Goierriko Basabe eta Emaneurre garagardoekin batera, Santa Clara, Pater 6, Hefe Weissbier eta Krombahcer garagardoak dastatzeko aukera izango da.
Maddi eta June Aiestaran ahizpak eta Maide Garmendia ariko dira aurreneko faseko azken saioan. Idiazabalen Peritzek irabazi zuen ostegunean, eta Odei Lopez legorretarra nagusi Getarian.
Lau baserritarrek aterako dute prozesioan santua. Pilota desafioa eta bertso saioa ere izango dira. Jai giroan ospatuko dute nekazarien zaindariaren eguna Seguran.
Gipuzkoako lau parke naturaletatik bi Goierrin daude. Ekainaren 2an Aizkorri-Aratzen egingo dute ospakizuna, eta ekainaren 16an Aralarren.
Larunbat arratsaldean jokatu zen proba Segurako eta Zeraingo mendien artean. Trail proba 63 mendi korrikalarik osatu zuten, sprint modalitatekoa 108k. Goierri Kopako sailkapenean ez da aldaketarik izan. Hona lasterketaren laburpen bideoa.
Mutiletan, sprint modalitatean, lehia estua izan du Teranek Xabier Intxausti segurarrarekin, eta nesketan, Ordoñezek segundo bakar bategatik ez du ondu 2018tik indarrean dagoen marka. Trailean erraz nagusitu dira bi irabazleak.
A multzoko azken kanporaketa ere jokatu da Mutrikun, eta lau dira multzo horretatik bigarren itzulira pasa diren Goierriko bertsolariak.
Segura eta Zerain artean egiten den Sanson mendi lasterketa egingo dute bihar. Zazpi urteren ondoren mendi lasterketen egutegian tokia egin du jada, eta aurten ere Goierri Trail Koparako puntuagarria izango da.
Beasaingo Loinatz jaien bigarren asteburua, Zumarragako Eitzagako San Isidro jaiak, Zaldibiako Saturdi auzoko jaiak, Algaraka bakarrizketa lehiaketa Urretxun, helduentzako eta haurrentzako ikuskizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.
Beasaingo eta Legorretako festak, Gipuzkoako III. Erroten Eguneko ekitaldiak, Tahures Zurdos taldearen kontzertua Zumarragan, Kapela dantza Legazpin, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.
Festak eta festak, horixe dakar asteburuak: Legazpin santikutzak, Ezkion sanmigelak, eta baita auzo festak ere Lazkaomendin, Itsasondoko Urkian eta Zegamako Olaberrin. Idiazabalen Gazta Azoka egingo dute bi egunez, eta Ordizian Artisau Garagardo azoka. Ikus Goierriko agenda albistean.