
Ziklo berri bat hasi du Beasain Kirol Elkarteak Lehendakaritza eta Zuzendaritza Batzorde berriarekin. Aurreko lantaldeak utzitakoari jarraipena emango dio talde berriak, «arduraz».

Euskal Herri osotik etorritako 50 bat txistularik parte hartuko dute, Aitor Alvarez zuzendari musikalaren gidaritzapean. Txistulariez gain, laguntzen ariko dira hainbat musikari, abeslari zein dantzari.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehenengo bueltako bigarren saioa da. Sarrerak agortuta daude.

Beasaingo instalazioak txiki geratu dira eta, ezaugarriengatik ezin direnez instalazioak handitu, enpresak Ormaiztegiko Dorraldegi izeneko 20. sektorera lekualdatu nahi du eta eskaerak abiarazi ditu horretarako.

Guztira, 18.000 euro pasatxoko kostua izan dute lanek. Udaleko brigadak ingurunea txukuntzeko lanak egingo ditu, orain.

Mikel Zabalza nafarrarekin eta Ruben Perez errioxarrarekin batera igo da. Gailur horretara iristen lehenak izan dira.

Aurreko astean Beasainen egon zirela eta familiak etxetik alde egin ezean etxean sarrera-kontrola jartzearekin mehatxatu zutela azaldu dute.

Goierrin 142 etxebizitza daude salgai, eta Olaberrian dago salgai Goierriko etxe garestiena, 1.750.000 euroan.

Harribitxi, fosilen eta mineralen 38. Urrelur feria Urretxun, XII. Cava festa Zegama, Buzkantza Eguna Zumarragan, gazte festak Lazkaon eta Legorretan, Gau beltzeko ekitaldiak, kontzertuak, ikus-entzunezkoak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Poliziaren bortizkeria eta indar errepresiboen beste adierazpen batzuk jaso ditu liburuan kazetari eta ikerlariak. Gauean 'Tierra y libertad' filma eskainiko dute, eta bihar, musikarekin ospatuko dute Gau Beltza.

Ekintza batzuetarako aurrez tiketak eskuratu behar dira. Festetako zapia ere salgai egongo da txartelekin batera.

Etxebizitza bat hutsik dagoen ala ez adierazteko markak izan daitezke, eta Udaltzaingoari edo Ertzaintzari jakinarazteko eskatu dute.

Kalustran izango da garagardo azoka, 18:00etan. Lau motatakoak izango dira: Basabe, Gerrigardo, Boga eta Basqueland.

Kanpainan parte hartu nahi duten dendariek azaroaren 2tik 7ra eman dezakete izena udaletxean. Bonuak azaroaren 25ean jarriko dituzte salgai.

Bihar Senpereko biribilgunean hasiko da ekitaldia 17:30ean. Uxue Lasaren eskultura bat ipiniko dute Kilometroaken 50. edizioa gogoratzeko.





