
Kimuberri elkarteak antolatutako erromeriak, herritar ugari elkartu zituen aterpe horren inguruko zelaietan, igande goizean. Joseba Telleria, Ana Lezkano eta Kerman Irastortza izan ziren arbastua urrutien bota zutenak eta txapelketaren irabazleak.

Urriaren 21ean 75 urte bete dira Jose Mari Peciña, Antxon Saenz Basagoitia eta Joxe Bernardo Arrate mendizaleek Txindokiko ertza lehen aldiz eskalatu zutenetik. Eskaladaren bilakaeran «igoera garrantzitsua» izan zela nabarmendu dute orduko eskalatzaileek.

Ataungo Hiru Auzoetako 45. Korrikaldiak 91 parte-hartzaile izan ditu aurten, horietatik 21 ataundarrak.

Urrizko Bertsoa saioaren bigarren edizioa egin dute. Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita, Jexux Mari Irazu eta Ane Beloki aritu dira kantuak. Albistean, bideoak.

Jaso Group garabi enpresako buruaren ibilbidea aitortu dio Eusko Jaurlaritzak.

Juniorretan Maddi Saizar eta Pelayo Gancedo nagusitu dira. Jon Izagirrek eta Pello Bilbaok omenaldia jaso dute, azken proba jokatu ondoren. Baita Lur Zufiria ormaiztegiarrak ere, bizikleta utzi duenean.

Ardiki Egunean artzainen lanbide, bizimodu eta jakintza ugari plazatu dituzte zaldibiarrek. Mondeju lehiaketa Mari Jose Alkaiagak irabazi du, eta Aralarko gazta lehiaketa Joseba Intsaustik. Jexux Mendizabal 'Kaxkagorri' artzain zena gogoan izan dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak sustatutako ekimen honen helburua da teknologia sakonetan (deeptech) oinarritutako enpresen sorrera eta hazkundea bultzatzea.

Herri bazkarirako txartelak asteartean jarriko dituzte salgai Ormaiztegi App-ean.

Hirugarren Federazio mailako taldearen partidaren aurretik, Jariten familiartekoei oroigarria eman diete Loinatz futbol zelaian.

Lide Hernando musikariaren proiektua da Bele. 'Muturrez zerura' disko berriko kantak ezagutzeko aukera izango da.

Lehen errezil sagar eta barazki lehiaketak egiten ziren data horretan, eta jada egiten ez denez, beste kutsu bat eman nahi zaiola azaldu du udalak, "garrantzia emateko udazken-negu sasoiari".

Inaugurazio berezi bat egingo dute ostiralean, 19:00etan hasita.

Izena eman daiteke jada, 10 euroren truke, Agirre Kirolak dendan.

Azaroaren 6tik 11ra bitartean festa giroan murgilduko da Arama. Udalak eta jai batzordeak prest dute egitaraua.

Igartzako trokeo dantzen bertsio berriak eskaini dituzte Igartzako Dantzarien Kofradiaren 20. urteurrena ospatu den urtean.

Larunbatetik igandera, goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin bat eginez, neguko ordutegia abiatuko da, eta ordularia ordubete atzeratu beharko da.


