arteko bereizketa zailago eginez», gehitu du psikologoak. Telebista eta Interneten erabilera desegokiak, sexualitateari buruzko ikuspuntu irreala eskaini dezake, «bi pertsonen arteko [...]

Estitxu Imaz

Agur dotorea, motorra itzaltzeko

Olaberriko Motor Festan bi mila lagunetik gora bildu ziren larunbatean, antolakuntzaren datuen arabera, Olaberriko Zirkuitua beteta 2011ko automobilismo denboraldiari ikuskizun dotorearekin akabera emateko. Rallyetako, igoeretako eta zirkuituetako pilotu ospetsuak zeuden iragarrita, karkros eta karting lehiaketen artean. Bi aldeek —ikusle zein partaide— ez zuten hutsik egin, eta Motor Festa «benetako jaia» izan dela azaldu du Vilariño Motorsport taldeak, Olaberriko zirkuituaren kudeatzaileetako batek. Bi mila lagun sartu ziren auto proben esparrura, egunean zehar. Goizeko hamaiketan hasi eta ilun sentian bukatu arte, egitarauak etenaldi oso gutxi izan zituen. Euskal Herriko zaletuez gain, Errioxa, Gaztela Leon, Kantabria eta Galiziako autozaleak ere izan ziren Olaberrian. Dani Sordok eta Ander Vilariñok nazioarteko jauzia egiteko dituzten aukerak erakutsi zituzten pistan, Jema 630GT eta Nascar autoekin, hurrenez hurren. Motoziklismoko 125eko Munduko Txapelketa bukatu berri duen Efren Vazquez bizkaitarra ere bertan zen, baita auto lasterketa espezialitate askotan jarduten diren ordezkariak ere: Dani Sordo zaharra, Jose Antonio Suarez, Munduko Academy Rally txapelketetan aritzen dena; Fran Cima, Espainiako asfalto gaineko pilotua; Oscar Palacio, mendiko igoeretako txapelduna Asturiasen eta Espainian… Euskal gidarien artean, Igor Urien, Aritz Egozkue, Michel Lamiscarre, Iñigo Olabegogeaskoetxea, Joseba Iraola, Toni Rioja edo Eugenio Mantecon aritu ziren, bakoitza bere modalitatean. Vilaiñotar aita-alabak, Andres eta Angela, ere aritu ziren. Partaidetza [...]

Aimar Maiz

Gaztetxearen alde jaialdia egingo dute Legorretan, hilaren 17an

Legorretako gaztetxean jasan dituzten lapurreten kostuari aurre egiteko, jaialdia antolatu du Gazte Asanbladak abenduaren 17rako. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Lehenik, 11:00etan, lipdub edo bideoklip bat grabatu nahi dute, herritar guztiekin. 14...

Aimar Maiz

Aitxuri herri eskolakoek San Nikolas eskea egin dute, gaur

Aitxuri herri eskolako ikasleek eta irakasleek gaur egin dute San Nikolas eskea, eta ateratako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari emango diote. Urtero bezala, Santu Txikiak aukeratzeko zozketa aldez aurretik egin zuten 6. mailako haurren artean, eta Ion Arakamari eta Itsaso Berasategiri tokatu zitzaien. Hala, gaur goizean Santu Txikiaren jantziak soinean dituztela agertu dira biak ala biak eskolara. Goizeko bederatzietan irten dira ikasleak eta irakasleak eskolatik, Zegamako kaleak zeharkatzeko helburuarekin. Ibilbidean zehar etxeetako atarietan geldialdiak egin eta kantatu egin dute. Bien bitartean bi Santu Txikiak atarietara joan dira. Santu Txiki bakoitzak poltsero bat eduki du alboan, etxeetan emandako dirua jasotzeko. Zeregin hori ere, urtero bezala, Aitxuri herri eskolako 6. mailako haurrek bete dute, txandakatuz. Haur txikiak ez dira irten  Goizeko hamaiketan ikasle txikienekin elkartzeko plana zuten, plazan, baina euria aritu denez, txikienak ez dira irten eskolatik. Gainerakoei galletak eman dizkiete hamaiketako moduan, eta indarrak berreskuratu eta gero, ibilbideari ekin diote, berriz. Eguerdi partean bukatu dute ibilbidea, gustura, baina nekatuta samar ere bai, kantuan aritzeaz gain, aterkiak dominatu ezinik ibili baitira haietako asko.

Estitxu Imaz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa