
Hasi da Donosti Cup, astelehenean. Goierrin asteartetik aurrera izango dira partidak. Eskualdeko zortzi taldek eman dute izena.

Iruñeko udaletxeko plazan jo dute, eguerdian, txupinazoa bota eta minutu gutxitara egin ohi den emanaldian.

Maisulana egin dute donostiarrek, luzera-jauzian eta 800 metrotan. Bolondresen eta erakunde publiko zein pribatuen «lana eta konpromisoa» eskertu ditu antolakuntzak.

'Barnetik Elikatzen' bilera egingo da ekoizleekin Goimen Landa Garapenaren Goizane eraikinean, asteazkenean, 15:00etatik 17:00etara.

Indarkeria matxistaren aurkako barne-protokoloa aho batez onartu da. Udal mozio bat ere onartu du udalbatzak, 2026an betetzen diren bi efemerideren harira: 1876ko Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta 1976ko Bergarako Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena.

Hezkuntza Sailak DBH 3. eta 4. mailetako ikasleei autobus zerbitzua kendu die. Zaldibiako Udalak herri osoaren izenean erabakiarekiko "desadostasuna" agertu du adierazpen instituzional baten bidez.

Larunbatean jokatu zen finala, eta Tzelzi taldeak eraman zuen sari nagusia. Bayern de los Caidos txapeldunordea, Julen Ezama, Ainhoa Mariscal eta Mikel Apaloaza ere sarituak izan ziren.

Dinamika ugari uztartu ditu errekortarien saioak: uztailak adarretan sartzeko proba, errekorteak, jauziak, eta hainbat tramankuluren laguntzaz egindako ariketak.

Plaza nagusian, Garagartza plazan, Bonberia Zaharreko eraikinean, Barrena parkeko komunetan eta Bilordi parkean instalatu dituzte.

Gaurtik asteazkenera bitartean eskuratu daitezke, 16:30etatik 18:00etara, Zatozte lokalean.

Uztailaren 18ean egingo dute, herriko txirrindulariek antolatuta. Izen ematea uztailaren 15a baino lehen egin behar da.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Uztalai uda ikastaroak San Fermin ospatu du. Haurrek zuri-gorriz jantzi dituzte erdiguneko kaleak.

Gauez, 22:30ean irtengo dira Bideluze plazatik, 8-10 orduko martxa egiteko. Izena eman behar da.

Uztakale programaren barruan izango dira. Jolasak Sorgintxulo taldeko begiraleek gidatuko dituzte, 17:30ean hasita. Apar festa ondoren izango da..

Amaitu berri den hilabeteko lehiaketan 95 herritarrek parte hartu dute, eta Ollo suertatu da irabazle guztien artean egindako zozketan. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.

Kultur Etxeak eta bertan biltzen diren zerbitzuak, Bikuña Kiroldegiak, Gizarte Zentroak eta Udal Euskaltegiak ordutegia aldatu egin dute.

Bizikleta irteeran eta ondoren egingo den bazkarian parte hartu nahi dutenek, igandera arte dute izena emateko aukera, herriko Txanton tabernan.


